Tantoa
Josemari Velez De Mendizabal
Aramaion, nire jaioterrian ezagutu nuen. Aramaiori buruz idatzi zituen artikulu batzuk 1970. urte inguruan «Diario Vasco» egunkarian. Nire ezjakintasunean ordura arte ez nuen ezagutzen. Berak ordurako hainbat lan egina zuen.
Ez da ahaztu behar egundoko maisuak izan dituela. Mende honetan euskal kulturak izan dituen gizonik garrantzitsuenetakoak gidari izan ditu: Joxemiel Barandiaran, Julio Caro Baroja eta neurri txikiago batean Mitxelena (tesi doktoralean lagundu zion). Lehen biekin adiskidetasun handia izan zuen. Julio Caro Baroja RIEV-eko (Revista Internacional de Estudios Vascos) zuzendaria izan zen, baina benetako zuzendaria Juanito zen. Lanik gehienak berak egiten zizkion. Julio Caro Barojak animatu zuen tesi doktorala egiteko, lagun minak baitziren.
Astean birritan egoten naiz berekin, Eusko Ikaskuntzara etortzen da-eta. Lagunen laguna da Juanito. Zerbait azpimarratzekotan, niri behintzat, egundoko aholku magistralak ematen dizkit. Nire artikuluetarako bere datu eta pistetaz baliatu izan naiz. Barandiaran eta Caro Barojarengandik hori jaso du eta berak uste du erakutsi dioten hori eskaini behar duela nolabait. Zerbait eskertu behar badiot horixe da.
Juanito entziklopedia ikaragarria da. Aipu zuzenak, erreferentziak... buruz dakizki. Ni harrituta geratzen naiz, kontuan izanda nik
amnesia iliteris dudala.
Julio Caro Barojaren lagun mina izan zen Juanito. Caro Baroja zehatza, zorrotza eta zaila zen eta horrek mugatu zuen Juanitoren pertsonalitatea. Barojak asko estimatzen zuen eta Juanito beti ongi moldatzen zen berarekin. Bazekien jende zailarekin tratatzen
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.