Astekaria

 Erreportajea 

ATLANTIDAREN ITZULERA

Irudia

Beñat Doxandabaratz


1738. alea
1999-11-21
alde 0    kontra 0

Ez zuten betiko topikoetan erori nahi. Nolako mamia halako izena. Eta zer hobe horretarako, «Atlantida» izena baino, inoiz izan zen mundu misteriotsu batera garamatzalako. Dani Arizalak «Ordu txikietan» egiten zuenetik hona, ez da gaueko saiorik egin Euskadi Irratian. Muinean ere, ezberdina izan nahi duen saioa sortu du Esther Aizpuruak,

«badira gaueko emankizun tipiko topikoak, non entzuleek beren bizipen eta miseriak kontatzen dituzten. Ba, gurean ez, zaila bailitzateke euskaraz halakorik egitea, jendea hezi egin behar duzu pixkanaka parte har dezan»

.

Halaxe, zuzeneko ardura Estherrek duela, Gurutze Ertzibengoa, jendearekin harremanetan jartzeaz gain, grabadora hartu eta egunero kale inkestak egitera ateratzen da. Emankizunean, Penelope pertsonaiaren azalean sartuta, 10 minutuko erreportajea ekartzen dio gauari. Estherrek dioskunez,

«lehen orduak osagai gehiago ditu, biziagoa da, egun berriak dakartzan kontuak, efemerideak eta, gauez lan egiten dugun jendearekin mintzatzen gara, taxistak, okinak, eta abar. Peneloperen txanda dator gero»

. Bigarren ordua aldiz, pausatuagoa da. Asteartetan kasu, Mila Aierbe astrologoa aritzen da, entzuleei parada emanez hots egin eta karta astrala egin diezaien. Asteazkenetan, Agurtzane Ormaza sexologoa etortzen da. Beste bi egunetan elkarrizketa luzeagoak egiten dira, jende bereziarekin baina. Halaber, zati laburren bidez, Asun Muñagorrik liburu bateko pasartea irakurtzen du eta Fernando Morillo idazle azpeitiarrak berriz, Atlantidako aztia bilakaturik, mitoekin lotura duten pasadizoak kontatzen ditu.

Ordu horretan, 30etik 50era bitarteko jendea dute entzule «Atlantida»n, Gurutzek kalean jasotako erantzunen arabera

«lanean ari dena, gauez gaixoak zaintzen dabilena edo, lo gutxi egiten duena»ALBERTO ELOSEGI

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1737
 
azala1736

1738 zenbakia.
1999ko azaroaren 21a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza