Madrilgo emisoren ikuspegi deformatutik alde eginez, Herri Irratia, Onda Vasca, Kosta Irratia eta Laudio Irratiak akordio bat lotu dute urtarrilean irrati proiektu berria abiarazteko.
Entzungai ditugun emisoren artean, hirutik bik Madrilgo galbahea dute. Halaxe, goian aipatu hiru irratiek, SERekin duten kontratua urtearen hondarrean ez berritzea erabaki dute. Berriki, Herri Irratiak haien deia jaso du irrati bateratu bat egin dezaten proposatuz, emisoraren eite independientea eredugarri iruditzen zaielako. Baita Herri Irratiak onartu ere:
«Egoera politikoa dagoen moduan egonda eta txikia izanik ere, ez da txantxetako aurrerapausoa, EAE osoa hartuko baitugu. Nafarroako zenbait irratirekin ere mintzatu gara, litekeena da epe erdira zerbait lotzea arratsaldetan saioak euskaraz helarazteko. Baita Baiona eta Maulekoekin ere».
«Gurekin bat egiteko seinalea oso ongi jaso behar da. Beraz, bi eratara egin liteke: loturen bidez, baimen garestia eskuratzea eskatuko lukeena, eta bestetik, RDSI digitalizazioa dago, egokiena, primerako seinalea ematen du-eta»
«jabeak diren jesuiten aldetik ez dago halakorik egiteko inolako asmorik»
![]() |
|
||||
1740 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa