Astekaria

 Artikuluak 

TXIMISTA ETA HAIZEA

beharrean zabalera hedatzen da. Bere egurra ere, aski preziatua da.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1739. alea
1999-11-28
alde 0    kontra 0

Aurreko ilargi betean aritu nintzaion txeroki baten omenez bataiatutako sekuoia erraldoiaz. Erraldoi honek tximistorratzaren forma du, ehun metroko tximistorratza, alajainena! Itxura horrekin tximistak maiz erakartzen ditu eta bere azal lodiaz babesturik lurreraino garraiatzen. Zartada bikaina jaso, baina bere azpiko arerioei sutea uzten die opari. Kontrarioak sutan kiskaltzen diren bitartean, lurrera eroritako bere pinaburuak berotu eta intsektu baten hozkadaren laguntzaz bere haziak zabaldu. Arerioak inkisizioan errez, milaka urte bizitzen da, izugarri luzatuz eta sekula ezagutu dugun zuhaitzik handienak emanez. Zuhaitz erraldoiak haziz tximistak erakartzen ditu eta arerioak erretzeko inkisizioa antola dezake. Baina sekuoiak azala lodi eta egur makala duela ba al daki?

Handia, baina zeharo beste muturrekoa da zedroa. Azala mehea eta egur preziatuenetakoa. Zedroaren laguna ez da tximista, haizea bai, ordea. Haizeak muturra hausten dio eta luze mehe, tantai, mastelero hazi beharrean muturra hautsitako hartan zabalera hazten da. Sustraiak bezalaxe burua ere lurretik urrutira gabe edukitzea atsegin duen zuhaitz horietakoa da. Goiko haizeak kalte egiten dio eta tximistak zer esanik ez... Argi zartadak harrapatzen badio zedroren bat, luzez zapuztu eta konturatzerako hil egingo zaio. Zaputzean, neguko ilbeheran, etxerako egurra behar duenean erabili beza berorrek. Zurik zailduenetakoa eta osasuntsuenetakoa du

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1738
 
azala1737

1739 zenbakia.
1999ko azaroaren 28a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza