Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-12 14:27:06
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-28 -- 1739.zenb

BIHOTZAK ERAUZITA

Jabier Agirre

argazkia

Eta non, eta ospitaletan gainera! Britainia Handiko ospitaletako laborategiek hildako umeen bihotzak gorde izan dituzte azken berrogei urteotan, 11.000 bihotz. Baina okerrena zera da, hori egiteko aldez aurretik ez zietela inolako baimenik eskatu bihotzeko gaitzak jota hildako umeen gurasoei. Albisteak harridura eragin du Erresuma Batuan, jendeak ez baitzuen ospitaletako praktika horren berri.
Bristolgo hirian 200 ume hil ziren 1984tik 1995era bitartean, bihotzeko kirurgiaren zerbitzuan egindako operazioen ondorioz. Eta heriotza horiei buruzko ikerketa publiko bat burutzen ari zirela jakin da analisiak egiteko ehun-banku bat sortu nahi zutela kirurgialariek. Ikerketari esker jakin zen baita ere, Bristolgo ospitaleak 170 umeren bihotza kontserbatu zuela. Gurasoek ordea, ez zekiten medikuek haurrei bihotzak erauzi zizkietenik gorpuak entregatu aurretik. Ikerketaren ondorioz, ospitaleko bi zirujau kanporatu dituzte portaera profesional eta etikoaren arauak ez betetzeagatik.
Dena den, Robert Anderson, Umeen Bihotzeko Elkartearen presidenteak esan zuen: «

Bihotzeko sortzetiko gaixotasunak aztertzen interesatuak dauden guztien izenean diot gutariko inork ez zuela bihotzik erauzi intentzio txarrarekin. Ez genekien baimenik eman ez zitzaigunik. Eta harritzen nau horretan lehenago erreparatu ez izana
». Azalpen kaskarrak horratio!

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan