Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-14 -- 1737.zenb

SESTAOKO LA NAVAL ASIAKO LEHIAKORTASUNAREN MENPE

Daniel Udalaitz

dago Ezkerraldeko (La Naval eta Babcock Wilcox) eta Mecanica de la Peñako langileen alde. Euskal Herriko eta Europa osoko untzigintza Korearen eraginpean dago.

La Navaleko langileak, horien familiak eta Ezkerraldeko herriak —AESAko gainerako untziola guztiak bezalaxe— hainbat mobilizazio eta ekintza ari dira burutzen Astilleros Españoles-en (AESA) esku dagoen untziola salbatzeko asmoz. Europan hartu beharreko erabaki batzuk eta beren lehiakide gogorrena den Koreak eragin handia izan dezakete horren etorkizunean.
Hain zuzen ere, astearte honetan bertan ziren biltzekoak untzigintzaren egoera aztertzeko. Lerro hauek idazterakoan ez dugu ezagutzen zein erabaki hartu dituzten, baina irakurlearen eskuetara iristerako ezagunak izango dira. Bestalde, hil honen 15-18rako hartuko dira agian Sestaon egingo diren untzi batzuen kontratazioari buruzko erabakiak. Horregatik, denak Koreara begira daude, Asiako herrialde hori, prezio askoz baxuagoekin jokatuz, untziak egiteko kontratuak bereganatzen ari baita —esate baterako, gero Euskal Herriko gas-proiektuetarako erabiliko diren untzien kontratuak—.
Gauzak gehiago nahasteko, Europako Batasunaren asmoa Espainiako Gobernuak jaso zuen 18.000 milioi pezetako (720 milioi libera) laguntza itzularaztea da, laguntza horiek legezkoak ez zirela argudiatuz. Horrek, gauzatuko balitz, Euskal Herriko eta Espainiako untziolen erabateko porrota eragingo luke. Espainiako Gobernuak erabaki hori epaitegi gorenen aurrean errekurritua du, eta urtebetetik gora berandutuko da auzi horren ebazpena.


KOREAK PREZIOAK JAITSI DITU ETA EUROPA KALTETURIK.

Untziolen krisialdia aspalditik dator, bereziki 80ko hamarkadatik. Funtsezko arrazoia, beti, berbera izan da: Korea eta Japoniaren lehia desleiala, beren lan arloko kultura eta balore ezberdinen ondorioz prezioak jaitsiz. Une honetan, Europa edo Euskal Herriko prezioak baino % 30 merkeago ari dira eraikitzen.
80ko hamarkadako kaltetu nagusia Euskaldunako untziola historikoa —egun Batzar eta Musika Jauregia— izan zen Euskal Herrian. Untziolak itxi beharra izan zuen, zuzeneko eta zeharkako milaka lagunen lanpostua galaraziz. Egun krisiak jota dagoen Sestaoko La Navalen ere hainbat lanpostu desagertu zen.
Une honetan, euskal untziolak 1.200 lagunen zuzeneko plantila du, eta kopuru horri enpresa laguntzaileetako 1.500 lanpostu gehitu behar zaizkio. Joan den azaroaren 5ean Europako 12 herrialdetako sindikatuek Europa mailako ekintza bat burutu zuten, honako leloarekin: «Untziolentzako lana, Europarentzako etorkizuna».
1997ko udako Asiako krisialdian Koreako Halla untziola esanguratsuak itxi beharra izan zuen, eta bazirudien horrek erabat suntsiturik utziko zuela Koreako untzigintzaren sektorea. Baina won korear monetaren balio jaitsierak, soldaten beherakadak eta Nazioarteko Moneta Fondoaren laguntzek berrindartu egin zuten Koreako untzigintza, Europako untziolei kalte nabarmena eraginez. Korea aspalditik nabarmendu zen Europako untziolen lehiakide gogorrena bezala. Azken urteotan biderkatu egin du bere produkzio ahalmena eta merkatuko kuota kendu dio Europari, 1985eko % 28tik 1997ko % 19ra jaitsiaraziz; eta aldi berean Koreak % 12tik % 25era igo zuen, Metaleko Langileen Europako Federazioak ezagutarazitako datuen arabera. 1997an Koreak OCDEren esparruko kontratu berrien % 31,5 bereganatu zuen. Eta joan den urtean, erabateko krisian murgildurik, Koreako hiru untziola nagusiek —Daewoo, Hyundai eta Samsung— % 22 inguru igo zuten beren kontratuen balioa, sei hilabetetan 4.000 milioi dolar erdietsiz (612.000 milioi pezeta, 24.480 milioi libera). Arestian aipaturiko Halla untziola bera ere berriro ireki ahal izan zuten.
Baina kezka bakarra ez da Korea. 1997an OCDEko kontratu berrien % 40 Japoniaren esku geratu zen. Yenaren balio galera onuragarri gertatu zaio bertako untzigintzari, eta barruko eskaera indartsuari esker (kontratazioaren % 60), eramangarriagoa izan da prezioen erorketaren eragina. Japonian untzigintzaren industria pribatua da, baina Gobernuak, laguntza sistema ilunen bidez —ez Europan izan ohi den gardentasunez—, eskua sartzen du. Soldatak Europakoen parekoak dira, baina produktibitatea handiagoa dute. Eta, gainera, gauzak are gehiago nahasteko, Txina ere lehiakide gogorra da, untzi eraikuntzan munduko hirugarren herrialdea izanik.
Testuinguru honetan, ezin gara gehiegi harritu Repsol eta Enagas enpresek Bizkaiko hainbat gas-proiektutara gasa eramateko untzien eraikuntza esleitzerakoan hartzen duten erabakiaz. Sindikatuek eta erakundeek egiten duten indarra handia izanik ere, oso litekeena da untzi horiek azkenerako Korean egitea. Enpresa handiek eta akziodun edo inbertitzaile handiek, diru kontuak tarteko direnean, ez diote asko begiratzen beren herriari. Eta ez diote muzin egiten untziak Korean egiteko aukerari, La Navalen baino askoz merkeago egin ditzakete-eta. Hain zuzen ere hil honen 15etik 18a bitartean hartuko da behin-betiko erabakia

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan