Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-17 -- 1733.zenb


Ikasberrikoei: euskararekin ezin da jolastu

1999ko urriaren 3an Azpeitiko Ikasberri Ikastolako Mailu Gurrutxagak, 2000. urteko Kilometrotako koordinatzaileak, Azpeitiko Ikasberri ikastola dela Urola bailaran euskara hutsean soilik diharduen eskola bakarra dio. Esaldi honen aurrean ondorengoa adierazi nahi dut:
1.- Lehenik, hori guztiz gezurra dela, zeren Ikasberritik at Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik urtebetetik hemezortzira bitartean, euskara hutsean dihardu eta nahiz herriko nahiz bailarako beste ikastola eta ikastetxe erlijiosoek ere aspalditik D eredua ezarria dute.
2.- Beldur nintzen Ikasberriren beharra bailara honetan justifikatzeko eta 2000. urteko Kilometroak herri honetan ospatzea arrazoitzeko, gisa honetako argudio faltsuetara jo beharko ote zen. Kanpaina hasi baino ez da egin. Arren, bide horretatik ez jarraitzea eskatzen dut, zeren euskarak eta gure herriak ez baitu horrelakorik merezi.
Urola bailarako irakaskuntzaren euskalduntzea ikastolen artean, bereziki, eta beste ikastetxeekin kontatuz, guztion artean garatutako plangintza bat medio egiten dugu edo inoiz ez dugu egingo. Hanka sartze galanta eta atzera pausoa derizkiot enfrentamentuan oinarritzeari.
3.-Esaldi hori publikoki zuzentzea nahiko nuke zeren, bai gure Ikastolan, baita bailarako beste ikastola eta ikastetxeetan, maiz isilik eta esker gutxirekin lanean diharduten irakasle eta gurasoek begirune handiagoa merezi baitugu.
Karmelo Etxegarai Ikastolari dagokionez, harro sentitzen naiz publifikazioaren alde egindako apustuarekin eta ez dut lotsarik ozenki esateko. Publifikazioaren ondorioz, Karmelo Etxegarai Ikastola indartuta eta euskal irakaskuntza Urola bailaran sendoagotuta atera dira. Herri honen esparru guztiak euskalduntzen ahalegintzen garenontzat aurrerapauso garrantzitsu bat izan dela deritzot.
4.- Kilometroak 2000ri nire zorte eta nahirik hoberena opa diot, esku bat botatzeko prest naukazue, nahiz eta nire desadostasuna agertu antolatu den bezala antolatzeagatik. Garai berrien lekuko izan beharrean, bi ikastolak elkartzeko eta bateratzeko bide izan beharrean, iraganeko liskarrak berpizteko izango ote den beldur naiz.

MANUEL AGIRRE
AZPEITIA (GIPUZKOA)

hemeroteka

1732. zenbakia | 1999-10-10
1731. zenbakia | 1999-10-03
1730. zenbakia | 1999-09-26
1729. zenbakia | 1999-09-19
1728. zenbakia | 1999-09-12
1727. zenbakia | 1999-09-05
1726. zenbakia | 1999-08-01
1725. zenbakia | 1999-07-25
1724. zenbakia | 1999-07-18
1723. zenbakia | 1999-07-11

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan