Daniel Udalaitz
Betidanik jakin izan da eta, batez ere, betidanik jasan izan da bitartekariak eta, orain, banaketa enpresak —geroz eta esku gutxiagotan bildurik— izan direla merkatuko azken prezioen gehiegikerien arduradunak. Kontsumitzaileak, nahiz eta garesti iruditu, erosi egiten ditu produktuak. Baina, nolanahi ere, kontsumitzaileak oso gutxitan ezagutzen ditu dendan edo supermerkatuan erosi dituen fruta edo barazki horien jatorrizko prezioak. Hau da, oso gutxi ezagutzen da ekoizleek, nekazariek edo baratzezainek beren produktuengatik jasotzen duten ordaina. Esan dezagun oraingoz, kontsumitzaileak ordaintzen duena, orokorrean, nekazariak jasotakoa baino sei aldiz gehiago izaten dela.
Frantzian nekazariak kalera atera dira; batetik, bitartekari eta banaketa-sareen aurka egin dute eta, bestetik, kontsumitzaileei jakinarazi diete beraiei produktuengatik ordaindu zaienaren eta kontsumitzaileak ordaintzen duen azken prezioaren arteko alde ikaragarria. Gehiegikeria horiek gerarazteko lehen ahalegina Frantziak egin zuen. Horretarako, bi etiketa jartzea erabaki zen, kontsumitzaileak garbi ikus dezan elikadura produktuak jatorrian zeukan prezioa eta berak ordaintzen duena. Dirudienez, ahaleginak porrot egin zuen, bi etiketak jartzea derrigorrezkoa ez zelako. Orain Espainiako Gobernua aukera hori aztertzen ari da.
Azken asteotan Arabako nekazariak mobilizatu egin dira, patatagatik ordaintzen zaien prezio kaskarragatik. Prezioentzat bi etiketa jartzearen eskaria egin dute, kontsumitzaileak ondo jakin dezan prezioak nork desitxuratzen dituen.
JATORRIZKO PREZIOA ETA AZKEN PREZIOA NABARMENTZEA.
Adibide bat jartzearren, fruta eta barazkiena jar genezake: baratzetik kontsumitzailearengana iritsi bitartean balio erantsi handiegirik gabeko produktuak izanik, gerta liteke merkatuan 180 pezeta (7,2 libera) ordaintzen diren sagarrak jatorriz ekoizleari 100 pezeta ordaindu izana, edo merkatuan 177 pezeta ordaintzen den tomate kiloagatik 80 pezeta ordaintzea ekoizleari. Arrandegian, berriz, kiloko 1.205 pezeta ordaintzen den izokinak 525 pezeta balio zuen jatorrian. Eta horrela produktu guztiekin. Ondoko taulan zenbait produkturen jatorrizko eta jendaurreko prezioak ikus daitezke.
Gauzak horrela, Espainiako Gobernua bi etiketen aukera aztertzen ari da. Dagoeneko, maila ezberdinetako bilerak egin dira, nekazariak, handizkako nahiz txikizkako saltzaileak eta dagokien ministerioak bilduz. Bi etiketen aukera, oraingoz, elikadura arloko produktuetan erabiliko litzateke, fruta eta barazkiekin hasi eta, gero, esneki eta arrainetara zabaltzeko.
Lortuko al da, ordea, inolako adostasunik, bitartekari eta banaketa-sareen interesak tartean izanik? Bitartekariak eta banaketa-sareak egongo al dira prest beren gehiegikeriak lau haizeetara zabaltzeko edo, hainbeste lotsarik ez pasatzearren, prezioak jaisteko? Ez da erraza izango denak ados jartzea. Eta gauza jakina da Gobernuak bitartekari handiekin eta banaketa-sare handiekin gehiago eta hobeto konektatzen duela ekoizle eta sindikatuekin baino.
Zalantzarik gabe, bi etiketak jartzeko interesik nabarmenena ekoizleek eta sindikatuek dute, lan gehien egiten dutenak izanik, gutxien irabazten dutenak direlako. Hauek hala ere ez dute guztiz begi onez ikusten neurria. Pentsa liteke kontsumitzaileentzat ere ona dela neurri hau, prezioen inguruko kontrol handiagoa egoteaz gainera, prezioak merkeagotu ere egingo bailirakete. Baina sindikatuak ere ez daude honekin oso ados.
Banaketa-sare handietako hainbat iturri hasia da bi etiketa jarri beharraren inguruko kezkak adierazten. Kontsumitzaileen elkarteak bi etiketa jartzearen alde daude, noski. Baina, hala ere, zuhur ageri dira Espainiako Gobernuak har dezakeen neurriaz, gaiari eusteko asmoa erakutsi baldin badu, «
KPIri mesede egiten diolako baita, eta hori da benetan gobernuari interesatzen zaiona».
KPI okertzen hasi da eta Espainiako Gobernuak aurreikusitakoa baino gehiago ari da hazten. Prezioak kontrolatzea erabaki estrategikoa da, are gehiago orain, prezioak gorakada bizian hasi direnean. Eta KPIn halako eragina duen elikadura arloko prezioak kontrolatzeko eta jaitsiarazteko aukera ona izan daiteke bi etiketa jartzearena.
Dirudienez, Nekazaritza eta Ekonomiako Ministerioak horregatik egon daitezke prest Frantziako bideari ekiteko eta elikagaietan bi etiketak jartzeko. Baina Gobernuak zalantza egiten du lege baten bidez neurri hori ezarri ala ez. Frantzian izandako porrotaren aitzakia du, nahiz eta nekazari sindikatuek hori ez dela egia dioten: beren ustez, bitartekariek eta banaketa-sare handiek beren prezio gehiegikeriak nabarmendu nahi ez dituztelako hitz egiten da porrotaz. Gainera, Frantzian porrota gertatu bazen, saltzaileek arauari jaramonik ez egiteko aukera zutelako izan zen, inolako zigorrik ez zegoelako araua betetzen ez zutenentzat
Mikel Asurmendi
zen Estatu frantziarrean. Esperientzia honek bere alditxoa izan zuen Ipar Euskal Herriko hainbat saltokitan. Arrakastarik gabe, ordea.
guztia irakurri
Eriz Zapirain
den honetan, EHNE sindikatura jo dugu, neurri honek izan ditzakeen ondorioak jakite aldera. Paul Nicholson ziur da ez duela deus konponduko.
guztia irakurri
Amaia Olano
Tunela» deitu duten erakusketa ibiltaria da. Ekitaldi edo jai handia abenduaren 4an egingo dute Elorrion. Euskalgintzaren 20 urte hauetako lana biltzen duen liburua ere kaleratuko dute.
guztia irakurri
Iñigo Aranbarri
Azkendu berri ditu ingeniari industrial ikasketak, baina barnerago sartua du hitzekiko grina altzairuak, erreleek eta erresistentziek sortzen diotena baino.
Galizian alferez izateko sei hilabeterako doa orain, eta ez du nahi denbora hutsalki joan dakion.
Kuarteleko ordu galduetan, Knut Hamsun-en «Pan» nobela euskaratzeko asmoa darama, halaxe jakinarazi dio Koldo Mitxelenari partitu baino egun batzuk arinago:
—
Ez, ez —erantzun dio blausta honek—.
Inolaz ere ez! Zeure buruz asmatu behar duzu zuk nobela bat; eta horixe bai izkiriatu. Ez ezazu, beraz, Hamsun itzul.
Galizian, azkenaldiko irakurketek jarri dute behar duen bidean alferez gaztea. Existentzialismoaren teoriko nagusiak ditu gogoan, Sartre, Jaspers, Kierkegaard... Albert Camus-en «La Peste»-k bezalaxe, nobela sinbolikoa behar du izan bereak, eta hala hasi da Ferrolen Txillardegiren unibertsoa osatzen.
Joxebak, Mirenek, Miriamek, Mikelek, Andonik mundu sinesgarri bat behar dute, eta erreferente errealak itzal sinboliko handiko toki izenekin nahastuta asmatu du.
Unibertsaltasuna eta natura buruz buru, horra Txillardegiren gizonaren apustua. Paris, Cannes, Bolueta, Altzurain, Itzaspi, Zugastieta... eta Zerubide! han non absoluturako bidean Naturaren irudi bera den. Ingeniariak behar du zalantza errainu bat zientzia hutsaren aurrean.
«
Bakarrik nago Zerubiden. Baina ez nitzaz urrikaldu, naita etorri naiz —eta bakarrik egotera» hasi da «Leturiaren egunkari ezkutua». Eta liburu guztiaren muina ondo batzen duela deritzo. Gau horretan, bere baitan dagoeneko idatzirik duen eleberri honek ezin izan lezakeela beste hasiera bat pentsatuta hartu du loak.
Egunak aurrera egin ahala, eguneroko itxura hartzen hasi da izkribua, Txillardegi soldaduaren gogoetak bere anaia Leturiarenak dira, eta Lizardik bezala, bere pertsonaiak urtarotan utzi baditu ere, harenak ez bezala, galdurik dabiltza hauek eguneroko bizitzan, zalantza dute fede bakar. Hau da eta ez besterik askatasuna gai duen nobelak eskatzen dion ordaina.
Galiziako desterrutik eleberria besapean duela itzuli orduko argitaratu dio Euskaltzaindiak «Leturiaren egunkari ezkutua» Jose Luis Alvarez Enparantza
Txillardegi-ri. Juan Mari anaiaren irudiez apaindu da liburua.
Adiskideek nobela goibela atera zaiola diotse. Berak «
garaikoa» erantzuten du irribarre behartuz. Jendeak esanda daki irakurleak gelako leihoak zarratzen dituela egilearen barnemina ez dakion lo dagoela barruan sartu, ez dezan herioren itzalak ustekabetan lotu, horren larria da itomen hau.
Esan diotenean jabetu da zer egin duen. Leturiaren lehen pertsonako jardunak eta giro urbano bat aukeratu izanak mugarri berri bat jarri diote nobelagintzari. Galdutako urteak presaka berreskuratu nahi dituen euskal modernitatea zorretan da Ferrolgo ordu galduetan izaniko gogoeta unibertsal haiekin. Orain arte ez da inor Champs Elysées-etan paseatu, ez da orduko 140 kilometro dabilen trenean ibili, Hegoaldeko inork ez du frantsesez hain poliki egin
Xabier Letona
Jarrai gazte erakundeak 20 urte bete ditu aurten eta Gazteriakek, Iparraldeko ezker abertzaleko gazte mugimenduak, bost. Lehenak ibilbide luzea, sakona eta oztopoz beterikoa egin du. Komunikabide nagusien irakurketa interesatuan, lehenik ETAren harrobitzat hartu izan ohi da, eta azken urteetan kale borrokaren eragile nagusitzat jo izan dute. Izan dira ETAn bukatu duten Jarraiko militanteak: Polizia Nazionalak atxiloturik zuela hil zen Xabier Kalparsoro `Anuk', edo Espainian preso dagoen Pipe San Epifanio dira Jarraiko zuzendaritzan egon izan direnetakoak. Jarrairen ikuspegi `madarikatua' da hori. Jarrain ibilitako gazteak, kazetaritza munduan, politikan, negozioetan, nekazaritzan, zuzenbidean eta beste alor ugaritan dira gaur egun, baita ezker abertzaletik kanpo ere. Bere itzal eta argi guztiekin, Jarrai ikuspegi sinple hori baino askoz gehiago izan da.
Gazteriak taldea Iparraldean ziren gazte talde desberdinen —Patxa eta beste gizarte talde batzuk— bilgune gisa sortu zen duela bost urte, eta Iparraldeko gazte abertzale askoren erreferentzia bihurtu da urte gutxitan. Gutxitan existitzen dira komunikabide nagusienentzat, baina direnean
«Iparraldeko Jarraikoak» dira.
Ez dira Jarraikoak baina Jarraikoekin antzekotasun handiak dituzte —edo Jarraikoek beraiekin—; Hegoaldeko ezker abertzaleko gazte mugimendua erreferentziala izan da beraientzat.
Gazteriakek sortu zenetik mantendu izan du harremana Jarrairekin. 95ean Mendi Martxa antolatu zuen Jarraik muga inguruan eta Donibane-Garazin bukatu zen; han zen kimutzen hasitako Gazteriak-eko jendea, Jarraikoekin batera.
Mendi ibilaldi hura eta gero, Jarraik antolatutako nazio mailako ekitaldi garrantzitsuetan izan dira Gazteriak taldekoak, eta alderantziz.
«Hasieratik argi izan genuen talde bien arteko harremana tinkotu behar genuela eta zenbaitetan Euskal Herri osora begira elkarrekin egin behar genituela gauzak». Horixe da Igor Ortegak eta Ives Machicotek —Jarrai eta Gazteriakeko bozeramaileak, hurrenez hurren— modu bateratuan adierazten dutena. Baionako Gazteriak taldeko egoitzan bildu gara beraiekin. Igor Hondarribikoa da eta 24 urte dauzka, Ives Uztaritzekoa eta 22 urte bizkarreratzen ditu.
Topagunea antolatu zuen Gazteriakek Sohütan, eta hara joan ziren Hegoaldekoak; beste horrenbeste Zaldibin Jarraikoek eta Iparraldekoak hegoratu ziren. Baina lehenbiziko ekimen bateratua iaz Europara antolatu zuten gazte karabana izan zen.
«Europan ahots bakarra agertarazi nahi genuen eta horixe izango da orain zabaldutako prozesuaren ezaugarri nagusietako bat. Une honetatik aurrera munduaren aurrean euskal gazte mugimenduan ahots bakarra izango dugu Gazteriakek eta Jarraik», dio Igor Ortegak.
Batasun prozesuari begira, ostera, benetako inflexio puntua aurten eman da, Gazteriakeko hiru gazteren epaiketa zela eta bi erakundeek Baionan antolatutako gose greba eta manifestazioan. Astebeteko gose grebak berriketa ugarirako ematen du.
«Ez zen zuzendaritza mailako jarduna izan, militantzia guztia elkartzen da hemen eta argi ikusten dugu lurraldetasunaren aldarrikapenak erreflexu zuzena izan behar zuela gazte mugimenduan», dio segurtasunez Ortegak.
BATASUNAREN MAMUAK.
Bat egiteko prozesu orotan gertatzen den gisa, hemen ere badira mamuak, Iparraldekoen aldetik batez ere. Ives Machicotek Gazteriaken berri zehatzagoa eskaintzen digu:
«Militante eta inguruan ari direnen artean 200-300 bat pertsona ari gara Gazteriak-en eta Iparralde osoan hedaturik gaude. Gu sortu aurretik ez zen etorkizunari buruzko ideia argirik eta erreferentzialtasuna irabazi dugu gazteen aurrean. Gazteek ongi identifikatzen gaituzte». Jarrain, aldiz, 2.000-3.000 militante ari dira, Ortegaren arabera. Hegoaldeko dinamika ere azkarragoa da, gainerako beste alor askotan legez. Machicoteri galdera luzatzea ezinbestekoa da: datuetan eta historian agerikoa da nor den nor, eta Hegoaldeko gazte dinamika ere biziki azkarragoa da ia zentzu guztietan; iparrekook ez al duzue itzalean geratzeko beldurrik, hegokoen dinamikapean?
«Bada horrelako beldurrik Iparraldean, horregatik ziurtatu nahi dugu ez garela Iparraldekoak eta Hegoaldekoak izango, Euskal Herrikoak baizik, eta horregatik antolaketa, ordezkaritza eta lana zazpi lurraldeen arabera antolatuko dugu. Ez dugu sobera fite joan behar, militanteak galtzeko arriskua egon daiteke eta. Pauso zehatzak aztertu behar dira eta horrela datorren urtean agian erakunde berria izan dezakegu».
Ortegak ere beldur hori hasieratik izan dela onartzen du baina,
«horren inguruan eskema pila bat ere apurtzen ari gara. Ez dugu lortu behar erakunde nazional berri bat bakarrik, helburua erakunde hori Euskal Herri osoan eraginkorra izatea da». Euskal Herriak bizi duen prozesuak hala eskatuta, mugen gainetik lurraldetasuna eta autodeterminazioaren alde burujabetza oinarri izango den marko berria eraikitzea ezinbesteko dela diote biek.
Adreiluak mahaigaineratzen jarraitzen du elkarrizketatzaileak:
«Baina gazteen eguneroko errealitateak oso desberdinak dira eremu askotan, hezkuntza, hizkuntza, lan arazoak... Oso erritmo eta egoera desberdinak dira Ipar eta Hego Euskal Herrian?». Ortegak erantzuten du, euskararena adibide gisa hartuta:
«Oso errealitate desberdinak dira, baina Iparraldeko euskararen arazoa Euskal Herri osoko arazoa bihurtu behar dugu; berdin Departamendua edo unibertsitatearekin. Iparraldeko gazte batek, Paueko eta Bordeleko unibertsitate batera joan behar badu, hori ez da Iparraldekoen arazo bat, Euskal Herri osoarena baizik. Hor dugu erronka».
EGITURAKETA.
Bategitea noiz emango den ez dakite eta ezeztatzen dute prozesu hau ezker abertzalean azken boladan eman diren eraldaketa eta izen berrien dantzaren barruan dagoenik (EH, «Gara», Ekin):
«Gu aspalditik gabiltza kontu honekin». Dagoeneko zuzendaritza mailan elkarrekin funtzionatzen dute eta atzerri mailako harremanetan ere bai. Bi irizpidetan oinarritzen da zuzendaritzaren osaketa: erakunde bakoitzak lurralde bakoitzetik ordezkari bat izendatzen du, eta horrez gain erakunde bakoitzak ordezkari batzuk izendatzen ditu bere kabuz. Aurrerantzean, beraz, mintzakidetza bakarra izango dute,
«adibidez Udalbiltzarekin». Horrez gain, hausnarketa gune bat eratu dute, non Euskal Herri osoko gazteriaren azterketa integrala egin beharko den. Iparraldekoek Hegoaldea ezagutu eta bertako errealitateei buruzko proposamenak egiteko gai izatea da helburua, eta berdin alderantziz. Bigarren lana erakunde berriaren izaera zehaztea izango da.
Bategiteak nagusiengan ere eragitea nahi dute. Garai berriak hala eskatzen duela diote segurtasunez eta ilusioz:
«Euskal herritar gisa libre bizitzen hasi, Madril eta Parisa horrenbeste begiratu gabe. Gure herriaren eragile, alderdi eta sindikatuei tamainako urratsak emateko baldintzak bideratzen ari gara». Mundua gazteena da
Mikel Asurmendi
Mixel Labegerie-ren lagunak elkarteak udaberrian abiatu zuen Labegerie omentzeko urteurren-ekimena. Kanboko Herriko Etxeak kudeatu nahi du auzapeza izan zuenaren elkartea. Gisa batez, Laurent Darraidou buru delarik, Jean Haritschelhar, Jean Fagoaga, Ximun Haran, Peio Labegerie eta Mixel Itzaina bezalako pertsonek sortu dute aipatu elkartea. 150 lagunek eman dute beren atxikimendua jada. Datorren urteko urrirako berealdiko ekitaldi bat antolatzen hasia da elkartea. Bizkitartean, Mixel Itzaina aldudarrak Labegerieren bizitzaz idatziriko liburua izan da urteurrenari ekarri lehen emaria. Guk liburua izan dugu irizpide.
MUSIKA: ODOLAREN MINTZOA.
Mixel Labegerie Uztaritzen sortu zen 1921ko martxoaren 4ean, Berautenea etxean. Anaia bat (Joseph) eta arreba bat (Maite) izan zituen. Aitatxi eta aita (Hippolyte) arotzak izan zituen; ama Marie-Jeanne Haira, berriz, musikaria. Fraileekin ikasi zuen gaztetan, eta medikuntza Bordelen geroago. Kanbon jarri zen miriku 1947an. 1952 urtean, 21 urte zituela, Augustine Peyrot uztariztarrarekin ezkondu zen. Bost seme izan zituzten: Beñat, Eneko, Peio, Txomin eta Xabi. Lehena 16 urte zituela hil zen istripuz. Emaztea 33 urterekin zendu zitzaion, gaitz batek jota. Familia arras joa izaki, Mixelen arrebak lagundua izan zen. 1975 urtean Rita Oberndorff-ekin ezkondu zen berriz. Emazte hura politikoa zen ere, eta Kanboko auzapez karguan ordezkatu zuen Mixel, hau 1980an hil ondoren. Mixelen gazte denbora musikarekin lotzen da. Txistularia eta dantzaria zen. Mixel Itzainak dioenez, musika bere «odolaren mintzoa» zen. Pilotan ere aritzen zen. Lapurdiko hiriburu historikoan hazi eta hezi zen: Uztaritzen. Euskaltzaleen Biltzarrean aritu ziren gizon handien geriza ukan zuen: Adema-Zaldubi, Elissalde "Zerbitzari", Moulier "Oxobi", Leon Leon, eta Louis Dassance-renak, besteak beste. Alta, Piarres Lafittek eragin zuen oroz gainetik Labegerierengan.
LAFITTEREN DISZIPULOA.
Uztaritzeko giroa euskaltzalea zen. Euskalherizaleak elkarteak kudeatzen zuen «Aitzina» aldizkaria; Lafittek sortua eta zuzendua. Elkarte haren xedeak «Jainkoa eta Lege Zaharra» leman biltzen ziren. Mixel elizkoiak organoa jotzen zuen eta Frantzia jakobinistaren aurka eman zuen gaztaroa. Medikuntza ikasi zuen garaian areago sendotu zitzaion abertzaletasuna. II Mundu Gerrak 19 urterekin harrapatu zuen. Garai hartan, Euskaldun Gazteen Batasuna sortu zuten herritik kanpo ari ziren ikasle batzuekin batera. Parisen espezializatu zen medikuntzan, eta han, Eugene Goienetxeren eragina jaso zuen. Mixelek euskara biziki landu zuen orduan: «Kantu xaharrak», «Haurren erranak eta kantuak», «Euzko kantu eta dantzak», hala nola, «Musika kaier bat» eta «Bertsolarien doinuei buruzko azterketa» idatziak utzi zituen. Garai horren ondotik «Gu gira Euskadiko» kantu famatuarekin ipar nahiz hego Euskal Herria inarrosi zuen.
JITE ETA XARMA NATURALA.
Bere garaiko Laurent Darraidou lagunaren hitzetan Mixel gizon suharra, bizia eta minbera zen: «
Berotzen zen tarteka. Zuzena zen izugarri. Sinplea. Jende xumearengandik arras hurbila. Mirikua zen ofizioz eta hartara, bazekien entzuten eta eleketan jendearekin. Kantaria ere bazen eta edozein ekitaldiren kari, jendea inguratzen zuen. Xarma zuen, ele eta boz ederrak. Hala izanagatik, ez zuen jendea xerkatzen duen horietako bat, ez zen liluratzailea. Gizon naturala zen oso». Herriaren erraietan estekatu zuen bihotza Mixelek, eta, politika bere tripetan omen zeraman. Bere baitan ahal eta dohai handiak biltzen zituen pertsona, dudarik gabe. Bere garaia baina aitzanago zegoena, naski. Konparazione, kantagintzan engaiatu zen eta baserria, jainkoa eta familiaz landa aberriaren gaia sartu zuen: «
Kantagintzaren eremua aberastu zuen, bai melodia bai gaien aldetik. Politikan berriz, Ibarnegaray garaia nolako zen gogoratu behar da. Arras frantsesa zen Iparraldea. Alta, Mixelek aldarrikatu zuen euskararen ofizialtasuna eta departamendua ere bere hasieran; Enbata-ko lehen urteetan» diosku Mixel Itzainak. Politikan gorago joan ahala, berriz, ezin izan zituen uztartu bere baitan zeramatzan grinak. Hots, abertzale politika bat aitzina eraman ahal izateko, frantses politikagintzan deus funtsezkorik egin ahal izateko, Iparraldeko gizarteak Enbatari ematen zion bozen % 5 baino gehiago behar omen zuen. Nolanahi zen ere, zenbat buru hainbat aburu erran ohi da. Aburu gehiago nahi izatera, Mixel Itzainaren liburua hizpide
Beñat Doxandabaratz
Familia kontuak, ospitalak, kazetariak, abokatuak, pisukide bitxiak edo poliziak. Finean, lanbide baten gorabeherak azaleratzen dituzten telesailak hobesten dira, bertan amodio kontuak, handinahiak, inbidiak, nahasten direlako, hots, giza harremanen adierazle diren jokamolde guztiak espazio mugatu batean. Horren atzean alabaina, badira osagai jakin batzuk telesail bat arrakastatsu bilaka dezaketenak. Garai bateko Venezuelako foiletoiak atzean utzita, azkenaldian Espainian
dramedy (drama eta komediaren arteko nahasketa), eta
sitcom delakoak (egoerazko komedia) nagusitu dira. Gertutasuna lagun dutela, Espainian «Periodistas», «Medico de familia», «Siete vidas», «Compañeros», «Manos a la obra»k edota Frantziako «St Tropez»ek Estatu Batuetako «Ally McBeal» eta «Friends»ek adinako tiradizoa lortu dute. «Urgencias»ek aldiz, (2.000 milioi pezetako aurrekontua atal bakoitzeko) ez du espero bezalako harrera eduki eta ordu txikietan ematen dute. Frantzian dena den, zertxobait hobeki ari da.
IDENTIFIKAZIOA HELBURU.
Telesail berri bat asmatzerakoan, lehenik eta behin, zein istorio mota egin nahi den erabaki behar da, pertsonaia bakar baten bizipenak kontagai dituena, edota hainbat pertsonaiek bizi dutena. Horren arabera modu batera ala bestera helduko zaio egitasmoari. Familiari begirako telesaila egin nahi bada, behar beharrezkoa da sendiko kide bakoitza telesaileko pertsonaia batekin identifikatzea, bortxakeria edo sexurik ez egotea eta korapiloa biguna izatea, erraz antzean konpon daitekeena («Medico de familia»). Gazteentzako telesailetan aldiz, nerabeen gorabehera sentimentalak dira nagusi, non «affaire» guztiek balio duten konbinaketa guztiak ahitu arte («Al salir de clase» edo «Compañeros»). 30 urtetik gorakoentzat direnetan ordea, haria franko korapilatsua izaten da, elkarrizketak zorrotzak eta zentzu bikoitzez josiak («Friends» edo «Doctor en Alaska»). Azken boladan, halaber, Estatu Batuetan hasiak dira 40 urte ingurukoei zuzendutako telesailak egiten, beren bizitza sentimentala berregin nahian dabiltzan dibortziatuen gorabeherak kontagai dituztenak. Itxura batean, «ile urdinena» ere adin multzo mamitsua da publizitatea erakartzeko, nahiz eta gazteek baino gutxiago kontsumitu.
Tankera oneko telesail bat taxutzeko badira, bestalde, oso kontuan hartu beharreko osagaiak, hala nola: aktoreak ezagunak izatea, hari nagusiak bilakaera dramatikoa edukitzea, non egoeraren aurkezpena, korapiloa eta soluzioa emango den. Istorio nahiz pertsonaiek ere sinesgarriak behar dute izan, eta aktore multzoa mugatua, pertsonaien izaera nabariagoa izan dadin. Emisio ordua ere erabakigarria da, «prime time» delakoa 20:00etatik aitzin hasten da Frantzian, eta beranduxeago, gaueko 10etatik goiti Espainian. Astelehena, osteguna eta igande gaua dira egunik onenak telesail bat emateko. Astearte eta asteazkenetan futbola eman ohi dute, eta ostiral zein larunbatetan, audientzia nabarmen jaisten da.
Europan, Estatu Batuetan ohikoak diren audientzia probak egiten hasi dira. Esaterako, «Periodistas»eko atalek zer nolako harrera duten, probeta gisa, areto interaktibo batean adin eta gizarte klase guztietako 50 lagun gonbidatu, eta atal bat ikustarazten zaie; gogokoa ukanez gero, palanka bat goraka eragin behar dute; aspertu badira berriz, atzeraka. Ordenadore batek datu horiek guztiak bildu eta horren baitan jakiten ahal da norentzat zerk funtzionatzen duen eta zerk ez.
Nolanahi ere, aipatu formula hauek hitzez hitz segitu arren, askoz telesail gehiago dira porrota jasotzen dutenak arrakasta erdiesten dutenak baino. Eta jakina, audientziaren legea errukigabea da, gutxieneko «share» delakoa eman ezean, bereak egin du.
TXIKLEA GALARAZITA.
Euskal Herrian, astean behineko telesailak aski arrakastatsuak diren arren («Bi eta bat»etik hasita «Jaun eta Jabe»ra arte), eguneroko foiletoien aldeko apustu gotorra egin da ETBn.
Goenkalek goiari eusteaz gain, hasi berria den «El señorio de Larrea» ere ongi hasi da, audientzia zein kritika aldetik, egunero 300.000 ikusle biltzen baititu pantaila aurrean, arratseko 8:30etan izanik ere. Alabaina, eduki eta tonuarengatik ez da umeentzako moduko foiletoia, 13 urtetik gorakoentzat baizik.
Arabar Errioxako ardandegietan girotutako mendeku istorio bat hautatu dute Pausokakoek:
«Boterea duten arrain handi horien artean zer demontre egosten den irudikatu nahi genuen. Agerian utzi dugu han ere zakurrak oinutsik dabiltzala» diosku Xabi Puerta Pausoka ekoiztetxeko proiektu buruak.
Orora, 15 lagun ari dira gidoilari lanetan, eta batera idazten berriz, 8 inguru. Telesail gehienetan bezalaxe, ekoizpen honetan aktoreek ezin dute gidoilarien eremua zuzenean zeharkatu, gidoilariei pertsonaien bilakaera idazterakoan eragin ez diezaieten. Aktoreek iradokizunen bat ukanez gero, zuzendariaren bidez egin behar dute gidoilariei iritsi dakien. Teknika mistoa jarraitzen du «El señorio de Larreak», foiletoia eta telesailen egitura ausarki uztartuz. Alegia, ordu erdian, hari nagusiaz landa, foiletoien azpi istorio paraleloak tartekatzen dira, ordubeteko azpi argumentuen abiadura hartuta baina.
Halaxe, egoeren bizkortasuna atxikitzearren, esaldiak ez dira hiru lerrotik gorakoak izaten. Nahiz eta tentsioa arintzeko azpi argumentuak erabili, gertaerak ziztu bizian kateatzen dira, erritmo bizia ezarriz. Azken batean, ordubeteko 13 atal egiteko sortu zenez, telesail erritmo horri eutsi egin zaio. Puertaren irudiko
«foiletoi batean egoera guztiak txiklearen antzera luzarazten dira, ulerterraza izan dadin gauzak hiru aldiz botaz : iragartzeko, erakusteko eta gogorarazteko. Gurean ostera, ez da halakorik gertatzen». Orobat, «isats-burua» izeneko amua darabilte, hots, amaiera irekita utzi hurrengo atalerako jakinmina gori-gorian mantentzeko.
Noiz arte iraungo ote duen ikuskizun badago ere, ekoizteko modua dela eta, zaila da zinez Goenkalek adina irautea.
«Hain zuzen, agian jendea ez da konturatuko, baina telesailaren % 100 kanpoaldean grabatzen da. Momentuz beraz, gure jomuga 63 atalak burutzea da» argitzen digu Puertak