Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-13 16:35:30
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-24 -- 1734.zenb

BRETOIEN ABERTZALETASUNA: HISTORIA BERRIA DA

Mikel Asurmendi

Abertzaletasuna 70ko hamarkadan berpiztu zen Bretainian. Mugimendu bretoiaren militantziari esker Diwan eskolak sortu ziren. ARB (Armée Révolutionnaire Bretonne) erakundearen lehen ekintzek markatua izan zen hamarkada hura.


«EMGANN» ALDIZKARIA.

ARBk bere pentsamendua «Emgann» agerkarian azaltzen zuen hasieran: independentista eta antikapitalista — Iparraldean Herri Taldeak sortu ziren garaian—. Industrializazioa herri txikietara zabaldu zen. Borroka soziala eta borroka antinuklearra —Plogoff-eko zentral-nuklearraren kontra— biziki azkartu ziren. KAD (Kuzul an distaloliadeg) zen militanteen aldeko sostengu erakundea. Presoen anmistia eta estatuko indar armatuen disoluzioa eskatzen zituen. Amnistiaren ondotik, preso ohiek eta KADeko militanteek Emgann erakundea sortu zuten: abertzale eta ezkerrekoa. Itxaropen guztiak boterera iritsitako frantses Alderdi Sozialistan (PS) jarriak ziren. Aurreko hamarkadan sortua zen UDB (Union Démocratique Bretonne) alderdiaren militante andana bat PSra pasa zen. UDBk ARBren borroka armatua kondenatu izan du bere sorreratik. Ordea, ezkerreko bretoi abertzaleek independentzia aldarrikatzen zuten. Urte oso latzak izan ziren ezker nazionalistarentzat. ARBk bere ekintzak ugaritu zituen: ASSEDIC eta ANPE egoitza sozialen kontra bereziki.


DIWAN ETA SAB.

Abertzaleen lanak ez zituen, ez sozialki ez politikoki, bere une loriotsuenak bizi. Kulturalki azkartuz joan ziren bretoi kontzientzia eta ekimenak, alta. Diwanak ugaritu ziren, eta SAB sortu ere. EHEren (Euskal Herrian Euskaraz) berdina Bretainian. Euskal errefuxiatu ugari Iparraldetik Bretainiara aldatu zen eta euskaldunen eta bretoien arteko elkartasuna indartu. Emgann izan da euskal abertzaleengandik hurbilen dagoen alderdia. UDB zatitua agertu izan da. Borroka armatua kondenatzen badu ere, alderdiaren parte batek euskal nahiz bretoi militanteekiko solidaritatea agertzen du.


ARB-K ERRESISTENTZIAN DIRAU.

ARBk erresistentzia armatua praktikatzen du. Frantziaren estrategia bere esistentzia ukatzea da: «

Hedabideetan ez bazara ateratzen ez zara esistitzen
» lema praktikatzen du. ARBk 86tik 96ra bitartean hogeita hamar ekintza burutu zituen. Côtes D'Armorreko Paimpol eta Finistereko Morlaix-en joan den martxoan. Isiltasuna urratu duten ekintza batzuk burutu ditu ARBk, hala ere. Jean Pierre Chevenement eta Lionel Jospinen herrietan. Ekintza hauek iritzi publikoarekiko dagoen gorreri-hesia apurtu dute nolabait

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan