Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-21 -- 1738.zenb

Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria: «Amnistia? Ez da garaia. Hori aldarrikatzeak presoen eskubideen alde jardun dugunok EH bakarrik uztea ekar dezake».

Xavier Ruben de Ventos filosofo katalana: «Ez naiz esatera ausartzen, euskaldunak edo katalanen gehiengoak independentista izan behar duen. Hori da ene nahia, baina, ez dut aita baten modura jokatuz, besteak nire sinesbidetara ekarri edo `bihurtu' nahi».

Xabier Arzalluz buruzagi jeltzalea: «Madrilen hori desiatzen ari diren segurtasuna, hori da ETAk armak berriro ez hartzeko argudioetakoa».

LABeko Rafa Diez: «Ezin dugu gutxiengo konstituzionalistaren preso jarraitu».

Arabako PSE-EEko Fernando Buesa: «EHko parlamentariei, argaltzeak ondo egingo die beren osasunean baina ez du garrantzirik politikan».

Javier Gomez de Liańo epaile ohia: «Lasa-Zabala kasua lurperatu nahi dute».

EAko Rafa Larreina: «Mayor Oreja txarra eta Aznar ona moduan aurkeztu nahi dira, baina ez, berdinak dira, gobernu berdinekoak dira eta».

Franco
diktadore espainiarra oraintsu arte izan da Arabako `Probintziako Aita'. 1939an eman zitzaion titulua eta 60 urte geroago kendu. Arabako Batzar Nagusiek —UA eta PPren abstentzioarekin— Francok gidatutako altxamendua gaitzetsi dute eta Francori titulu hori kendu. Hobe berandu, jakina, baina orain arte zertan egon diren ere galde liteke.

Xabier Arzalluz
EAJko EBBko Lehendakaria eta

Joaquin Almunia
PSOEko Idazkari Nagusia hilaren 23an bilduko dira bake prozesuaz hitz egiteko. Ikusmira handia piztu du bilerak eta garrantzi handikoa izango da EAJ eta, bereziki, PSOEren bake estrategiari dagokienez.

Jakoba Errekondo

ez du esan nahi ustez aldapa antzuetara baztertutako arbola ezaguna denik.
guztia irakurri

Jabier Agirre

Haurtxo goiztiar bat Medikuntzaren historiara pasatu da, bere gorputzaren erdia oraindik ere bere amaren umetokian zuenean operatu baitzuten. Jaydon txikiak kilo eta berrehun gramo besterik ez zituen pisatu jaio zenean, eta bere trakea edo zintzurrestea butxatua zeukanez, amarengana lotzen zuen zilborrestea moztu bezain pronto hil egingo zatekeen, medikuek ez bazuten operatu. Gaur egun, Jaydonek hilabete batzuk ditu, eta oraindik ere bere bizitza erabat arriskutik kanpo ez dagoen arren, medikuek aurreneko aldiz historian egindako operazio berri horrek bizirik jarraitzeko aukera eman dio.
Bere osasun egoera oso larria da oraindik ere, eta zainketa intentsiboetako unitate batean dago ingresatua. Hala ere, bere gurasoak, Darren eta Joanne, 21 urtekoa bata eta 17koa bestea, pozez zoratzen daude, beren umetxoa ospitaletik noiz irtengo den zain. «

Hurrengo bizpahiru hilabeteak hil ala bizikoak izango dira beretzat
» —dio aitak—, «

baina gure ametsa etxera eramango dugun eguna da, guretzat bizirik edukitzea mirari bat bezalakoa baita
»


BOTO EGONKORRA

EKI-BAIONAKO kantonamendu bozetako lehenengo itzulian abstentzioa izan zen datu nagusia: % 71,37 hain zuzen ere. Abstentzioaren portzentaiak Abertzaleen Batasunean igoera ekarri bazuen ere, botu berdintsuak atera zituen batasun abertzaleak. Aurreko bozetan 205 boto lortu zituen, eta 204 azkenekoan. Egonkortasuna da nagusi Iparraldeko hauteslego abertzalean.


POPULARRAK BAKARRIK

POPULARREN zalapartari esker, Eusko Legebiltzarreko estatistiketan leku garrantzitsua izango du Jabier Balza Barne Sailburuak, berak jasan baitu ganbara honetako lehen zentsura mozioa. Aurreikusi legez, ez zen aurrera atera mozioa eta bake prozesuaren inguruko gaiei dagokienez, EAJ, EA eta EHren adostasuna tinko agertu da. Popularrak, aldiz, bakarrik geratu ziren beren ereduari dagokionez. Bake prozesuaz bloke abertzaleak gutxieneko adostasunak finkatuak baditu ere, ez da berdina ikusten aurrekontuetan. EAJk eta EAk ez dute segurtatua EHren sostengua, ez Jaurlaritzan, ezta Bizkaiko eta Gipuzkoako diputazioetan ere. Oraindik, dena den, geratzen dira aste batzuk bidea leuntzeko.


EA-REN KONGRESUA ASTEBURUAN

ZALAPARTA handi artean bilakatu da orain arteko EAren kongresu atarikoa. Asteburuan bilduko dira Iruńean «ofizialista», «berritzaile» eta gainerakoak. Berba gogorrak elkar trukatu dituzte EAko buruzagiek, eta kongresua ere ez bide da gozoa izango. Auziaren mamia alderdiaren kontrola dela esan du EAko Lehendakari Carlos Garaikoetxeak, eta «berritzaileek» kontrola gura dutela. Alderdiaren zentralizazioa eta pertsonifikazioa ikusi dute «berritzaileek» Rafa Larreinak idatzitako ponentzia ofizialean. Kongresura eramango den ardatzetakoa Euskal Herriko administrazio desberdinen arteko elkar lana izango dela iragarri du, halaber, Larreinak. Espainiarekiko negoziazioa ere bultzatuko da, eta Espainiak euskal herritarrek erabakitzen dutena onartu ezik, EAn «gatazka konstituzionala» deritzotena helduko litzateke. Javier Cańo, EAko kide eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateko Dekanoa, aspalditik ari da lantzen gatazka konstituzionalaren kontzeptua.


BAKE FORUMA AZPEITIAN

AZPEITIAN Bake-Forum bat abian jarri du herritar talde batek eta hainbat ekimen jarri ditu martxan jadanik. Solasaldiek osatzen dute ekimenetako bat. Azpeitiko `Aitonena'n izango dira, 20:30etan. Lehenean, datorren 26an, larunbatez, AABko Julen Zelarain izango da hizlari. Urteberria bitartean, mugimendu, sindikatu nahiz alderdi politiko guztietako ordezkariak arituko dira Bake-Forumean, PPko ordezkarien salbuespenarekin.


GERESTA FAMILIAREN SALAKETA

EZ dago epairik eta heriotzaren inguruko erabateko datu argigarririk ere ez, baina hasierako susmoek indarra hartzen dute: Jose Luis Geresta ETAko militanteak ez zuen bere buruaz beste egin, hirugarren batek hil zuen. Hori da, dauden datuekin, Geresta familiak ateratako ondorio nagusia. Amnistiaren Aldeko Batzordeen ustez, «Estatu krimena da». Familiaren abokatuak, Aitor Iberok, kasua artxibatuz gero, autore materialaren berririk ez dagoelako artxiba dadila eskatu du, baina suizidioa baztertuz. Epaitegiko forenseak, Miguel Angel Carnicerok, suizidioaren hipotesiarekin jarraitu duen bitartean, familiaren forenseak, Itsaso Idoiagak, oso bestelakoa adierazten du, horretarako datuak eskainiz: hil eta berehala, hagin bi erauzi zizkioten fresa edo serra batez; buruko tiroa eskuinetik ezkerrerako norabidea zuen baina pistola gorpuaren ezkerraldean zegoen, eta eskuineko hatz lodia poltsikoan zuen Gerestak; ez pistolan ez eskuan ez zegoen odol arrastorik, buruari tiro oso gertutik eginez gero, kasu gehienetan gertatzen den bezala. AABek gogor salatu dute epaitegiko forensea, honek «negligentzia edo ikerketa oztopatzeko nahia» duela esanez.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan