Baratzetik merkatura bitartekaririk gabe
Produktuen prezioetan bi etiketa jartzea lege bidez ezartzen bada, neurri onuragarria izango da, baina ez da nahikoa izango ekoizleentzat eta nekazarientzat. Horrelako neurri bat lagungarri litzateke prezioak kontrolatzeko eta are murrizteko ere, bitartekari eta banaketa enpresen gehiegikeriak eta eskandaluzko margenak agerian geratuko bailirateke. Hala ere, azken prezioak altuak izango lirateke, eta onuradun nagusiak bitartekariak eta banaketa-sare handiak izaten jarraituko lukete.
Nekazaritza ogibide duten gizon eta emakumeen egoerak funtsezko aldaketa eta hobekuntza izan dezan eta, aldi berean, azken kontsumitzaileak ere bere onura jaso dezan, ekoizleen arteko koordinazio eta elkarlan handiagoa lortu beharko litzateke, beren produktuak ahalik eta bitartekari gutxienekin merkaturatzeko. Zentzu honetan, Suedia eredugarri gertatzen da. Herrialde horretan nekazarien kooperatibek ekoizpenaren % 70 banatzen dute. Inolako zalantzarik gabe, hori litzateke biderik onena. Horretarako, egitura oso sendo eta indartsuak behar dira; eta hain zatitua eta isolatua dagoen sektore batean ez da erraza gertatzen.
Momentu honetan, mundu mailako merkataritzan halako liberalizazio handiak emango diren garai honetan, euskal nekazari eta abeltzainek, eta beste herrialde batzuetakoek, desagertu nahi ez badute, elkarlana, koordinazioa eta lankidetza beste irtenbiderik ez dute. Eta Euskal Herrian kooperatiba sistemak ibilbide luze eta zabala egina du arlo ugaritan
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.