Bin Laden izar berria
Estatu Batuek mundua kontrolatzeko etsaiak behar dituzte. Gadafi, Hussein, Castro (iraupen handiko gaizkileak) beti erreferentziatzat izan dute satanizatzeko eta jazartzeko munduan barrena. Teoria hori baieztatua daukagu duela denbora asko. Estatu Nagusiak destatzen du eta daukan potereak, kate ahaltsuen bitartez (telebistakoak zein besteak), informazioa edo propagandari dagokionez, tiro egiten du. Noski, komeni zaienean aldi berean bortxakeria erabiltzen dute arazoa konpontzeko.
Etsai errealek zein asmatuek erasoak edota mehatxuak egiten ez badituzte (beraien arabera jakina!) armen merkatuak behera jotzen du. Horrek kalte handia eragiten die entrepresa erraldoi horiei eta onartezina suertatzen zaie. Horregatik, Estatu Batuek, azken hilabeteotan hurakanaren erdian, oraindik ez oso nabarmenki, kokatu dute Bin Laden, dirudun arabiarra, inperioaren etsai amorratuen papera bete dezan. Pertsonaia honek Estatu Batuen aurka mundu osoan bultzatzen dituzten ekintza guztiak martxan jarriko lituzke eta azken berrien arabera Errusia korrokoil eta zulatuen kontra ere (orain elkarrekin doaz arerio ohiak) Putin lehen ministroak dioen legez Caucasoaren gatazkan hain zuzen.
Bin Ladenek oraindik ez du lortu mitoaren kategoria eta patua baina bai gainditzen duela etsai batzuen estatusa, adibidez Carlos «Txakala»rena (Frantzian preso) iturrien arabera dirutza handia daukalako burutzeko bere ekintza tamalgarriak. Estatu Batuetako zerbitzuek ezagutzera eman dituzte «izen berezi horiek» gudan jarraitzeko edo sortzeko, gero haiek justiziaren defendatzaile sutsuak ager daitezen planeta mailan. Egia esan oso gatazka gutxi saiatzen dira konpontzen. Aitzitik gehienetan eurek pizten dituzte ahalik eta gehien iraun dezaten edo bestela egoeraren arabera usteltzen uzten dute.
Orain Kosovo ahaztuta, Iraken aurka joateko gogo handirik gabe, Fidel zahartzen den bitartean, islamdar fundamentalismoan sekulako altxorra dute. Beraren barruan leku egoki batean kokaturik Bin Laden.
Eduardo Galeano idazle uruguaitar zintzoak maisuki eta laburbilduz horrela ikusi du aipatzen dudana: «98 urtearen erdian Etxe Zuriak beste doilor bat jaurtiki du munduko ikuskizunen sailean egon dadin. Bere izen artistikoa Bin Laden da, islandar fundamentalista da, bizarra eta durbantea eramaten ditu eta altzoan fusil bat laztantzen du. Arrakasta izango du izarretako figura honek? Bildutako diru kopurua ona izango da? Mendebaldeko herrien oinarriak erraustea lortuko du? Edo bigarren mailako aktore baino ez da izango? Beldurrezko zineman inoiz ez dakigu».
TOMAS ANGEL GONZALEZ
ZORROTZA (BILBO)