Astekaria

 Artikuluak 

TABERNA ZULOAN ERE

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1736. alea
1999-11-07
alde 0    kontra 0

Himalaiaren azpialdeko ekialdeko lurretan eta Txinan bake santuan bizi zen

Aspidistra elatior

landareak 1822an ezagutu zuen Europa. Harrez gero etxebarru eta atarietako maizterra dugu guk «artoa» deitzen diogun landarea. Gazteleraz

aspidistra

eta frantzesez «ardo tratanteen landarea» deitzen diote.

Landare honen bizimina izugarria da. Jartzen den tokian jartzen dela, kontu egiten den eran kontu egiten dela, urik gabe, ur gehiegirekin, ilunpetan, oreatu gabe, gas usain edo ke artean, aire korronteak pairatuz, hautsontzi edo kafe jalkinen biltegi gisa, sinestezina den moduan irauten du.

Ingalaterran XIX. mende amaieran etxe barrurako aproposa omen zen «artoa». Oxford hiztegi ingelesak landare hau klase ertaineko familia errespetagarrien ikurra zela dio. Etxe ederretatik kanpo ere baziren. Bizi baldintza kaskarretan irauteko zuen ahalmenagatik, burdin galda landarea eta tabernariek, ura urri izanda, garagardo kondarrekin ureztatzen zutenez, garagardo landarea deitu zioten.

Frantsesek, ardo edale izaki, ardo saltzaileen landarea. Ingelesek garagardo landarea. Euskaldunon sagardotegietan jarri beharko dugu edalontzitako hondarra berari botatzeko. Buila eta zalaparta, hezetasuna, ilunpea, ostikadak gorabehera iraungo luke. Antzeko zoko zuloren batean landareren bat jarri nahi izanez gero «artoa», sagardo landarea edo aspidistra eskatu, baina kontuz ongarria gehiegi dantzatu gabe oparotasunean ez baitaki bizitzen

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1735
 
azala1734

1736 zenbakia.
1999ko azaroaren 07a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza