Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb

JAPONIAKO ALARMAK GAROŅARI ERE ERAGITEN DIO

Daniel Udalaitz

azken istripu nuklearrak alarma guztiak piztu ditu mundu osoan. Garoņako zentral nuklearrari ere eragin dio. Duela gutxi, hala ere, 10 urterako luzapena eman zaiola jakin da.

Tokaimura. Orain arte ez zuen inork ezagutzen Japoniatik kanpora. Orain, berriz, mundu guztiak ezagutu du. Bere garaian, berdin gertatu zen Ukraniako Txernobilekin edo Estatu Batuetako Three Mile Islandekin. Tokiotik 120 kilometrotara dagoen 35.000 biztanleko hiri txiki honen izena azken hamarkadako hondamendi nuklearren zerrendan sartuta geratu da. Txernobilen 1986an gertatu zen inoiz izan den istripu nuklearrik larriena. Horren atzetik, 1979an EEBBetako Three Mile Islanden gertatutakoa jotzen da larrientzat. Hauen jarraian paratuko genuke Tokaimurakoa.
Japoniak 51 erreaktore ditu eta bertako elektrizitatearen % 35 jatorri nuklearrekoa da. Istripu hau erabateko hondamendia izan da energia nuklearrarekiko halako menpekotasuna duen herriarentzat. Lerro hauek argitaratzerako heriotzaren bat gertatuko zen, hiru langile oso egoera larrian baitzeuden. Eta ziurraski istripuaren ondorioak ofizialki onartutakoa baino askoz harantzako iritsiko dira.


ALARMA KUTSAGARRIA.

Txernobilek eragindako alarma mailara iritsi ez bada ere, garbi dago istripu honek ere alarma gorria piztu duela mundu osoan, eta baita Euskal Herrian ere. Energia mota arriskutsu honek geroz eta ikara handiagoa eragiten du jendearengan. Gainera, gaur egun, komunikabideen indarrez, geroz eta zailago gertatzen da honelako gertaerak ezkutatzea.
Japoniako istripuak ondorio larriak izan ditu, milaka pertsonari etxe barruan geratzeko agindu zitzaion, Tokaimurako biztanleek, kezkati, beren erradiazioa neurtzera jo zuten tropelka eta gobernuak 350 metroko perimetroa inguratu eta itxi zuen, kutsadurak sor zitzakeen arazoak ekidin nahian.
Gobernu japoniarrak informazio gutxi eta nahasia eman zuen. Orain jakin da lantegi nuklear hau segurtasun arau ofizialak urratuz aritu dela lau urtez. Bertako langileei uranio aberastua altzairuzko edukinontzi arruntetan manipulatzen utzi zien enpresak. Uranioaren ihesaldia kontrolatzerako 20 ordu igaro ziren, eta horrek ere nabarmen erakutsi du agintariek energia nuklearrarekiko duten zaintze maila. Ofizialki 49 lagun eragin zituen erradiazioak, eta horien artean lantegiko hiru langile.
Gobernu japoniarrak salatuen aulkian eseri beharko luke, gerta zitekeen istripu Ģgarrantzitsuģ bati aurre egiteko gailuren bat jarrarazi gabe, 1993an lantegi hori ireki zedin onartu izanagatik. Gobernuaren jarrera hainbat ikerlarik salatu du. Yoichi Fujimoto eta beste zientzilari japoniar batzuen ustez, istripu honek Ģ

zalantzan jartzen du Japoniako industri nuklearra. Aurrerantzean askoz zailago izango da jendeari energia nuklearra segurua dela sinestaraztea, nahiz eta herri honek energia nuklearrik gabe bizitzeko zailtasunak izan
ģ.
Alarma nuklear horrek bere eragina izango du Araba, Nafarroa eta Bizkaiko lurretatik hain hurbil dagoen Garoņako zentral nuklear zaharkituaren inguruan bizi direnengan. Zentral nuklear hau 25 urterako prestatua egon arren, 28 urte daramatza jardunean, eta duela gutxi beste 10 urterako luzapena eman zaio. Bat etortze hutsa bada ere, Japoniako istripu nuklearra gertatu zen egun berean Burgoseko Udalak, PSOE, IU, NI eta Tierra Comuneraren botoei esker —eta PPren aurkako botoarekin—, Garoņa ixteko eskatu zuen, EAE, Nafarroa, Errioxa eta Aragoiko erakundeen eskariekin bat eginez.
Eguzki mugimendu ekologistako bozeramaileek jakitera eman dutenez, Garoņako erreaktorearen ontziaren estalkian pitzadurak ageri dira eta zigilu mekanikoekin konpondu dira. Eguzkik dioenez, honelako egoeretan emisio erradioaktiboak gertatzeko arriskua dago. Gainera, Ebro ibaiaren sedimentuetan isotopo erradioaktiboak atzeman dira, eta, horren ondorioz, zentral horretako arduradunek onartu egin behar izan dute ur erradioaktiboak ihes egin izan diela

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan