Azken urteotan hezkuntzako berri ugari LOGSEren edo Erreformaren haritik etorri zaizkigu. EAEn zein Nafarroan DBH, DBHO, Batxilergoa eta Lanbide Heziketa berriak martxan jarriak daude. Baina abiatzearekin ez da amaitzen egitekoa. Horregatik, oraindik ere aldaketa, moldaketa eta prestakuntza gehiago eskatzen ditu maila hauetako irakaskuntzak, eta oro har, hezkuntzako gainontzeko etapek.
Eusko Jaurlaritzan Hezkuntza Sailaren barruan dagoen Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritza da berrikuntza eta proiektu pedagogikoen ardura duena. Nekane Agirre da zuzendaria eta «Hik Hasi» aldizkariaren azken zenbakian ikasturte honetan martxan jarri diren proiektuez hitz egin du. Haur Hezkuntzatik hasi eta Bigarren Hezkuntzara bitarteko berrikuntzak aipatzen ditu, bereziki.
Haur eta Lehen Hezkuntzari dagokionez, ingelesaren ikaskuntza goiztiarra azpimarratzen du. Orain arte ingelesaren ikaskuntza goiztiarraren proiektua esperimentalki 20 ikastetxe publikotan ezarria izan dela dio Nekane Agirre Pedagogia Berrikuntzarako zuzendariak, eta aurten 184 zentro publikotan jarriko dela martxan. «
Hala ere, 184 ikastetxe hauez gain, badira proiektu honetan parte hartzen ez duten 125 zentro inguru. Baina horrek ez du esan nahi ingelesaren ikaskuntza goiztiarra ezarriko ez dutenik. Ziur naiz zerbait egiten ari direla eta horren jarraipena ere egingo dugu».
«haurren hezkuntzan hizkuntzen ikuspegi integratzaileari bultzada handia ematen diogu ingelesaren sarrera goiztiarrarekin. Helburua ingelesez eginiko jarduera esanguratsuen bidez eta adin txikiko ikasleen gaitasunez baliatuz ikaskuntza bultzatzea da».
«8 urtetik aurrera hirugarren hizkuntza bezala irakatsi izan da. Adin horretan haurrek irakurtzen eta idazten badakite, baina 4 urterekin ez, eta beraz, metodologia ezberdina erabili behar da».
«Bigarren Hezkuntzako ikastetxe gehienen eta independiente (12-16 urte) guztien nahitaezko erronkak egonkortasuna eta irakasleen kokapena dira»
«Hori nolabait finkatzen ez bada, beste ondorioak sortzen dira: zuzendaritza taldearen egonezina, motibazio falta... Hori konpontzeko zenbait urrats eman da: bete gabeko postuetarako adskripzioen agerpena aurreratzea, jendea etapa osoari begirako ikuspegian kokatzea eta abar. Baina hala ere, ezegonkortasun horren arrazoiak bat baino gehiago dira».
«Jakintzagai berriak ezarri dira eta hori ere kontuan hartu behar da. Heziketa Zikloen eta Batxilergo berrien kasuan, esaterako. Gure irakasleria derrigorrezko ikasgaiak irakasteko dago prestatuta eta ziklo berri hauen ezarpena beste espezialitate batzuk eskatzen ari da. Beraz, horietarako ordezkoak jarri behar ditugu, baina aldi berean gure irakasleria berkualifikatu egin behar dugu. Daukagun ekipamendua, ikastetxeak eta irakasleria lehen zegoen sistemara zuzenduta daude eta gaur egungo sistemak malgutasun gehiago eskatzen du. Nik uste dut hor tartean gaudela, desajuste horretan baina oreka bilatzen».
«Teorian ados gaude egonkortasunari dagokionez eta pedagogikoki ere ados jartzen gara. Baina gauza zehatzetara iristen garenean, ez dugu bat egiten. Sindikatuek langile bezala dauden eskubide pertsonalak defendatzen dituzte».
«Baina hori gauza konplexua da»
«Zeren sistema honek pertsonalgoa eta ikastetxeko egitura baitauzka, eta horrekin batera norbanako eskubideak eta lege batzuk. Orduan, ondo al legoke ikastetxe bakoitzak langile poltsa bat izateko ahalmena edukitzea pribatuetan bezala? Agian egunen batean horretara iritsiko gara».
«Bai, nik uste dut oinarria dela hori, baina horretarako oso ongi zehaztu beharko da bakoitzaren rola edo papera: erakundeak, instituzioak edo Hezkuntza Saila, zuzendaritza taldea, guraso taldea... Eta horretan dihardugu».
«Hainbeste familia, hainbesteko kualifikazioa, hainbeste konpetentzia eta hainbesteko azpiegitura daude, zaila dela guztietarako liburuak argitaratzea. Horregatik, beste zenbait proposamen egon da: web orriak jartzea, irakasleei ordu batzuk ematea prestakuntzarako...».
«metodologia berrikusi behar da. Pentsa gaur egun hizkuntzak barneratzeko ibilbide polita egin dugula. Orain dela 20 urte Nor-Nori-Nork irakasten genuen eta ez euskara bere funtzionaltasunean, erabileran eta komunikazio egoeran oinarrituta. Gaur egun ikuspegi hau bermatu behar dugu. Nik uste dut A ereduan euskara testuingurutik at egon dela eta hori dela aldatu behar duguna».
Ikuspegi motibatzailea, ekintza babestuagoak eta pentsatuagoak... Euskara ez da ikasgai gehigarri bat izango. Jarrera baikorrak bultzatzea eta balore kulturalak suspertzea da xedea».
«Kopurua zabaltzeagatik zabaltzea ez zela egokia ikusten genuen, ez zeukala zentzurik, eta garrantzitsuena hiru atal ikustea eta aztertzea zela. Lehenengo, ikastetxearen antolamenduan izan duen eragina, bigarrenik, zer ekoiztu den eta azkenik, hausnarketa egitea aurrerantzean jarraitu beharreko ildoak definitzeko».
![]() |
|
||||
1734 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa