Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 11:26:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-31 -- 1735.zenb

MAHAIKIDEAK

Manex Goihenetxe. Historia irakaslea

Ezterenzubin sortua 1942an. Angelun bizi da eta Seaska eta Baionako Fakultateko irakaslea da. Hamarren bat liburu idatzi ditu, tartean bere bigarren tesia, euskal historiografiari buruz egindako: «Les Basques et leur histoire, mythes et réalités». Kultur erakunde ugaritan ari da eta politikan ere egin ditu urperaldiak: EHAS alderdia sorreran izan zen eta berriki kantonamendu hauteskundeetan ABko hautagaia izan da.

Emilio Majuelo. NUPeko Historia irakaslea
Tuteran jaio zen 1953an eta Nafarroako Unibertsitate Publikoan historia irakasten du. Nafarroaren historia soziala landu du batez ere eta bere liburu ezagunenetakoa «Lucha de clases en Navarra» da, Espainiako Errepublika eta 36ko Gerra aztertuz. Nafarroan produkzio historiografikoa bultzatzea eta aztertzea helburu duen Geronimo Ustariz Institutuaren lehendakariordea da. Gabiriako Bazterrika baserrian ikasi zuen euskara.

Joseba Agirreazkuenaga. Historia katedraduna EHUn
Bilbon jaioa 1953an. EHUko katedraduna Leioan, lehen ikerketa saioa 1972an abiarazi zuen On Jose Migel Barandiaranekin eta bere tesi zuzendaria Julio Caro Baroja izan zen. Bilboko Bidebarrieta Biblioteka Kulturgunea biziberritzeko egitasmoa kudeatzen du. Liburu ugariren egile eta beste askoren zuzendari. Aldizkari eta berripaper desberdinak zuzentzen ditu eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan zen.

Ludger Mees. Historia doktorea da EHUn
Alemana da. Gernikara etortzen zen gaztetan familiarekin eta gero bere kabuz. 1984an etorri zen ikertzera Euskal Herrira —euskara ikasiz— eta 1988an Alemaniako Bielefeld-eko Unibertsitatean aurkeztu zuen tesia: «Nacionalismo vasco, movimiento obrero y cuestión social» da espainolez argitaratutako haren zati bat. Bielefeldeko Unibertsitatean zen irakasle eta 1989an egin zuen jauzia EHUra, Leioara. Gaur egun Zarautzen bizi da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan