Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2009-01-07 17:02:42
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-28 -- 1739.zenb

artikulu nagusira itzuli
MAHAIKIDEAK

Jon Sarasua. Mondragon Unibertsitateko irakaslea

Bertsolari, kazetari eta soziologo. Aretxabaletarra da, aita bailarako kooperatibetako aitzindarietakoa. Kulturaren munduan jardun du lanean —eta jarraitzen du— baina azken bi ikasturteetan Mondragon Unibertsitatearen barruan Humanitate eta Hezkuntza zientzien fakultatean irakasle da. Kooperatiben iragana, oraina eta etorkizunaren klabeak jorratzen dituen Kooperatibismoaren Unibertsitate Institutuko kide ere bada.


Jose Maria Ormaetxea. Arrasateko Kooperatiben sortzailetakoa

Arrasaten 1956an sortu zen Ulgor kooperatibaren sortzaileetakoa. Jubilatua jada baina kooperatibaren aholkularitzan buru belarri murgildua jarraitzen du oraindik. Beste kargu askoren artean, Ularco taldeko lehen lehendakaria, Euskadiko Kutxako, Arrasateko Kooperatiben Taldeko (egungo MCC) lehendakari. Liburu eta artikulu ugari idatzi du Arrasateko kooperatiben esperientziaz. Erreferentzia ezinbestekoa.


Javier Salaberria. Euskadiko Kooperatiben Konfederazioko Lehendakaria

Zuzenbidean lizentziatua, gaztetatik dihardu kooperatibaren munduan, 1969tik, giza baliabideak eta aholkularitza juridikoan. Ulgorreko Kontseilu sozialeko bokala, Fagorreko Kontseilu Errektoreko Lehendakaria eta Fagor Taldeko Lehendakariordea izandakoa. LKS aholkularitza kooperatibakoa da, zenbait publikazio du eta gaur egun Kooperatiben Konfederazioa zuzentzen du.


Antxon Mendizabal.Ekonomia irakaslea EHUn

EHUko ekonomia irakaslea da Leioako Kanpusean eta Elkarte Anonimo Laboralei buruzko tesia jorratzen ari da. Bere esperientzia kooperatibo zuzena lau urtez Euskadiko Kutxan aritzetik datorkio, baina «Arrasateko militante sozial eta politikoa» den neurrian, zeharka bada ere gertutik jarraitu izan du kooperatiben bilakaera. Kooperatibak aztertzen dituen GEZKI erakundeko kidea da eta autoeraketa da bere ikerketa eremua.


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan