INEMeko datuen arabera, Hego Euskal Herrian 50.140 laguni iristen zaio dirulaguntza. 130.000 lagun inolako babesik gabe dago.Espainiako 8 milioi hiritarrek milioi bat baino gutxiagoko diru sarrera dute urtean. Europako Batasuneko % 10 pobretzat jotzen da eta ingurumenaren degradazioak eta hiesak munduko behartsuenak mehatxatzen ditu.
Sinestea zaila bada ere, egia da. Euskal Herrian ere pobreak eta baztertuak badira. Dena den, beste herrialde batzuetako larrialdi mailarik ez dugu jasaten. Hala ere, pobrezia eta bazterketa soziala pairatu behar duen jendearen kopurua egunetik egunera gorantz doa. Pobre eta baztertu hauek izen-abizenak dituzte. Familia horietako asko larri bizi dira, Lanbide arteko Gutxieneko Soldatara inolaz ere iristen ez diren laguntzak jasoz. Beste hainbat milaka langabezian geratu da eta langabeziarengatiko dirulaguntza jaso ondoren, lanik aurkitu ezinik eta 52 urtetik beherakoak izanik, urteak daramatzate inolako laguntzarik gabe.
Bitartean, enpresek inoiz izan dituzten etekin handienak lortu dituzte. Banku handiek 500.000 milioi pezetatik (20.000 milioi libera inguru) gorako etekinak bilduko dituzte urte amaieran. Telefonicako ehun goi-karguk 45.000 milioi pezeta banatuko dituzte beren artean. Politikariek ez dute inolako KPI arazorik euren soldata mardulak igotzeko. Sektore liberaletako —notario, mediku, abokatu, arkitekto...— iruzur fiskalari ez zaio aurre egiten. Eta Gasteiz eta Nafarroako Gobernuek, ezker abertzaleak eta mugimendu sozial eta sindikalek presio handia eragin arren, ez dute 18 urtetik gorako langabetuentzako gizarte soldata ezartzeko erabakirik hartzen. Hori lortzeko, presionatzeko garaia heldu da. Horregatik, joan den 13az geroztik pobreziaren eta gizarte bazterketaren aurkako Elkartasun Martxa Euskal Herria zeharkatzen ari da. Hilaren 27an bukatuko da Bilbon, 17:30etan, La Casillatik abiatuko den manifestazio nazional batekin.
MARTXA EZIN HARTU.
EAJren eta EAren artean dauden kontraesanak dira eta baita EAko Sabin Intxaurragak zuzentzen duen Lan Sailaren barruan dauden kontraesanak ere
Geldialdi horrek, Gizarte Agiriaren edukiak desitxuratzeko beldurrak eta 2000. urterako Aurrekontuak onartzeko hurbiltasunak eragin dute martxa. Ekimen honen bozeramaleek diotenez, «
baztertutako hiritarren gizarte-babesgabetasuna giza eskubideen urraketa onartezina da, eta ezin da Gizarte Agiria Legebiltzarrean eztabaidatu arte edo Nafarroako Foru Parlamentuak onetsitako legea aldatu arte zain geratu. Horregatik, ezinbestekoa da erakunde publikoek, 2000. urteko Aurrekontuetan, gizarte gastuak bideratzeko behar diren neurriak hartzea
Gizarte Eskubideen Agiria eta Euskal Herria zeharkatzen ari den Martxa sustatzen dutenek Eusko Jaurlaritzako Lan Sailari urrian helarazi zioten txostenaren arabera, Agiriko eskakizunak estaltzea 125.000 milioi pezetako (5.000 milio libera inguru) kostua litzateke urtean.
Gizarte Agiriko eskakizunak honakoak dira: gizarte soldata Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren parekoa izatea (gaur egun, 69.270 pezetakoa hilean); pentsio kontributiboak eta ez-kontributiboak soldata horrekin parekatzea; Administrazioan, gutxienez, zuzeneko 6.500 lanpostu sortzea lanaldia asteko 32 ordutara murriztuz.
Sustatzaileen aburuz, gizarte soldata bezalako oinarrizko errenta bat ezartzea posiblea eta premiazkoa da. Baina zera gertatzen da: EAEko Barne Produktu Gordinak gora egin du eta, aldiz, gastu sozial publikoak behera. 1998an Euskal Herrian gastu sozialetan 1996an gastatu zen BPG proportzio berbera gastatu izan balitz, 100.000 milioi pezeta gehiago beharko ziren. Hala adierazi dute Administrazio Publikoari aurkezteko Gizarte Agiria prestatzen lagundu duten ELAko aditu sindikalek.
Hona hemen, gizarte gastuaren urritasuna nabarmentzen duen beste datu bat: Euskal Herriko gizarte kotizazioek BPGren % 12 osatzen dute, eta, aldiz, Europako Batasunaren batez bestekoa % 18,2koa da. Presio fiskal hori hemen ezarriko balitz, Euskal Herrian 420.000 milioi pezeta gehiago bilduko lirateke zergetan. Horrela nabarmentzen da EHko talde ekonomikoak egindako azterketan
![]() |
|
||||
1739 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa