Astekaria

 Erreportajea 

FERROL 1957: LETURIAREN EGUNKARI EZKUTUA

Iñigo Aranbarri

Iñigo Aranbarri


1736. alea
1999-11-07
alde 0    kontra 0

Azkendu berri ditu ingeniari industrial ikasketak, baina barnerago sartua du hitzekiko grina altzairuak, erreleek eta erresistentziek sortzen diotena baino.

Galizian alferez izateko sei hilabeterako doa orain, eta ez du nahi denbora hutsalki joan dakion.

Kuarteleko ordu galduetan, Knut Hamsun-en «Pan» nobela euskaratzeko asmoa darama, halaxe jakinarazi dio Koldo Mitxelenari partitu baino egun batzuk arinago:

Ez, ez —

erantzun dio blausta honek—.

Inolaz ere ez! Zeure buruz asmatu behar duzu zuk nobela bat; eta horixe bai izkiriatu. Ez ezazu, beraz, Hamsun itzul

.

Galizian, azkenaldiko irakurketek jarri dute behar duen bidean alferez gaztea. Existentzialismoaren teoriko nagusiak ditu gogoan, Sartre, Jaspers, Kierkegaard... Albert Camus-en «La Peste»-k bezalaxe, nobela sinbolikoa behar du izan bereak, eta hala hasi da Ferrolen Txillardegiren unibertsoa osatzen.

Joxebak, Mirenek, Miriamek, Mikelek, Andonik mundu sinesgarri bat behar dute, eta erreferente errealak itzal sinboliko handiko toki izenekin nahastuta asmatu du.

Unibertsaltasuna eta natura buruz buru, horra Txillardegiren gizonaren apustua. Paris, Cannes, Bolueta, Altzurain, Itzaspi, Zugastieta... eta Zerubide! han non absoluturako bidean Naturaren irudi bera den. Ingeniariak behar du zalantza errainu bat zientzia hutsaren aurrean.

«

Bakarrik nago Zerubiden. Baina ez nitzaz urrikaldu, naita etorri naiz —eta bakarrik egotera

» hasi da «Leturiaren egunkari ezkutua». Eta liburu guztiaren muina ondo batzen duela deritzo. Gau horretan, bere baitan dagoeneko idatzirik duen eleberri honek ezin izan lezakeela beste hasiera bat pentsatuta hartu du loak.

Egunak aurrera egin ahala, eguneroko itxura hartzen hasi da izkribua, Txillardegi soldaduaren gogoetak bere anaia Leturiarenak dira, eta Lizardik bezala, bere pertsonaiak urtarotan utzi baditu ere, harenak ez bezala, galdurik dabiltza hauek eguneroko bizitzan, zalantza dute fede bakar. Hau da eta ez besterik askatasuna gai duen nobelak eskatzen dion ordaina.

Galiziako desterrutik eleberria besapean duela itzuli orduko argitaratu dio Euskaltzaindiak «Leturiaren egunkari ezkutua» Jose Luis Alvarez Enparantza

Txillardegi

-ri. Juan Mari anaiaren irudiez apaindu da liburua.

Adiskideek nobela goibela atera zaiola diotse. Berak «

garaikoa

» erantzuten du irribarre behartuz. Jendeak esanda daki irakurleak gelako leihoak zarratzen dituela egilearen barnemina ez dakion lo dagoela barruan sartu, ez dezan herioren itzalak ustekabetan lotu, horren larria da itomen hau.

Esan diotenean jabetu da zer egin duen. Leturiaren lehen pertsonako jardunak eta giro urbano bat aukeratu izanak mugarri berri bat jarri diote nobelagintzari. Galdutako urteak presaka berreskuratu nahi dituen euskal modernitatea zorretan da Ferrolgo ordu galduetan izaniko gogoeta unibertsal haiekin. Orain arte ez da inor Champs Elysées-etan paseatu, ez da orduko 140 kilometro dabilen trenean ibili, Hegoaldeko inork ez du frantsesez hain poliki egin

1957

- Ikastola sortu zen Bilbon.


- 36ko Gerraz geroztik estreinakoz, Iruñeko kaleetan Olentzero ikusi ahal izan zen Gabonetan.


- Pedro Diez de Ulzurrun euskararen erabilera sustatzeko sortutako saileko zuzendari izendatu zuen Nafarroako Diputazioak.


- Orixe euskaltzain oso hautatu zuten.


- Jose Zinkunegik «Zigor» operaren libretoa idatzi zuen.


- Klaudio Sagarzazuk «Intza begietan» poema-bilduma argitaratu zuen eta Anjel Irigarai Apat-Etxebarne-k «Euskalerriko ipuinak» bilduma.


Hil ziren:

- Julian Tellaetxe pintorea, Liman.

- Pierre Lhande idazle lapurtarra.

- Obdulio Lopez de Uralde artista arabarra.

- Jazinto Olabe pintorea.

- Joan Bautista Gesalaga Zaldubi bertsolaria.

- Prantzeska Belaustegi Tabira idazlea.

- Higinio Basterra eskultore bilbotarra


Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1735
 
azala1734

1736 zenbakia.
1999ko azaroaren 07a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza