Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-23 16:45:52
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-14 -- 1737.zenb


Okerrak zuzenduz eta gaizki ulertuak argituz

Oso ondo dakit zein zaila den elkarrizketa batetik guztiz gustura ateratzea. ARGIAk egin didan azkenekotik, pozik nago, baina, argipen batzuk egiteko beharrean aurkitzen naiz.
1. Sindikalgintzari buruz, ez dakit gaizki esan ote nuen, baina, kontua da, ez dela zuzena: «Sindikalgintzan gure eremutxoa landu dugu: ESK-CUIS garai batean, baita Langile Komisioetako Ezker sindikalean». Alegia, ESK-rekin bat egiterakoan, egun desagertua dagoen Langile Komisioetako Ezker Sindikalekoak dira garai batekoak, ez ESK-koak, non gure sindikalistek bete-betean jarraitzen duten.
2. «ENAM eta Zutik arteko diferentziak gainditu dira». Laburpenak laburpen, memoriak huts egiten ez badit, hemen bi edo hiru galderak laburbildu dira eta gauza desitxuratu samarra gelditu da. Nik zera adierazi nahi nuen: Oraindik duela urte batzuk, amankomunean edo elkarlanean aritzeko zeuden oztopo nagusiak, egun gaindituak direla, horren emaitza nagusia EH izanik. Oraindik, bere horretan jarraitzen dute, historikoak diren gure arteko zenbait desadostasun, batzuk ideologikoak direnak eta besteak politikoak. Baina, desberdintasun horiek, nola baloratzen diren, jakina, beste upeleko sagardoa dugu. Nire ustez, oztopo baino, EH-ri, aniztasun aberasgarri bat ekarriko diote, are gehiago, «herritarren batasunaren» proiektu berriari gatza eta piperra emango diotelakoan nago. Izan ere, elkartzen gaituena indartzea eta bereizten gaituenarentzat eztabaida gune apropos bat lortzean datza, EH-ren erronka nagusia.

JOXE IRIARTE «BIKILA»

UPV, noiz arte horrela?

Iazko ikasturtean (98-99), Bilboko Ingeniarien Eskolan, Txantxangorri Euskara Taldeak fisika eta beste hainbat gairi buruzko hitzaldiak antolatu eta gauzatu genituen. Hitzaldi hauek ordaindu ahal izateko, ohizko dirulaguntza eskaera bete genuen, hau da, ikasleen elkarteei kultur iharduerak burutzeko ematen zaizkien dirulaguntzetarako , 99.eko otsailaren 12ko deialdiari zegokiona. Prestatutako sei hitzaldien egitaraua aurkeztu genuen, eta horretaz gain antzerki bat eta magia saio bat.
Ikaslegorako Errektoreordeak, Jose Maria Zumalabek, egitaraua interesgarritzat jo zuenez, dirulaguntza eman zigun. Baina, harritzekoa izan zen hitzaldi guztiak onartu zituztela, bat izan ezik. Erantzun zehatza hau izan zen: «Ikasleen Kontseilua eta Ikaslegorako Errektoreordea bildu ondoren, ondorengoak onestea erabaki dutela jakinarazten dizut: Conferencias (excepto 3. Erlatibitatea)».
Fisikarekin bueltaka ibiltzen garenontzat, ziur aski gairik interesgarriena da Erlatibitatea, UPVko irakasleren batek bere ikasleei hala gomendatua. Dirulaguntzarik jaso ez zuen bakarra izan zen, ordea.
Zergatia galdetzerakoan, ez genuen argibiderik jaso. Dena den, soma dezakegu erantzuna nondik nora doan: hizlaria, Jose Ramon Etxebarria, kaleratutako irakasleetako bat zen.
Gure ustetan, UPVk gestionatu behar duen diru publikoa ezin du beste interesen alde zentsura egiteko erabili. Hau da, argi dago Jose Ramon Etxebarria hitzaldi hau emateko oso pertsona aproposa zela, izatez, hainbat urtetan azaldu izan ditu irakasgai horrekin loturiko gaiak. Hala eta guztiz ere UPVk irakasle kanporatuekin daukan gatazka dela eta, hitzaldia bertan behera uzten saiatu zen. Hori kanpo harremanei dagokionez; barne arazo bezala, hainbat azpijoko erabili baitute haien kontra ekiteko.
Hala ere, Jose Ramon Etxebarriak, aurreko zenbait urtetan egin duen bezalaxe, hitzaldi bikaina bota zuen Eskolan, eta ezerezan truke. Horregatik, mila esker, Joserra.
Noiz arte horrela? Egoera hau guztiz zentzugabekoa da. Bada garaia arazoa konpontzeko, eta UPV-ren ardura da pausuak ematen hastea. Erantzukizun horri kale ez egiteko eskatzen diogu UPV-ri, eta bereziki une honetan UPV-ko arduradun nagusia den Pello Salabururi.

Bilboko Industri eta Telekomunikazio Ingeniarien Goi Eskola Teknikoko Txantxangorri Euskara Taldea

hemeroteka

1736. zenbakia | 1999-11-07
1735. zenbakia | 1999-10-31
1734. zenbakia | 1999-10-24
1733. zenbakia | 1999-10-17
1732. zenbakia | 1999-10-10
1731. zenbakia | 1999-10-03
1730. zenbakia | 1999-09-26
1729. zenbakia | 1999-09-19
1728. zenbakia | 1999-09-12
1727. zenbakia | 1999-09-05

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan