Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 11:26:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb

Kronologia

1900

«Ama Euskeriaren Liburu Kantaria» poema-bilduma plazaratu zuen Felipe Arrese Beitia idazle bizkaitarrak.

Euskalduna untzigintza eta siderurgi enpresa sortu zen Bilbon.

Joan Inazio Urangak «Manu» komedia idatzi zuen.

Toribio Alzagaren «Txanton Piperri» opera estreinatu zuten Donostiako Euskal Jaietan.

1901
Iparraldeko eta Hegoaldeko euskaldunen artean hizkuntz batasuna lortzearren, Euskal Literatur Elkartea sortu zen Hendaian.

Txomin Agirreren «Kresala» nobela atalka plazaratzen hasi zen «Euskal Erria» aldizkarian.

Sabino Aranak «Euzkadi» kultura eta politikako hiruhilabetekaria fundatu zuen Bilbon. Lau zenbaki baino ez ziren plazaratu.

«La gaceta del Norte» egunkari katolikoa sortu zen Bilbon.

Mendialdeko eskoletan euskaraz egiten zela jakinik, Nafarroako Gobernadore Zibilak eskoletan gaztelania ez beste hizkuntzak debekatuta zeudela gogorarazi zien irakasleei.

Sebero Altube Gernikako Bandako zuzendari hautatu zuten.

1902
M. Landerretxeren ekimenez, euskara eta euskal kultura bultzatzeko Eskualzaleen Biltzarra sortu zen Hondarribian.

Sekundino Esnaola Donostiako Orfeoiaren zuzendari izendatu zuten.

Biktoriano Iraolak «Ergobiyan» antzerkia idatzi zuen.

Hezkuntza Publikoaren lege zaharrak osatzeko Errege Agiria plazaratu zen, eskolan agztelania ez zen beste hizkuntzatan egiten zuten irakasleak zigortzeko.

Sabino Arana Goiri Bilboko Larrinaga kartzelan sartzeko agindua eman zuten.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan