Sudurrean ukitu batzuk eta kitto
Guztia 1929ko apirilean hasi zen. Urte hartan, garaiko tokiko prentsak Fernando Asuero doktorearen sendakuntzen berri eman zuen. Oso teknika berezia zen 1887an jaiotako donostiarrak zerabilena: estilete mehe eta muturrean goria zegoen batekin gaixoaren sudurraren alde bateko zein besteko kornetean ukituak egiten zituen. Metodoa Frantzian Bonnier doktoreak erakutsitakoaren antzekoa zen, centroterapia edo reflexoterapia izenez ezagutua.
Asueroren kontsulta jendez gainezka egoten zen. Hori dela eta Principe hotelera lekualdatu zen, Ramon Maria de Lili kalean kokaturik, jada desagerturik dagoen Urumea pilotalekuaren zati bat hartuz. Espainiatik eta Frantziatik etortzen zen jendea doktorearen mirarien bila. Primo de Rivera generalak berak ere ezagunen bat bidali zuen.
Berehala ordea, Asueroren teknikaren inguruan iritzi ugari sortu zen medikuen artean: batzuk defendatu egiten zuten; beste batzuk berriz, petrikilo eta berritsu hutsa besterik ez zela zioten. Garaiko medikuntza ofizialak ez zuen behin ere Asuero doktorearen tratamendua onartu.
1930ean jada Asueroren kontsultan ez zegoen garai bateko jendetzarik, eta urte bat geroago itxi egin zuen. Pixkanaka-pixkanaka eta urteak aurrera joan ahala, ahaztuz joan ziren garai bateko sendakuntza berezi haiek, Asuero bera ere oroimenaren leku urrun batean geratuz
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.