Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-02 15:11:57
Udako Euskal Unibertsitateko web gunera lotura
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-11-07 -- 1736.zenb


"AEK GARA" GEHIGARRIA

Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak (AEK) eta «Gara» egunkariak «AEK Gara» izeneko gehigarria kaleratu dute astelehen honetan estreinakoz. Astelehenero argitaratuko da eta bere helburua euskara ikasten ari direnei edo euskaraz irakurtzeko zailtasunak dauzkatenei testu erraz eta atseginak eskaintzea da. AEK-k ARGIA astekariarekin —duela bi ikasturte— eta «Euskaldunon Egunkaria»rekin —aurreko ikasturtean— ere burutu izan ditu lankidetza hitzarmenak, beti ere euskarazko irakurzaletasuna sustatzeko asmoz.


EUSKAL PRENTSARI 261 MILIOI PEZETA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak 261 milioi pezeta (10,4 milioi libera) banatuko ditu euskarazko agerkarien artean. Guztira, 39 argitalpenek eta sei proiektu berezik jasoko dituzte dirulaguntzak. «Euskaldunon Egunkaria»k 156 milioi pezeta jasoko ditu, ARGIAk 26, «Elhuyar»ek ia 11, «Jakin»ek 10 pasatxo... Herri aldizkarien artean aurreikusi baino 10 milioi pezeta gutxiago banatuko ditu.


HENDAIAN % 19 EUSKALDUNA DA

Hendaiarren % 18,9 euskaldunak dira, % 8,8k zerbait daki eta gainerako % 72,3k deus ez. Hori da SIADECO elkarteak egin azterketa soziolinguistikoaren emaitzak aurkezten duen egoera. Hamasei urtez beherakoek dakite gehien euskara (% 30,9k ongi, % 8,5ek zerbait), alta, euskararen familia bidezko transmisioak huts handiak erakusten dituela eta euskara eta euskaldunen irudia guztiz aldatzen ari dela ondorioztatu du SIADECOk.


NUP-EKO EUSKARA PLANGINTZA

Iragan astean bildu zen lehenaldikotz NUPeko euskararen normalizaziorako batzordea. Batzorde honek bost urteko atzerapena daraman plangintza zehaztea du helburu. IA taldeak dudak azaldu ditu batzorde honek egin dezakeen lanaz.

Algortan bizi den bilbotarra, duela 11 urte hasi zen irratian. Magazinak egitea du gogokoena.

«Nekezena jendearekin harremanetan jartzea izaten da, baina ez jende arruntarekin, erakundeetan dihardutenekin baizik»
. Mikro aurrean ari dela halaber, makina bat keinu egiten du, «

oraintxe bertan, zurekin ari naizela, estudioan daudenak hori bera esaten ari zaizkit; eskuak baino gehiago, begiak mugitzen ditudala diote»
. Entzuleekin izaten den harreman gertu hori da Begoñak gehien maite duena,

«bitarteko epelena da irratia. Aurpegiak ikusi gabe ere, entzuleak familiakoak bihurtzen dira; onerako gehienetan. Behin, izozkiak ikaragarri gustatzen zaizkidala bota nuen; ba, entzule prestu batek 5 kilo izozki oparitu zidan. Bapo meriendatu genuen egun hartan»

«KOMATXO ARTEAN» BERRIRO HERRI IRRATIAN
Hats berrituta dator literatur saio hau, aro berri honetan Mikel Asurmendi baita arduradun eta elkarrizketa egilea. Duela hiru urte hasi zenez geroz, gorabehera franko izan ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak babesturiko saio honek, edukietan baino, aurkezleei dagokienez. Orain, asteazkenero, gaueko 10etatik 11ak arte, literatura berriak, ordu erdi inguruko elkarrizketa bat, literatur irakurketak, munduko berriak eta telefonoaren postontzia tartekatzen dira. Hurrengo gonbidatua, hilaren 10ean, Hasier Etxeberria izango dugu «Arraina ura baino» bere azken eleberria aurkezten

EZOHIKO ERAKUSKETAK
Paul Gauguin margolari
lanagatik da ospetsua. Baina
abenduaren 12a arte Bilboko BBKren erakustaretoan ikusgai izango diren
lanak artista frantziarraren grabatuak
dira. Gauguinek Tahitin eman zituen
urteetako grabatuak, artistak eginiko
bi akuaforte bakarrak eta egurrezko
grabatuak eta litografiak bildu ditu Kosme
de Barañanok. Ezohiko erakusketa hori
osatzen duten 20 grabatuak Alemaniako
bi bilduma pribatutatik ekarri dira. Gauguinen obretatik urrun, «Arte y cárcel» izenburupean erakusketa berri bat zabaldu zen urriaren
25ean Salhaketa elkarteak antolatuta
Iruñeko Gotorlekuan. Azaroaren 14 arte,
24 artista nafarrek kartzelaren
ikuspegia islatu dute pintura eta
eskulturen bidez.

XVI. mendeko klaustroa berritu dute.

Bertatik Bertararen lana saritua izan da.


SARRIONANDIAREN DISKO-LIBURUAK

TXALAPARTA eta Esan Ozenki etxeek lankidetzan Joseba Sarrionandiaren disko-liburua aurkeztuko dute Durangoko Azokan. Diskoak Sarrionandiaren 32 poema biltzen ditu. Hauetatik 16 idazlearen ahotsean errezitatuak; eta beste hainbeste, musikatuak euskal kantari eta taldeen eskutik. Diskoan ageri diren poema berberak jasotzen ditu liburuak eta Sarrionandiaren bizitza eta lanaren berri ere ematen du.


BILBOKO KORALAREN CD-A

«AGUR Jaunak» izeneko diskoa kaleratu du EMI Classics disketxearen eskutik. Sorozabal, Guridi, Madina, Aita Donostia, Iparragirre eta Olaizolaren kantak bildu ditu, eta baita herrikoiren bat ere. Tolosako (Okzitania) Capitole Orkestrarekin batera egin du abesbatzak grabazioa, Michel Plasson maisuaren zuzendaritzapean.


SAN TELMOKO KLAUSTROA BERRITUA

BOST urtetako lanen ostean, urriaren 22an inauguratu zuten ofizialki Donostiako San Telmo museoko klaustro zaharberritua. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzaz, San Telmo museoko eraberritze proiektua onartu zuen 1993an. Proiektu orokor honen barruan 1997an ekin zitzaien bete-betean klaustroa eraberritzeko lanei. Lan horiek hiru fasetan banaturik egin dira. Lehenengoan, egiturak berritu ziren; bigarrengoan, harria zaharberritu zen, eta hirugarrengoan instalazioak egin dira. Klaustroak historian zehar erabilpen ezberdinak izan ditu: erlijiosoa, militarra, eta egungo erabilpen kulturala.


BERTSOAROA NAFARROAN

BERTSOAROA, Nafarroa osoko bertsolari eta bertsozaleen urteroko hitzordua, hilaren 26an abiatu zen eta azaroaren 18an amaituko da, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Iruñeko Udalaren eskutik. Azaroaren 4an Xalbadorren bertso antologia ekarriko du Amurizak; hilaren 11n bertsolari gazteak ariko dira; 16an Erramun Martikorenaren emanaldia dago antolatuta; eta 18an, Igor Elortza, Bittor Elizagoien, Iñaki Murua eta Jon Sarasua ariko dira.


XABIER LETE ZUZENEAN

IRAGAN irailean eta hiru urteko isiltasuna etenez, Xabier Letek zuzeneko emanaldia eskaini zuen Errenterian, Kilometroak 99ko egitarauaren barruan. Beste hainbat kontzertu eskaintzeko asmoa du Letek, datorrena abenduaren 11n Andoainen. Urtarrilerako ere bi kontzertu aurreikusita daude eta guztietan Errenterian aritutako talde berberak jardungo du: Joxan Goikoetxea, Karlos Jimenez, Pascal Gaigne, Txema Gerces eta Pello Ramirez izango ditu lagun Letek.


BERTATIK BERTARA SARITUA

«BERTATIK Bertara» ETB1eko saioak Urrezko Kriseilua eta Erramua saria jaso zuen hilaren 26an, Madrilen. «Same Out-Group» Mexiko-Espainiako Estatuetako Prentsa, Irrati, Telebista eta Harreman Publikoen Nazioarteko Elkarteak banatzen ditu urtero Urrezko Kriseilua eta Erramua sariak. Saritua zein izango den erabakitzeko, telefono inkesta egiten dute ikus-entzuleen artean, eta ondoren, epaimahaiak saiook ikuskatzen ditu. Sariaren helburua saritutako saioen kalitatea eta arrakasta nabarmentzea da.

Kandido Uranga honela mintzatu zen «Euskaldunon Egunkaria»n: «(...) Ez zait iruditzen euskaraz egiten den antzerkia komertziala denik, ikusleak erakartzeko aitzakiaz. (...) Duela hamar urte justu alderantzizkoa esan ohi zen, hau da, euskarak beti obra handiak eta potoloak bilatzen zituela (...)».

Pedro Aranburu Aranburuk Oliveriri erantzun zion «Euskaldunon Egunkaria»n: «(...)Bistan da, euskal aberrigintzak eredu propioa hezurmamitzen diharduela Europan beste inork ez bezala, oraindik ere ezartzen zaizkion trabak gaindi (...)».

Inazio Mujika Iraolak zera zioen euskal klasikoei buruz «Gara»n: «(...) Ezin ukatuzkoa da euskal literatura zaharrak erlijioa izan duela gai nagusia, eta horrek berak galarazi diola gaur egungo irakurleari -eta are irakurle gazteari- autore zaharren ezagutza».

