Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-08 16:30:26
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-21 -- 1738.zenb


Kutsadura larria Goierriko bihotzean

Esaten baldin badugu, Aralarko altzoan, gure Txindoki enblematikoaren oinean, naturak berak agintzen duen eta aparteko edertasun malkartsuan, zitalki, bai pertsonak, abereak, landareak eta abar behin eta berriz ingurune poluzio batengandik erasotuak gaudela, askok pentsa dezakete, «betikoak ari dira» edo «sikosia» dago. Ba begira, xaboi garbikari eta garbitasun produktuak ekoizten dituen Bilore enpresaren inguruan bizi garen zaldibitarrak gara. Eta bai! Sikotizatuak gaude.
Sikotizatuak, urteko egun askotan eta maiz egun jarraietan hauts zuri batek gure balkoiak, leihoak, autoak, baratzak, zuhaitzak eta abar estaltzen dituela ikusten dugulako. Sikotizatuak, gure inguruko intsektuak hiltzen ikusten ditugulako. Sikotizatuak, gure abereek ez dutelako belarra bazkatu nahi. Sikotizatuak, lurrin bilduma desberdinek egunero txunditzen gaituztelako. Sikotizatuak, beste hots bilduma batzuk gauera «girotzen» gaituztelako. Sikotizatuak, gure leihoek ordu luzeetan, makinak egiten dituen bibrazio doinuen arabera abesten dihardutelako. Sikotizatuak, Biloreko horniketa flotek eta espedizioek trafikoan eragiten dizkiguten butxadura jarraiak direla eta. Arrainek Biloretik aurrera bizi eskubidea galtzen dute. Ez dugu inondik ere exajeratzen.
Biloreko akzionista eta arduradun zuzendariak lantegiaren gorakada eta garapen arrakastatsuagatik zoriontzen ditugu, baina urteetan zehar, behin eta berriz jakinarazi diegu bere ingurunean bizi garenoi zer nolako bizi kalitatea opa diguten. Eta dagoeneko iritsi da, nolabait, gure inpotentzi, desesperazio eta babesgabetasun sentsazioa gainditzeko garaia. Beranduago, beste toki batera hiltzera joatea edo beste edozer gauza egitea baino ez zaigu gelditzen.
Bilorek, jarduera lizentziarekin, handiagotze baimenekin eta abarrekin arazoak dituela badakigu. Udaletxeak oinarrizko eskubideak beste jardueren interesagatik urratzea ezin onartu dezake. Edo poluzioa zuzentzen da edo poluzioa sortzen duten produktuen fabrikazioa tokiz aldatzen da edota herria bera beste norabaitera eraman beharko da.

DIEGO GALAN GALLEGO
(Zaldibian 1999ko azaroaren 2an eginiko Herri Batzarraren izenean)

Oharra

ARGIAren 1737. alean bisoi europarrari buruzko erreportajean artikuluaren egileen izenak ez ziren agertu. Honakoak dira artikulugileak: Iñaki Irizar, Jorge Gonzalez eta Idoia Villate.

ARGIA

hemeroteka

1737. zenbakia | 1999-11-14
1736. zenbakia | 1999-11-07
1735. zenbakia | 1999-10-31
1734. zenbakia | 1999-10-24
1733. zenbakia | 1999-10-17
1732. zenbakia | 1999-10-10
1731. zenbakia | 1999-10-03
1730. zenbakia | 1999-09-26
1729. zenbakia | 1999-09-19
1728. zenbakia | 1999-09-12

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan