Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-31 -- 1735.zenb

Asia, gainditu gabeko erronka


Duela gutxi izandako krisia dela kausa publikoki gai honi buruz hitz egin nahi ez bada ere, Asiak BBVren eta orain BBVAren gainditu gabeko erronka izaten darrai. Bide hori urratuko da, eta orain are gehiago. 1998ko batzar orokorrean zera zioen Emilio Ybarrak: «

bategindako finantz esparru berrian lehiatzeko, Espainiako eta Europako banku sistemaren kontzentrazio maila nahikoa baxua da
». Orduan ere aipatu zuen banku kontzentrazioa «

saihestezina
» zela.
BBVko arduradunak, bai publikoki bai pribatuan, banku kontzentrazio honen defendatzaile sutsuenak izan dira. Norabide horretan egin dute lan. Hego Ameriketan duten presentzia nabarmena da, batez ere Kolonbia, Mexiko, Venezuela, Argentina, Brasil, Txile eta Puerto Ricon. Eta orain, Argentariarekin, presentzia indartu egingo da. Europan, halaber, fusioen politika jarraitu izan du BBVk eta bategitearekin areagotu egingo da. Egunotan negoziatzen darraite Italiako Unicredito bankuarekin.
Hortaz, Asiako erronka geratzen zaie. Egun BBVk —Argentariak gutxiago— apenas duen presentziarik, bankuarteko operazioak salbu. Hego Ameriketako presentziarekin BBVren merkatu potentzialak 50 milioi pertsonatik 250 milioirako jauzia egin bazuen, egin kontu Asiarekin zabaltzen den merkatu potentziala: Japonia, Txina, Korea, India, Indonesia, Thailandia, Filipinak, Hong Kong. Eta bankak, nahiz eta zuhurra den, badaki non dagoen negozioaren etorkizuna. Eta BBVk, orain BBVAk, ziur zerbait egingo duena Asian. Eta laster, britainiar bankuren batekin eginiko bategitearen bitartez. Denbora lekuko

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan