Tantoa
Jose Luis De La Cuesta
Donostiako EHUko errektoreordea
Juanjo Goiriena de Gandarias y Gandariasekin lanean aritzeko aukera izan dugunok, badakigu berarekiko harremana beroa, gertukoa, mina eta gizatasunez betea dela. Pixka bat lotsatia da, baina bere usteak sendoak eta tinkoak dira.
Jose Goiriena heziketa unibertsitario handiko gizona da; Salamancan aritu zen lehendabizi (sari nagusial lortu zuen doktoradutzan) eta ondoren atzerriko unibertsitate ospetsuetan. Filosofia eta medikuntza gaietan lan zientifiko ugari argitaratu du maila handieneko aldizkarietan. Hogei tesi doktoral baino gehiagoren gidaritza ere arrakastaz burutu du. Berarengana hurbiltzen direnek, bere umiltasunaz, heziketa zientifikoaz eta gidaritzarako duen gaitasunaz gain, zerbait baloratzen badute, hori berak duen nortasun aberatsa, jakinduria handia eta jakinmin kulturala da. Irakurtzeko zaletasun handia du (aitortzen duenez loari orduak kenduz) eta medikuntzari buruz, gustukoen dituen artistei, poetei, autoreei, zine zuzendariei buruz luze, trebetasunez eta trinko hitz egiten ikusi dut. Baina ez hori bakarrik, ekonomia, historia, zientzia politikoa... baita moda eta zuzenbide penalari buruz (azken honetan naiz aditua unibertsitatean ) ere eztabaidatzen du. Eztabaidak, datuak eta arrazoiak esku artean direla, bere iritziarekin eta ikuspegiekin bat egiten ez duena errespetatuz, benetako jakintsu baten modura. Beraz, inor ez da harritzen bete dituen kargu publiko eta akademikoen gidaritzan lortu duen arrakastarekin. Bereziki aipa nitzake Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumoko kontseilariorde izan dela, baita Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ere eta gaur egun Eusko Ikaskuntzako lehendakaria da
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.