Nemesio Etxaniz, euskarari lur berriak eskaini nahi dizkion idazle apaiztua omendu dute Bilbon. Ez da ipuinen egilea kantari gazteek gogoan dutena, ezta azken urteak irratirako antzerkitxoak prestatzen eman dituen gizona ere gaur gorazarrea jaso duena. Euskal letrak Manterolaren, Azkueren eta Aita Donostiaren kantutegietatik haratago, munduko doinuekin lotzen ahalegindu den autorea da batez ere jende aurrean gaur aurkezten den Ez Dok Amairu taldeak omendu nahi duena.
Prakadun eta gonadunak, naikoa sermoi egiñak ditugu euskeraz. Ortik beti ugari izan du gure izkuntzak. Euskera kale-jabe egin nai ba-degu, gaztediari atsegin zaizkion gaiak arrotu bearko ditugu euskal lanetan.
Baiña nik, izkuntza larrekoa / nai aunat noranaikoa
Ez ninan uste ire ezpain oiek,
ain labain zorrotz zirenik...
Zeruko Argia
Ritmo berriko abesti batzuek abestu zirala? Bai jaunak, bai, abestu ziran EUSKARAZ. Kanpoko abestiak baño gehiago izan ziren gureak, zaarrak edo sortu berriak, Presley, Halliday eta Beatles'en abestiak ere bai ordea. Ta zergatik ez? (...) Guretzako, euskara ez da baserri batean edo urrezko bitrina batean gorde bear degun gauz bat, guretzako euskera, gure egintza guztietan beraz balia gindezken gauz bat izatea nai dugu.
indibidualkeriak utzi eta indibidualtasuna aberasteko
- Urtarrilaren 9an Euskal Abesti Berrien Jaialdia antolatu zen Donostian eta Hernanin.
- «Hazparneko Anderea» eta «Eneko Bizkai eta Maria Lorka» antzerki-lanak idatzi zituen Telesforo Monzonek.
- Imanol Urbietak «Haur kantariak» haurrentzako diskoa grabatu zuen.
- Nestor Basterretxeak eta Fernando Larrukertek «Alquezar» laburmetraia estreinatu zuten.
- «Diario de Navarra»-k, itxura aldatzearekin batera, euskarazko orrialde bat erantsi zion bere egunkariari.
- Euskaltzaindiak Gipuzkoako letratuen Elkarteari agiri bat zuzendu zion, auzitegietan, maiz gertatzen ohi zen bezala, erdaraz ongi ez dakiten lekuko edo salatuentzat interpretaria jartzeko eskatuz.
- Euskaltzaindia euskal hiztegiaren gainean lan egiten hasi zen ekainaren 5ean. Berehala hasi ziren "h"-ri buruzko eztabaidak.
- Ikastola sortu zen Gasteizen.
- Daniel Landartek «Gure haurra» antzerki-lana idatzi zuen, Etxahun-Irurik «Iruriko kuntia» pastorala, Joan Mari Lekuonak «Mindura gaur» poesia liburua eta Martin Ugaldek «Sorgiñaren urrea» haurrentzako ipuina.
- Manuel Matxainek Xenpelar Bertso-paper lehiaketa irabazi zuen.
![]() |
|
||||
1737 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa