Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb

artikulu nagusira itzuli
Hemeretzi urteren ondoren, eraikin berria
argazkia


Jaso Ikastola da, Nafarroako Ikastolen Elkartearekin batera, aurtengo Nafarroa Oinezen antolatzailea. Ikastola hau, gehienak bezala, duela 19 urte sortu zuen guraso talde batek. Guraso hauen helburua eta nahia euren seme-alaben hezkuntza euskalduna eta kalitatezkoa izatea zen. Egun 632 ikasle ditu matrikulaturik Jaso Ikastolak; hauetako gehienak Iruņekoak bertakoak dira, baina badira inguruko herrietatik etortzen diren haurrak ere.

Ikastolak bere ibilbideari ekin zionetik 600 ikasle inguru dira ikasgela horietatik igaro direnak. Ikasturte bakoitzean 40-50 ikaslek amaitzen dituzte beren ikasketak Jaso Ikastolan.

Zentro hau gurasoek sortutako kooperatiba bat da eta Nafarroako Gobernuarekin duten hitzarmen batek helburua eta nahia gauzatzen laguntzen die. Jaso Ikastola 67 langilek osatzen dute, hauetatik 40 irakasleak direlarik.

Urte hauetan zehar Arostegi etorbidean izan du egoitza ikastolak, baina egoitza hau DBHren beharretara egokitzerik ez dagoenez, ikastola berri bat egin behar izan dute.

Ikastolaren egoitza berria Iruņea mendebaldean dago, Baraņaindik gertu dagoen Miluze kalean. Eraikin berriak jaio berrietatik hasi eta 16 urte bitarteko 713 ikaslerentzat du baimena. Eraikina Iruņeko Udalak utzitako 7.500 metro karratuko lur eremu batean eraiki dute.

Urriak 17ko jaian biltzen den dirua eraikin honen gastuak ordaintzen laguntzeko izango da, izan ere inbertsioa 753 milioi pezetatakoa (30 milioi libera inguru) izan da.

Jakina da Nafarroan diru beharrak dituzten ikastolak asko direla eta urtetik urtera aldatu egiten dela ikastola antolatzailea. Badakigu dagoeneko hurrengo urteko gehigarrian toki hau hartuko duen ikastola Zizurren dagoen San Fermin Ikastola izango dela, 2000. urtean ikastola honek antolatuko du Nafarroa Oinez eta Euskal Herri osoko euskaltzaleon urteroko hitzordua


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan