Jarrai gazte erakundeak 20 urte bete ditu aurten eta Gazteriakek, Iparraldeko ezker abertzaleko gazte mugimenduak, bost. Lehenak ibilbide luzea, sakona eta oztopoz beterikoa egin du. Komunikabide nagusien irakurketa interesatuan, lehenik ETAren harrobitzat hartu izan ohi da, eta azken urteetan kale borrokaren eragile nagusitzat jo izan dute. Izan dira ETAn bukatu duten Jarraiko militanteak: Polizia Nazionalak atxiloturik zuela hil zen Xabier Kalparsoro `Anuk', edo Espainian preso dagoen Pipe San Epifanio dira Jarraiko zuzendaritzan egon izan direnetakoak. Jarrairen ikuspegi `madarikatua' da hori. Jarrain ibilitako gazteak, kazetaritza munduan, politikan, negozioetan, nekazaritzan, zuzenbidean eta beste alor ugaritan dira gaur egun, baita ezker abertzaletik kanpo ere. Bere itzal eta argi guztiekin, Jarrai ikuspegi sinple hori baino askoz gehiago izan da.
Gazteriak taldea Iparraldean ziren gazte talde desberdinen —Patxa eta beste gizarte talde batzuk— bilgune gisa sortu zen duela bost urte, eta Iparraldeko gazte abertzale askoren erreferentzia bihurtu da urte gutxitan. Gutxitan existitzen dira komunikabide nagusienentzat, baina direnean
«Iparraldeko Jarraikoak»
«Hasieratik argi izan genuen talde bien arteko harremana tinkotu behar genuela eta zenbaitetan Euskal Herri osora begira elkarrekin egin behar genituela gauzak».
«Europan ahots bakarra agertarazi nahi genuen eta horixe izango da orain zabaldutako prozesuaren ezaugarri nagusietako bat. Une honetatik aurrera munduaren aurrean euskal gazte mugimenduan ahots bakarra izango dugu Gazteriakek eta Jarraik»,
«Ez zen zuzendaritza mailako jarduna izan, militantzia guztia elkartzen da hemen eta argi ikusten dugu lurraldetasunaren aldarrikapenak erreflexu zuzena izan behar zuela gazte mugimenduan»,
BATASUNAREN MAMUAK.
«Militante eta inguruan ari direnen artean 200-300 bat pertsona ari gara Gazteriak-en eta Iparralde osoan hedaturik gaude. Gu sortu aurretik ez zen etorkizunari buruzko ideia argirik eta erreferentzialtasuna irabazi dugu gazteen aurrean. Gazteek ongi identifikatzen gaituzte».
«Bada horrelako beldurrik Iparraldean, horregatik ziurtatu nahi dugu ez garela Iparraldekoak eta Hegoaldekoak izango, Euskal Herrikoak baizik, eta horregatik antolaketa, ordezkaritza eta lana zazpi lurraldeen arabera antolatuko dugu. Ez dugu sobera fite joan behar, militanteak galtzeko arriskua egon daiteke eta. Pauso zehatzak aztertu behar dira eta horrela datorren urtean agian erakunde berria izan dezakegu».
«horren inguruan eskema pila bat ere apurtzen ari gara. Ez dugu lortu behar erakunde nazional berri bat bakarrik, helburua erakunde hori Euskal Herri osoan eraginkorra izatea da».
«Baina gazteen eguneroko errealitateak oso desberdinak dira eremu askotan, hezkuntza, hizkuntza, lan arazoak... Oso erritmo eta egoera desberdinak dira Ipar eta Hego Euskal Herrian?».
«Oso errealitate desberdinak dira, baina Iparraldeko euskararen arazoa Euskal Herri osoko arazoa bihurtu behar dugu; berdin Departamendua edo unibertsitatearekin. Iparraldeko gazte batek, Paueko eta Bordeleko unibertsitate batera joan behar badu, hori ez da Iparraldekoen arazo bat, Euskal Herri osoarena baizik. Hor dugu erronka».
«Gu aspalditik gabiltza kontu honekin».
«adibidez Udalbiltzarekin».
«Euskal herritar gisa libre bizitzen hasi, Madril eta Parisa horrenbeste begiratu gabe. Gure herriaren eragile, alderdi eta sindikatuei tamainako urratsak emateko baldintzak bideratzen ari gara».
![]() |
|
||||
1736 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa