sortzen hasi dira zenbait ikastetxetan. Orain arte egindako lanari jarraipena emanez, nerabeek euskararen aldeko hautua egin dezaten lortu nahi da egitasmo hauekin.
Zer egin nerabeek euskaraz hitz egiteko? Galdera hau bati baino gehiagori etorriko zitzaion burura, eta behin baino gehiagotan, gainera. Izan ere, eskolan, aisialdiko taldetan, herriko euskara elkartetan eta beste hainbat esparrutan euskararen erabilera sustatzeko egitasmoak eta ekimenak burutu ohi dira, baina batez ere haur eta gaztetxoei begira. Orain arte nerabezaroko gazteekin ez da gauza handirik egin, baina hemendik aurrera gauzak aldatu egingo dira. Hainbat lekutan nerabeen artean euskararen erabilpena sustatzeko egitasmoak martxan jartzen hasi dira.
Proiektu hauek eskolatik, aisialdiko taldeetatik, euskara elkarteetatik, kirol elkarteetatik eta beste hainbat gunetatik bultzatzeari ekin diote. Ordizia eta Tolosan, esaterako, ikastolatik hasi dira.
Bi ikastola hauetan «Euskaraz Bizi» proiektua erroturik dago. Haur eta Lehen Hezkuntzan euskararen erabilera sustatzeko estrategiak era sistematikoan aplikatzen dira eta emaitzak ere ikusten dira. Baina arduradunek garbi ikusten dute lan horrek jarraipena behar duela DBHn eta DBHOn. Horregatik ekin diote lanari eta Ikasleen Euskara Elkartea sortu dute eskolan bertan. Elkartearen helburuak bi dira, nagusiki. Lehenengoa euskararen erabilpena sustatzea eta indartzea bere normaltasuna bermatzeko bai eskola barruan eta bai herrian. Eta bigarrena bai ikasle arteko, bai irakasle-ikasle arteko harremanak hobetzea giro baikor bat sortuz eta ikastolaren eraikuntzan eta hobekuntzan protagonismoa hartuz.
Elkarte honetako protagonistak ikasleak dira, eta hori behin baino gehiagotan azpimarratu digute arduradunek. «
Elkarteak beste edozein elkartek bezala funtzionatzen du, hau da, bazkideak, batzar orokorra, talde eragilea, partaideak eta abar daude. Baina protagonistak ikasleak dira»,
«Gustuko dituzten ekintzak euskararen inguruan egin ditzaten lortu nahi dugu»,
EUSKARA ELKARTEA: EUSKARAZ BIZIREN JARRAIPENA.
12 urtera arteko ikasleekin «Euskaraz Bizi» proiektuak funtzionatzen duela ikusirik, zergatik ez da plangintza berarekin jarraitzen? Zergatik sortu dute Euskara Elkartea 12-18 urteko ikasleentzat? Bada, nerabezaroan ikasleak aldatu egiten direlako. Aizpuruk dioenez, adin horretan ez dute haurren kontuez ezer jakin nahi izaten.
«Hau egin behar dutela esaten baldin badiegu, ez dutela egin nahi erantzuten dute. Protagonismoa eta erabakitzeko ahalmena nahi dituzte. Hori da momentu edo adin honetan nagusitzen den joera».
«Hauez gain, DBHn eta DBHOn automatismoa edo ohitura ere kontuan hartzen ditugu guk»,
«Gaztelaniaz funtzionatzen duten esparruetan euskaraz bizi nahi badu nerabeak, bere aukerak kontzientea izan behar du. Beraz, geldiune bat egin eta euskararen aldeko apustua egin behar du»,
«eta horretarako motibazioa bultzatu behar da».
Orain arte aipatutako guztia kontuan hartuz, DBHn eta DBHOn euskararen erabilera bultzatzeko zenbait ideia zehaztu dituzte gure solaskideek. Prozesu horretan parte hartu behar dutenak zein izan behar duten eta nola jokatu behar duten, besteak beste.
Hasteko, zuzendaritzaren gidaritza behar dela diote.
«Zuzendaritza da eskolako dinamikaren ardatza. Berari dagokio nola Hezkuntza Plangintza hala Hizkuntz Plangintzaren garapena ziurtatzea, irakasleak kohesionatzea eta bultzatzea».
«Irakasleriak inoiz ez badu izan behar euskararen alorrean aseptikoa eta hotza, aro honetan are eta gutxiago. Ikasle hauen egoera eta mundua ezagutu behar ditugu eta gure jarduerak berauetara egokitu. Edozein inposaketa mota alde batera utziz gure proposamenak euren barne interesa ukitzea lortu behar dugu, hitz batean esanda, interesatzea. Erabileraren eta kalitatearen erronka barnean eraman behar ditugu. Ikasleentzat eredugarri eta imitagarri gara neurri batean, eta uneoro eta intentsiboki euskararen aldeko erreferente izan behar dugu».
«Honen haritik, ideia bat landu behar dugu beraiengana zuzentzen garen pertsona heldu guztiok: haur txikiagoen eredu direla. Beraien ekimenak badu zerikusia haur gazteagoen euskalduntzean, bai eskolan eta bai herri mailan.»
Nire inguruko kultura eta hizkuntza guztietara zabalik banago ere, Euskal Herriko kultura eta Hizkuntza maiteko ditut.
Euskaraz gain, gaztelania, ingelesa eta frantsesa ikasten ari naiz, eleanitza izatea aberasgarri delako gaur egungo gizartean txertatzeko, baina inoiz ez dut ahaztuko euskalduna naizela hitzez eta eguneroko praktikan.
Lehen hitza beti euskaraz egingo dut ikastolan zein kalean, eta elkarrizketakideak euskaraz baldin badaki, pozez jarraituko dut euskaraz; aldiz, euskaraz ez badaki, gaztelaniaz, ingelesez edo frantsesez zuzenduko natzaio.
Mendetan bizirik justu-justu iraun duen hizkuntza ezagutzeko aukera izan dudanez, euskara ongi ikasteaz gain harrotasunez erabiliko dut, ni euskaldunago eta zoriontsuago izanik eta bidenabar gizartea euskaldunduz.
Euskaraz jakin arren gaztelaniaz hitz egiteko ohitura duenarekin, bere eta denon onerako, euskaraz jarraituko dut, Artze poetak esana gogoratuz:
«Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik».
Nire herrian euskaraz funtzionatzen duten zerbitzuak ezagutuko ditut: kultur alorrekoak, kirol esparrukoak, aisialdia, tabernak... eta behar ditudanean horiek erabiliko ditut.
Ikasle heldua izaki eta gazteagoen eredu imitagarri naizenez, ni baino gazteagoekin, ikastolan, nola kalean, euskaraz egingo dut, helduentzako ere euskara garrantzizkoa dela ohar daitezen.
Ikastolan euskarari buruzko hausnarketa eta bileretan gogoz arituko naiz. Horrela, euskara ongi ezagutuz eta euskaraz biziz, neure arrakasta eta euskararena bat etorriko dira.
Euskal Herrian oraindik egiteko dagoen iraultzarik handiena euskararen normalizazioa da eta ekimen honetan denok gara arduradun eta protagonista.
![]() |
|
||||
1738 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa