35 orduko lanasteari buruzko bigarren legearen puntu nagusiak
35 orduko lanastea
20 langiletik gorako enpresek legea ezartzeko duten derrigorrezko data 2000. urteko urtarrilaren 1a izango da. Gainerako enpresentzat 2002. urteko urtarrilaren 1a. Urteko lanaldia ez da 1.600 ordutik gorakoa izango, beti ere kontuan izanik asteko atseden eguna, 5 asteko oporrak eta legezko 11 jaiegunak.
Aparteko orduak
Lehen urtean 35 ordutatik 39 ordutara bitarteko aparteko orduak % 10 gehiago ordainduko dira. Urteko 130 orduko kopuruari dagokionez, lehen urtean, 37tik gorakoak hartuko dira kontuan, eta bigarren urtean 36 ordutik gorakoak.
Gutxieneko soldata
Gutxieneko soldata jasotzen duten langileek ez dute inolako murrizketarik izango beren sarreretan, legez ziurtatzen baita 39 ordutatik 35era igarotzeko osagarri diferentziala enpresek ordaintzea. Xedapen honek kontratatu berriengan ere izango du eragina, eta indarrean egongo da 2005. urteko uztailaren 1a bitartean.
Kargen murriztapena
Lege proiektu horrek gizarte segurantzako kotizazioen murrizketa ere aurreikusten du. Araua betetzen duten enpresentzako laguntzak aurreikusten dira. Laguntzak ez dira enplegua sortu edo mantentzearen baldintzapean jartzen. Laguntza 21.500 liberakoa (537.500 pezeta) izango da gutxieneko soldata duten langileentzat, eta 4.000 liberakoa gutxieneko soldata 1,8 aldiz jasotzen dutenentzat.
Zuzendaritza taldeak
Proiektuaren arabera, lanorduen murrizketak ez du eraginik izango enpresetako zuzendaritza taldeko kideengan, baina beheragoko mailetako zuzendariengan bai, nahiz eta murrizketa egunka kontatuko den (urtean 217ko gehienezko kopuruarekin)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.