Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb

"SINONIMOEN HIZTEGIA" KALEAN

argazkia


"SINONIMOEN HIZTEGIA" KALEAN

Euskara maila aberasteko tresna berria jarri du kalean UZEIk: «Sinonimoen hiztegia». Elkarte honen lexikografia sailak egin du eta euren esanetan, «hutsune bati erantzutera dator». Hiztegi berriak, guztira, 23.285 sarrera ditu eta hitz bakoitzari hainbat informazio erantsi gaineratu diote: zein kategoria gramatikal duen, zein euskalkitan erabiltzen den eta zein erabilera mauka duen. UZEIk Elkarlanean argitaletxearekin kaleratu du eta aurki CD-ROMa ere salgai jarriko omen dute.


AED ETA TXATXILIPURDI

Arrasate Euskaldun Dezagun (AED) eta Txatxilipurdi Elkarteak aurtengo kolaborazio akordioa sinatu zuten iragan astean Arrasateko Udalarekin. Honen arabera, AEDk 8 milioi pezeta (320.000 libera) jasoko ditu —aurrez beste 33 milioiko dirulaguntza hitzartua zuen Arrasate Press eta Arrasate Telebista finantzatzeko— eta 23,9 Txatxilipurdik.


EUSKALTEGIEI 3.000 MILIOI PEZETA

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) 3.000 milioi pezetatik gora banatuko ditu 1999-2000 ikasturtean udal euskaltegi eta euskaltegi pribatuen artean. Lehenengoei 1.320 milioi dagozkie, 1.827 bigarrenei. Dirulaguntza hauek iragan astean onartu zituen Eusko Jaurlaritzak. Guztira 140 euskaltegi daude Euskal Autonomia Erkidegoan; 40 udalaren menpe daude eta gainerakoak pribatuak dira. Euskaltegi hauetan 1.809 irakaslek egiten du lan.


EHE-REN PROTESTA BILBON

Justizia administrazioak euskararekiko duen jarrera salatu zuen pasa den larunbatean Euskal Herrian Euskaraz elkarteak (EHE). Bilboko Probintzi Entzutegiaren aurrean kontzentrazioa burutu zuen «Justizia sistema euskararen etsaia» lelopean.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan