Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb

BADATORRELA UDABERRIA

Jakoba Errekondo

argazkia

barruan egonik ez du horrelakorik sentituko. Arazoak, ordea, badu hainbat irtenbide.

Hazietan ere zailtzen denak dakiela nion aurrekoan. Datorren neguaren atzetik bultzaka datorren udaberrian erein behar diren haziena zen kontua. Hurrengo urteko eta urteetako uztak lotuko dituzten haziak orain biltzen ditugun fruituetan daude. Fruitu hauek, beraz ez dira azaren azpiko orria, eta hauek orain nola jasotzen ditugunaren arabera ernetuko dira gero.
Ernetzeko negua iragan dela sentitu behar du haziak. Iragaite honen berri hotza nozituz daki. Etxebarruko neguaren epeltasunean badago, uda eta udazkena luzatzen ari direla pentsatuko du haziak eta ereitean ez da ernetuko. Udaberrirarte, ereite sasoia arte nola mantendu ba haziak? Hiru dira aukerak. Baga. Haziak zuzenean erein. Bai ontzian, bai lurrean bertan. Honela negua kanpoan bertan igaroko du; Izotzak, hormak, basurak, frantzes-haizeak, elurrak... hor bai nozituko duela negua. Udaberrian gu konturatzerako landare berriak azalduko dira.
Biga. Haziak ereiteko toki egokia ez baduzu, edota izanda, ereiteko moduan egokitu gabe badago, geruzatu egin behar da. Ontzi batean erreka-hondarra artean haziak jarri eta kanpoan utzi. Ereinda baleude bezelaxe sentituko dute negua. Gero udaberri usainean behin betiko tokian erein.
Higa. Dena dela haziak etxean jasotzez gero, gure ingurune epelean ez eduki. Poltsa edo ontzitxo batean hozkailuan sartu eta hilebete pare batez bertan eduki. Gero garaia iristen denean erein

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan