Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-28 -- 1739.zenb

Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria: «EAJ, EH eta EAren akordioa funtsezkoa da bake prozesuan eta horri buruz erabateko adostasuna dago EAJn».

HBko Karmelo Landak ETAko desarmeaz emandako erantzuna: «Berez etorriko da, euskal herritarrek beren etorkizunari buruz, modu burujabean, demokratikoan, eta bazterketa eta zatiketa gabe erabaki dezaten baldintza politikoak sortzen badira».

Emilio Lopez Adan, idazle eta ginekologoa: «Berebiziko egoerari, erantzun bereziak. Presoak direla eta, behin-betiko su-etenari amnistia dagokio, eta puntu. Euskadiko indar politiko eta sozialek erreibindikazioa hartu behar dute beren gain, preso politikoen parte hartzea ez dadin neurriz gainekoa. Eman diezaiogun bakea Bobby Sands-en arimari».

Edurne Brouard, Santi Brouard zenaren alaba: «Ez dut inongo konfiantzarik justizia espainiarrean, inoiz ez baitit arrazoirik eman konfiantza hori eduki ahal izateko. Baina sentimendu hau ez da Brouard sendiarena bakarrik, euskal gizarte osoarena baizik. Kasu desberdinekin nola jokatu duen ikusi besterik ez dago. Euskal herritarrok beti jasan izan dugu justizia espainiarraren zapalkuntza».

Carlos Garaikoetxeak
jakinarazi duenez, EAk gatazka instituzionala eramango luke Nazio Batuen Erakundera, Frantziak eta Espainiak Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartuko ez balute. Bere ustez, Espainiako Konstituzioaren Lehen Xedapen Gehigarriak ez du balio burujabetza lortzeko eta, beraz, eztabaida autodeterminazioan oinarritu beharko litzeteke.

Jose Luis Alvarez Santacristina, `Txelis',
Garzon epailearen aurretik pasatu ondoren, Valdemoro espetxean sartu dute. `Txelis'ek erlijioak lagundurik egin bide du azken urteotako kartzelaldia. Borroka armatuaren garaia amaitutzat jotzen badu du ere, ETAko militante gisa agertu zuen bere burua. ETAk bere kanporatzea iragarri zuen iaz.

Jakoba Errekondo

beharrean zabalera hedatzen da. Bere egurra ere, aski preziatua da.
guztia irakurri

Jabier Agirre

Eta non, eta ospitaletan gainera! Britainia Handiko ospitaletako laborategiek hildako umeen bihotzak gorde izan dituzte azken berrogei urteotan, 11.000 bihotz. Baina okerrena zera da, hori egiteko aldez aurretik ez zietela inolako baimenik eskatu bihotzeko gaitzak jota hildako umeen gurasoei. Albisteak harridura eragin du Erresuma Batuan, jendeak ez baitzuen ospitaletako praktika horren berri.
Bristolgo hirian 200 ume hil ziren 1984tik 1995era bitartean, bihotzeko kirurgiaren zerbitzuan egindako operazioen ondorioz. Eta heriotza horiei buruzko ikerketa publiko bat burutzen ari zirela jakin da analisiak egiteko ehun-banku bat sortu nahi zutela kirurgialariek. Ikerketari esker jakin zen baita ere, Bristolgo ospitaleak 170 umeren bihotza kontserbatu zuela. Gurasoek ordea, ez zekiten medikuek haurrei bihotzak erauzi zizkietenik gorpuak entregatu aurretik. Ikerketaren ondorioz, ospitaleko bi zirujau kanporatu dituzte portaera profesional eta etikoaren arauak ez betetzeagatik.
Dena den, Robert Anderson, Umeen Bihotzeko Elkartearen presidenteak esan zuen: «

Bihotzeko sortzetiko gaixotasunak aztertzen interesatuak dauden guztien izenean diot gutariko inork ez zuela bihotzik erauzi intentzio txarrarekin. Ez genekien baimenik eman ez zitzaigunik. Eta harritzen nau horretan lehenago erreparatu ez izana
». Azalpen kaskarrak horratio!


ALDEGITEKO ASMORIK EZ

BAIONAKO Kontseilari Nagusi berria UDFko Jean Rene Etxegarai da. Philippe Casenave hautagai sozialistak baino 210 boz gehiago bildu zituen. Abertzaleek 205 boz bildu zituzten lehen itzulian, baina ez zioten bigarren itzulian Casenaveri sostengua eman. Philippe Casenaveren hitzetan, abertzaleek bera baztertzea erabaki dute. Abertzaleen jarrerek gero eta inportantzia gehiago dute Iparraldeko politikagintzan.


ERTZAINTZAREN JARDUERARI SO

ERTZAINTZA sortu zenetik 20 ertzain ari dira polizia autonomoaren barne jarduera kontrolatze lanetan. Aurrerantzean, aldiz, 70 izango dira; hots, kopurua hirukoiztu egin da. Unitate honetan egongo diren erdiak Barne Kontseilaritzak zuzenean izendatuko ditu eta beste erdia barne promoziokoa izango da.


PROIEKTU POLITIKO BERRIA

EGUNGO estatutuaren alternatiba ari bide dira lantzen EAJ, EA eta EH, hori bai, bakoitza bere aldetik. Alderdien arteko kontaktuak, ostera, ugariak dira, elkarren inongo berririk ez izateko moduan. Duela gutxi izan zen Gernikako Estatutuaren 20. urteurrena eta ez EAJk, ez EAk ez zuten amorru handirik erakutsi ospakizun kontuetan partehartzeko. PP eta PSE-EE izan ziren horietan murgildu zirenak. EAk egin du bere kongresua Iruńean eta EAJ eta HBrenak abenduan izango dira. Hauen ostean gauzak zehazte aldera egingo dute, gutxienez alderdi bakoitzak duen proiektuari dagokionez.


SOZIALISTEN MUGIMENDUAK

LIZARRA-Garaziko Akordioarekin hasi zen prozesu politikoan beste era batera jokatzeko keinuak erakusten ari dira sozialistak azken boladan. Keinuak non geratzen diren ikusi behar, Espainiako hauteskundeak ere gainean dira eta. Oraingoz behintzat, EH barruan legokeen elkarrizketa mahaia eratzeko prest daudela agertu dute, PP gero eta isolatuago utziz. Almunia eta Arzalluzen bilera ere hor da, zerbait berreraikitzeko asmoarekin. Dena non geratuko den laster hasiko da ikusten, baina garrantzitsua da sozialistek orain arteko popularrekiko segidismoa alboratzea.


GARRA MANTENTZEN

LASTER hilabetea beteko da hogei euskal preso politikok gose grebari ekin ziotenetik. Larria da presoek gose grebari ekitea, baina larriagoa oraindik zenbait datetatik aurrera iragatea. Ez gaude mediatikoki larriak izan daitezkeen egunetan, baina gose greban daudenen senide batzuek aipatu duten moduan, «gero albiste ez diren ondorioak uzten ditu gose grebak». HBko hautetsiek gose grebaren garra mantentzeko asmoa hartu bide dute, eta oraingoan Iruńean aritu dira, bertako eta EAEko hautetsiak. Presoen aldeko giroa berotzen ari da apurka, abendua hurbildu ahala. Horren adierazgarri dira Bateraren deialdiari jarraiki udaletxeen aurrean egindako bilkurak, Amnistiaren Aldeko Batzordeen ekitaldia Donostian eta, oro har, Euskal Herri osoan egindako era guztietako ekitaldiak.


OROIT ETA SALATEN JARDUNALDIAK

DATORREN abenduko 12 eta 13an «Demokrazia eta estatu arrazoia, Frantzian tradizio» titulupean foruma antolatu du Oroit eta Salat elkarteak. Gilles Perrault, Jean Luc Einaudi eta Jose Luis Galan izango dira, besteak beste, bertan izango direnetakoak.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan