Bidasoako trenbidean, Irundik Elizondora
Trenbide estu hau mende hasieran eraikitako horietariko bat dugu. Hasieran meatzaritzarako prestatu bazuten ere, geroago pertsona eta zama garraioetarako bilakatu zuten. Beste hainbeste gertatu zen ere bere makinekin; hasierakoak lurrunezkoak ziren, baina 1930. urterako gasolina transmisiozko motoreengatik baztertuak izan ziren. Hasierako trenbidea XIX. mendeko emakida bat zen eta 10,5 kilometro luzera besterik ez zuen. 1911. urtean, berriz, Elizondora luzatzeko lizentzia lortu zuten, baina proiektua bi urte geroago arte ez zen egin, eta kapital frantsesarekin eraiki behar zenez, Lehen Mundu Gerrak atzeratu zuen gehiago. Azkenik bi fasetan berritu zen, 1916. urtean, lehena Doneztebera arte, otsailean, eta maiatzean Elizondora arte. Bide osoa betetzeko hiru ordu inguru behar ziren hasieran, baina makineria berriekin, bi eta hamar minututara jaitsi zen denbora hori. Osotara 51,5 kilometro osatzen zituen Irundik Elizondora. Mendearen erdialderako jada errentagarria ez bazen ere, 1953. urteko uholdeetan zati batzuk ibaiak eraman zituen. Zati horiek konpondu ziren, baina 1956. urteko abenduan bete zuen bere azken bidaia
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.