Jean Aniozbeherek honako hau esan zuen «Euskaldunon Egunkaria»n: «Euskadik badu bere lurraldea, Nafarroak ere bai eta Iparraldeak ez du bere lurralde ofizialik. Iparraldean euskara ez da salbatuko lurralderik gabe, eta lurraldetasunik ez dugu ukanen euskararik gabe».

Ez da erraza hain espazio txikian hainbeste akats dituen testurik aurkitzea. Bada, Tolosara iragan asteburuan hurbildu den zirkoak guztiak batean bildu ditu. Non eta «Ferial Zorialekuan», noiz eta «astelehena enena»n, zein «horduteguia»?, «300 pesetas» gutxiago ere ordain dezakezu, abonua eskuratuz gero. Zein zirko egongo den? «Holiday Cirkoa Egongo Da».

FILMEAK EUSKARAZ
Marian Galarraga, Tinko Euskara Elkarteko Lehendakaria, honela mintzatu zen «Euskaldunon Egunkaria»n:
«
(...) Asko hitzegin eta idatzi da bikoizketari buruz. Kataluniako esperientziak zerikusirik ba ote duen Euskal Herriarekin, prest ote gauden filmeak euskaraz ikusteko...(...)
Ez dut uste inork dudan jarriko duenik euskararen normalkuntzarako beharrezkoa dela Areto Komertzialetan zinea euskaraz ikusi ahal izatea. (...)
Une honetan haur eta gaztetxoak prest daude zinea euskaraz ikusteko. Iaz 80.000 ikusle izan genituen euskarazko filmeen emanaldietan eta ziur nago gaur egun Areto Komertzial batean haurrentzat filme on bat euskaraz proiektatuz gero, gazteleraz izango luken ikuslego berdina izango lukela, gehiago ez bada. Noski, haurrak ez dira tontoak, kritiko zorrotzak dira. Filme ona esan dut eta ondo bikoiztua, Dolby sisteman etab. (...) Prest gaudela Euskal Herrian filme onak eta ondo bikoiztuak eskaintzeko Areto Komertzialetan. Ikuslegorik izango duen ala ez? Asmatu egin behar filmarekin. Hamaika filme estreinatu dira gazteleraz izugarrizko porrota egin dutenak eta inork ez du horretaz ezer esaten, (...)
Detailetxo txiki bat falta da euskaraz nahi hainbat filme Areto Komertzialetan ikusi ahal izateko. Dirua. (...)»

Jose Maria Satrustegi
euskaltzain eta ikerlariak «Sakanerri barrena» liburua argitaratu du Biterri Kultur elkartearen eta Nafarroako Gobernuaren babesean. Liburuak Sakana bailarako ohiturak eta historia jasotzen ditu. Eta Biterri elkarteak bailarari buruzko lanak biltzeko abiarazi duen bildumaren lehena izango da.

Francisco Escudero, Tomas Aragues
eta

Javier Busto
musikariak omendu zituzten urriaren 28an hasi zen Tolosako 31. Abesbatza Lehiaketan.

Xabier Montoia
ren «Hezur gabeko hilak» eleberria urriaren 21ean aurkeztu zuen Donostian Susa argitaletxeak. Lanak Lehen Mundu Gerran jazotako istorioa kontatzen du. Frantziako Armadako bi soldaduen arteko harremanak, gogoetak dira lanaren zutabeak.

«HITZETIK HORTZERA» HILAREN 14ERAKO.
«Hitzetik hortzera» berriak Josu Goikoetxea eta Arantza Hirigoien izango ditu aurkezle. Programak bi atal bereziko ditu: plazaz-plaza botatako bertsoen hautaketa bata, eta elkarrizketek, erreportaiek eta bertso-jarriek osatutakoa bestea. Lasarteko Digital Mobiles estudioetan grabatuko dira saioak, igandero 14:30etan emateko.

ITALIAR TELEBISTAK ESTATUARI ORDAINTZEN
Publizitateaz baliatuz, telebistek etekin izugarriak dituzte. Hala, gobernu italiarrak RAI telebista publikoa nahiz pribatuak beren irabazien % 1 Errepublikari ordaintzera behartu ditu. Mediaset-en jabea dan Berlusconi jakina, dantzan jarri dute, urtero 150 milioi pezeta ordaindu beharrean, 3.000 milioi xahutu beharko baititu

«APOCALYPSE NOW» TXUNDIGARRIA ZINE ORON
Urtebete iraun zuen film honen errodaia kontatzen duena bezain katramilatsua izan zen. Francis Ford Coppola zuzendariak Harvey Keitel protagonista bota zuen; gero, Martin Sheen bere ordezkoari bihotzekoak eman zion. Marlon Brando gainera, lodiegi zegoen akzio sekuentziak egiteko. Hitzordua, hilaren 14an, igandea, gaueko 21:30etan

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan