Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-31 -- 1735.zenb

«Euskaldunok konplexurik gabe azaldu behar dugu zer garen eta zer nahi dugun, bai munduan, Madrilen, Bruselan edo edozein lekutan». Ibarretxe Lehendakaria.

EHko Pernando Barrena, datozen Espainiako hauteskundeetako abstentzio proposamenaz: «Zabaletaren iritzia zilegi da baina ez du nagusitasuna izango HBren baitan».

Javier Cańo, EAko formakuntza arduraduna: «Gernikako Estatutua hiru zentzutan izan da bahitua: administrazio zentralaren inertziengatik, jurisprudentzia konstituzionalagatik, eta Madrilgo gobernu desberdinen jarrera negoziatzaileagatik».

Goio Monreal, NUPeko irakaslea: «Estatutuak hiru helburu handi lortu ditu: «Euskal foru tradizioa errespetatzea; onartu zenean zegoen indar harremanen arabera irtenbide egokiena lortzea; eta herrialdeari botere garrantzitsu bat eskaintzea».

Josu Jon Imaz Estatutuaz: «Gutxiago ospatu eta gehiago bete behar da».

Jaime Mayor Oreja: «Euskal Herritarrok-ek hurrengo hauteskundeetan ez parte hartzea erabaki badu, hori Lizarrako Ituna apurtuta dagoelako da».

Fernando Sebastian
Iruńeko artzapezpikuaren ustez Espainiako Konstituzioa aldatu beharko litzateke, EAEko % 50 inguru eta Nafarroako % 15 ez dagoelako ados haren edukiarekin. Hausnarketa hau, «Bakea posible da» dokumentuan egin du Artzapezpikuak.

Felix Bengoa
preso ońatiarra aske geratu da espetxean 19 urte egin ondoren. Legearen arabera, duela lau urte egon beharko zuen aske, garai hartan bete baitzituen zigorraren hiru laurdenak.

Alvarez Cascos
, Espainiako Gobernuko Lehendakariordea egoera gaitzean dagoela dirudi. Aspalditik ari da alboratuta geratzen gobernuan zein Alderdi Popularrean. Arrazoien artean, EAJrekin duen harremana.

Jakoba Errekondo

Zuhaitzak eraitsi eta zuhaitzak eta arbolak landatzea neguan naturan burutzen diren lan ezagunenak dira.
Eraitsi aditza aspaldi batean bide-bururen bateko santutxuaren gurutzearen itzalean edo Galtzeta-buruko harriaren hankapean geurea ez zen bidetik bidali eta galdua dugula dirudien arren, eraiste ekintza bera ez dugu ez ahaztua, ez pertsonena ezta zuhaitzena ere. Erreserbak gotortuta eta izerdia geldirik, ia agortuta, zuhaitzetik zura egiteko sasoi aproposena da bai negua.
Onerako edo txarrerako landaketarekin ez dugu berebiziko ahanztura arazorik. Bestelakoak bai ordea. Hona bat. Zuhaitzak eta arbolak landatzerakoan gero eta landare handiagoak sartzen dira, landare puska ederrak batzuetan, azkarrago etorriko direlakoan... Landarea handia bada, landatzeko toki batetik ateratzen denean bere sustraien zati handi bat galtzen du. Honela kokapen berriko zuloan zuhaitz osoa ezin mantenduko du. Urte batzuk beharko ditu sustrai berriak eman, ondo errotu eta ondroso elikatzeko. Espezie batzuk iaioagoak dira lan honetan, baina gehienek asko sofrituko dute.
Maiz ikertu den gaia da, landare ttikia eta handia landatu eta urtetara dakarten aldea ikusi. Gehienetan metroko landareenak dira emaitza onenak. Landare ttikia azkar errotzen da eta bigarren urterako hazten hasten da. Handia ernatzerako bera baino handiagoa da ttikia jarria. Negu honetan landaketarik egin behar baduzu, zuhaitzak eskatzerakoan kontuan izan...

Jabier Agirre

Jose Manuel Romay, Espainiako Osasun ministroak esan zuen Insalud-ek lehen mailako atentzioko medikuen bitartez probak egingo dizkiela 75 urtetik gorakoei, Alzheimerren gaixotasunaren detekzio goiztiarra bultzatzeko. Gaitz honen munduko eguna ospatu berri dela aprobetxatuz, Alzheimeren gaitzak jotako gaixoen eta familien atentzio integralari (sanitario nahiz sozialari) eskainitako jardunaldiak burutu ziren. Ministroak esan zuenez sistema sanitarioa bere profesionalek gai honetan duten trebakuntza hobetzen ari da, izaera progresiboa eta suntsitzailea duten gisa honetako gaixotasunak gizarteak aurre egin beharreko erronka handienetakoa baitira.
Egia da botika eraginkorragoak agertu direla, itxuraz gaixotasunaren sintomak atzeratu egiten dituztenak. Eta aurtengo lehen seihilekoan sanitate publikoaren barruan patologia hauentzako errezetatu diren medikamentuak 6.000 milioi pezetatik gorako kostua eduki dute. Baina gaur egun milioi-erdi pertsona dira gaitz horrek jota daudenak Espainian eta horiei beharrezko arreta eta zaintzak ematea ez dago jende arruntaren posibilitateen barruan. Horregatik lehen edo bigarren mailako familiartekoak zaintzeko urtebeteko eszedentziak onartuko dituen lege-proiektu bat aurreikusten da eta diru-laguntza handiagoak afektatuen familientzat (iaz baino 200 milioi pezeta gehiago)


AB-REN URTEKO BILKURA

ABERTZALEEN Batasunak Izpuran burutu zuen urteko Biltzar Nagusia. Honoko erabakiak hartu ziren eta jarraikitzeko ildoak adostu ziren, besteak beste: ABren idazkaritza hamairu kidek osatuko dute, lehen bederatzi zirelarik. Hauteskundeak, Euskal Departamendua eta euskara dira Iparraldeko batasun honen langai nagusiak. Frantzia eta Espainiari begira egon gabe, euskal instituzioen eraikuntza bultzatu beharra.


JARRAI ETA GAZTERIAK ERAKUNDEEK BAT EGINGO DUTE

ASPALDI dantzan ari ziren zurrumurruak baieztatu dituzte ezker abertzaleko Jarrai eta Gazteriak gazte erakundeek. Jarraik hogei urte bete ditu aurten eta Gazteriakek bost. Aspaldi ari dira elkarlanean eta batasun zehatzerako datarik zehaztu ez bada ere, datorren urteko lehen sehilekoan ezker abertzaleko erakundeek bere osotasunean egingo duten berkokatzearen baitan egingo bide da.


CHEVENEMENTEN MESPREZUA

DEPARTAMENDUAREN auzia 2002 urtera arte atzeratu nahi duela zabaldu da. Artean, Lionel Jospin lehen ministroa eta euskal hautetsien arteko bilkuraren zain gauden bitartean, gobernu sozialistaren Barne Ministro Jean-Pierre Chevenementek bere jarrera berretsi du, frantsez demokraziaren ezaren aurka altxatu diren aburuei erantzunez: «Euskal Departamendua ez da sortuko, udal eta auzapezen bozek ez baitute inolako baliorik». Frantxua Maitia euskal sozialisten idazkariak, berriz, Euskal Departamenduaren aldekoek 2002ko hauteskundeetarako prestatu behar dutela adierazi du. Francois Bayrou, bestalde, ez dago geldi eta Pirinio Atlantikoen promozioa egiteko Parisen bulegoa zabalduko duela iragarri du, horretarako urtean 1,8 milioi libera gastatuz (46 bat milioi pezeta).


ITOIZKO URTEGIA AUZITAN

ITOIZKO kable mozketaren egileek urtegiaren eta beren egoera Europan azaltzen jarraitzen duten bitartean, Itoizko Koordinadora ez dago geldi egotekotan eta astero dakarkigu datu berriren bat. Azkena, honakoa: Espainiako Herrilan Ministerioaren Zerbitzu Geologikoek urtegia eraiki den magaletako ezegonkortasuna erakusten duen 1975eko txosten tekniko bat.


BROUARD AUZIA, EPAIKETA BERRIRO

LUIS Gonzalez Armengol epaileak Brouard Kasua zabaltzea erabaki du azkenean eta auzia Bizkaiko Auzitegiaren esku utzi du, honek zein gelak egingo duen epaiketa eta noiz erabaki dezan. Armengol epaileak Julian San Cristobal egin du Santi Brouard buruzagi abertzalearen heriotza antolatu izanaren errudun. Txema Montero Brouard familiaren abokatuak, ordea, bere ezustekoa agertu du, bere ustez hilketaren erantzukizuna gorago dagoela jakinaraziz. Berriro, Marey auziarena: nekez sinets daiteke San Cristobalek bakarrik horrelako erabakirik hartzea, Barne Ministerioko arduradunak jakinaren gainean egon barik. Horregatik zigortu zituen Espainiako Auzitegi Gorenak Barrionuevo eta Vera.


ZURRUNBILOAN HARRAPATUA

EA-KO sektoreen aitaponteko lanetan jardun du azken urteetan Carlos Garaikoetxeak. Oraingoan, ordea, alderdiko zuzendaritzaren tesi ofizialekin lerratu da tinko, Rafa Larreinaren defentsan atereaz eta erabateko enmendakina aurkeztu duten kritikoen aurkako berba gogorrekin.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan