Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-24 -- 1734.zenb

EUSKARAN ZERO AKATS

Beńat Doxandabaratz

argazkia

Egunero sortzen diren hamaika zalantza argitzeko asmoz sortua da «Euskara hobetzen» irratsaioa. Behar-beharrezko lagungarria normalizazio prozesuan dagoen eguneroko euskarantzat. Jende askoren ustez gainera, dudak uxatu beharrean, Euskaltzaindiaren erabakiek areagotu egin dituzte hiritarren dudak; kokildu egiten dira, urtetan erabili duten hitza edo esamoldea orain gaizki omen baitago. Ezin uka ordea, Euskaltzaindiaren ekarpena.
Halaxe, saio didaktiko eta arin honen bidez normalean egiten diren akatsak atzeman eta zuzentzen dira, alternatiba egokienak eskainiz. Bi minutu eskaseko iraupena du eta egunean hiru bider eskaintzen da, 6:58an, 12:58an eta 18:05ean. Koordinatzailea Antton Aranburu Euskadi Irratiko kazetari eta hizkuntz arduraduna da, eta Alex Mungia HABEko teknikaria du laguntzaile.

«Ez dago datu base bat irizpide zorrotzak erabiltzeko. Alde batetik Euskaltzaindiak arautu duenaren haritik tiratzen dugu, eta bestetik, gure inguruan entzuten ditugun akatsetatik abiatzen gara; erdarakadak barne»
diosku Alex Mungiak. Saioa hain laburra izanik, errakuntza bakarra dute jorragai. Alabaina, oraindik arautu gabe dauden zalantzak Euskaltzaindiara igorriko dituzte. Edonori zuzendua dago irratsaioa, hartzailea, irrati entzule den neurrian, edozein izan liteke. Alexen esanetan,

«euskalduntze-alfabetatze mundu horretan dabiltzanak ditugu begi artean, saioa lagungarri gerta dakien. Hala ere, jakitun gara nornahik balia dezakeela, euskaldun jantziek ere». Astean behin elkartu eta sei bat saiotarako materiala taxutzen dute, mamia eta adibideak prestatu, gero Anttonek elkarrizketa modura hel diezaion. Halaber, erantzungailu automatikoa jarri da jendeak bere zalantzak argitu ahal izan ditzan (943-022640), baita posta elektronia ere (habe@ejgv.es)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan