Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-14 -- 1737.zenb

Babcock eta Mecanica de la Peña sektorearen berrantolaketari so

argazkia


Duela hilabete batzuz geroztik beren lanpostuen aldeko borrokan ari dira enpresa hauetako langileak, beren lanpostuak arrisku gorrian ikusten baitituzte krisialdiaren eta kudeaketa zalantzagarri baten ondorioz. Azken asteotan, enpresa hauetako langileak geroz eta mobilizazio handiagoak burutzen ari dira, eta askoz gehiago areagotu daitezke arazoari nolabaiteko irtenbide bat aurkitzen ez bazaio. Gaur egun itxirik dagoen Euskaldunako langileek eta Europako Batasunaren ebazpenen zain dagoen Magefesakoek duela hamar urte beren lanpostuak defendatu nahian sortutakoaren antzeko giroa hasi da sumatzen Bilboko kaleetan.
Babcock Wilcox (BW) eta Sestaoko La Navaleko langileak beren jarduerak bateratzen ari dira, azken urteetako birmoldaketek hain kalteturik utzi duten Ezkerraldean. Nahiz eta Mecanica de la Peña eta BW ekipamendu ondasunen sektore berekoak izan, bakoitza bere bidetik ari da borrokan, beren ustez, lehenik enpresa bati eman behar zaiolako irtenbidea, gero besteari, eta azkenik berregituratu behar delako sektorea.
Enpresa bakoitzak arazo ezberdinak ditu. BWek 70eko hamarkadan 10.000 lagunentzako lanpostuak zituen, gaur egun 1.200 lanpostu ditu, eta aurreikusten diren murrizte-planen arabera, beste 400 lanpostu murriztuko dira aurki. Mecanica de la Peñak 458 lanpostu ditu eta horietarik 200 murriztu nahi ditu. Bi enpresetan etorkizunerako industri plan bat eskatzen dute, finantzaketarako bermeak ziurtatuz.
BW eta Sestaoko La Naval enpresa publikoak dira —Sociedad Estatal de Participaciones Industriales-en (SEPI) barruan sarturik—. Mecanica de la Peña, berriz, enpresa pribatua da, Norbegiako Kvaerner enpresa multinazionala izanik bertako akziodun nagusia; Euskal Herriko High-Tech enpresa da bigarren akzioduna (enpresa honen barruan, besteak beste, Jesus Lobo Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia dago). Horregatik, bi enpresa horietako langileak etorkizunerako industri planaren eta finantzaketaren zain daude, eta Madrilgo nahiz Gasteizko Gobernuen laguntza eskatzen dute.
Zurrumurru asko daude bi enpresa horien bat egiteaz, beti ere BW pribatizatu eta Mc Dermott multinazionalaren eskuetan geratzen bada. Eta zurrumurru horiek are indar handiagoa hartu dute BWeko lehendakari berria, Emilio Cabrera, garai batean Mecanica de la Peñako lehendakari izan zela jakinda

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan