Badira jendea ausikika ikustea maite duten letrak, hain da handia duten ospe gosea. Hizkuntza guztiek dutela eurena esan ohi da, horrenbeste gatazken ostean azken batean maitagarri bihurtzen den horietarik. Aitorgarria dute batzuek, hizkuntza akademien soto ilunetan gordean edukitzekoa besteek.
Arantzazun, urriaren hatsarrean Euskaltzaindiaren berrogeita hamar urteak direla eta idazkera batuaren oinarrizko arauak eztabaidatzeko bildu diren ehunetik gora hizkuntzalarien artean, bat da alfabeto guztitik beste ororen gainetik nabarmen agertzen dena, meritu handien jabe euskal kazeta guztietan Martin Luther King, Txabi Etxebarrieta eta Meliton Manzanasen hilketen inguruko berri eta gogoetekin etengabeko lehian ari dena.
—
H-rekin ez dezagun indioarena egin
Nik ez nuke h-rik erabiliko, gure aldean emendik laisterrera ez baida h-rekin idatziko zeren eta euskera gero eta gutxiago idatziko da Ipar Euskal Herrian; ez gaitezen lotu galtzera dijoan ontziari
Gu, behintzat, oso bildur gera, H ta beste arazoetan, gure erri alper onek jaso ezin duan lanen bat eskatuko ote-diguten lau gazte ameslarik—
Beste arrazoirik ez badute ere, gazteek badute gainontzeko guztiak menderatzen dituen arrazoi biologikoa
H-aren auzian izan diren iritziak entzun ondoren, erdi-bide bat aukeratu da hasteko; alegia, begi onez ikusiko luke Euskaltzaindiak letra hori bi bokal berdin nahiz desberdinen artean erabiltzen hastea. Honek ez du esan nahi gorago jo nahi dutenen saioak ez direla ongi ikusiak izango»
haizea, hibaia, harma
- Guardia Zibilak Txabi Etxebarrieta etakidea hil zuen tiroka ekainaren 7an Tolosako Bentaundin. Bi hilabeteren buruan Melitón Manzanas polizi inspektorea eta torturatzaile ezaguna hil zuen ETAk.
- Abuztuaren 5ean salbuespen-egoera ezarri zen hiru hilabetez Gipuzkoan.
- Euskaltzaindiaren babesean eta Rikardo Arregiren gidaritzapean, 1965. urteaz geroztik helduak euskaldundu eta alfabetatzeko sortutako euskal eskola eta gau-eskolak erakunde gisa antolatzen hasi ziren. Koordinatze hartatik sortu zen AEK.
- Gerediaga Elkarteak Euskal Idazleen Jardunaldiak antolatu zituen Ermuan. Besteak beste, Euskal Idazleen Elkartea sortzea erabaki zen bertan.
- Txillardegiren «Elsa Scheelen» nobelak Txomin Agirre Saria irabazi zuen.
- Jon Bilbao «Eusko Bibliographia» Euskal Herriko gaiei buruzko bibliografia plazaratzen hasi zen.
- Auñamendik «Enciclopedia General Ilustrada del País Vasco»ren lehen liburukia plazaratu zuen.
- Ikastolako irakasleen ekimenez, Gordailu kultur elkartea sortu zen.
- Luis Amilibiak lehen saria irabazi zuen Frantziako Auch-eko Opereta Lehiaketan.
- Herri-Gogoa argitaldariak Xabier Leteren «Euskalerri nerea» eta «Lore gorrien balada» abestiak biltzen zituen diskoa plazaratu zuen.
- Eibarko Euskal Kantarien Sariketako taldekako lehiaketa Oskarbik irabazi zuen. Solisten artean Estitxuk eraman zuen lehen saria.
- Bertsolarien Sari Andia jokatu zen Anoetan. Piensos Onena etxearen eskutik, Xalbador eta Basarrik, puntutan paretsu, hirurogeita hamabosna mila pezeta jaso zituzten.
- Hirurehunetik gora txistulari bildu ziren Gasteizen abenduaren 15ean, Txistulari Egunean.
![]() |
|
||||
1739 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa