Amaia Olano
batera legeriaren osagarri den «Zirkulazioko Hiztegia». Proiektuan zenbait aditu aritu da:autoeskoletako irakasleak, trafiko arduradunak, hizkuntza teknikariak eta itzultzaileak.
guztia irakurri
Iñigo Aranbarri
Egun handia da abuztuaren hogeita sei hau. Igaro berri den mendea Donostian agurtu ostean, aurrenekoz ospatzen dira Lore Jokoak Bilbon. Euskal Herriko hiririk handiena hartuta, Abbadieren ametsa bete denekoa da gaurkoa.
Arenalean paseran dabiltzan bilbotarren artean, jendetza itzela bildu da Arriagara: foralistak, nazionalistak, liberalak... Galak erregin bat ere badu, Angeles Oriol Ibarra, bilbotar familia ezagun bateko alaba.
Dominak eta diplomak ematen dira nekazaritzaz, merkataritzaz, Bilboko historiaz eta higieneaz eginiko lanentzat. Sariak daude euskaraz zein gazteleraz idatzitako olerkirik ederrenentzat, euskal doinurik eztienentzat. Eta denen artean hamahiru urteko gazte batek biltzen du jendearen arreta: Jesus Guridi gasteiztarrak diploma eta 250 pezetaz hornituriko Plazido Allende saria irabazi du «Txalupan» aireagatik.
Espero bezala doa eguna Salamancako Unibertsitatetik gonbidatuta ekarri den hizlariak bere mintzaldiari aldaketa nabarmen bat ematen dion arte:
«
Tengamos también los vascos nuestro imperialismo; un imperialismo sin emperador, defensivo y pacífico, no agresivo y guerrero. Rebasemos a la patria chica, chica siempre, para agrandar a la grande y empujarla a la máxima, a la única, a la gran patria humana. Y si un vasco fundó la Compañía de Jesús, contribuyamos nosotros, su casta, a fundar la Compañía del Hombre...».
Entzule batzuk urduritzen hasiak dira. Konplizitatez eta susmoz beteriko begiradek antzokia zeharkatzen dute euskararen gaiari eutsi dion orduko:
«
El vascuence se extingue, sin que haya fuerza humana que pueda impedir su extinción. Muere por ley de vida...»
Miguel Unamuno bilbotarrak bost urte daramatza sorterrira itzuli gaberik. Hogeita hamasei ditu orain, eta Salamancako Unibertsitateko errektore da.
Dioena ez da berria. Arrese Beitiarengandik Campionengana, Ama Euskararen heriotza usu iragarria eta kantatua izanagatik, harrokeria kutsu horrek, berben harian atsekabe arrastorik ez somatzeak egiten du laidogarri Unamunoren arrazoibidea. Gibelminez ari dela esan liteke:
«
...y yo estoy convencido de que la principal causa es de orígen intrínseco, y se basa en la inaptitud del euskera para convertirse en lengua culta. Al vascuence le mata lo que más han admirado muchos: su embarazosa complejidad, su sintetismo y su carácter aglutinante.
Enterrémosle santamente, con dignos funerales, embalsamado en ciencia; leguemos a los estudiosos tan entrañable reliquia...»
Marmara handia da oilategitik oihu egin diotenean:
¨A Salamanca! ¨A Salamanca!
Zangoak antxumatuta, behakoa antzokiko sabai ederrean, Unamunok eserita itxaroten dio isiltasunari. Hasten den aldiro, kontrako oihu zaparradak behartzen du atseden hartzera.
Katrazka topatzen du zirrikiturik esan nahi duena esateko:
«
Porque el vascuence tiene que desaparecer por ser impropio de los actuales tiempos y recordar una época de barbarie, ignorancia y fanatismo...»
Oihuak sua antzoki batean legez hedatu eta atoan hartzen dute areto guztia.
Behe aldeko publikoaren artean, asko dira Ramiro de Maeztu bezala, hizlariaren berbak txalo artean babesten dituztenak. Anfiteatroan, gehiago dira Unamunori eskua luzatuz zemai egiten diotenak.
Ekitaldi amaieran, kanpoan, iragan mendeari ez bezala eman zaio amaiera mende berriko lehen Lore Jokoei. Muturrekoka
Iñigo Aranbarri
Hegoa eta iparra poxi bat hurbildu asmoz erabaki da batasun ortografikoaz arduratuko den talde eragilea, alegia, «Fédération Litteraire Basque» sortzea. Batzarrak Gracien Adema izendatu du presidente. Campion eta Arana ditu lehendakariorde. Bidasoaz bi aldeetako kideez osaturik, gutxieneko adostasun bat lortu du FLBk: Guilbeau, Hiriart, Azkue, Guerra, Arbelbide eta Broussain ditu partaide nagusi. Denbora laburrik barne, mugaz alde bietako hamazazpi lagun dira letren eta hotsen arteko batasuna bilatzeko prest agertu direnak.
Arian-arian, urtearekin batera hasi dira udazken-negurako aurrikusten den batzarrea prestatzen. Denek esana da beharrezko ikusten dela aldizkari guztietan, hau da, Donostiako «Euskalerria»-n, Bilboko «Ibaiazabal»-en, Baionako «Eskual- duna»-n eta Zuberoako kazetetan eredu ortografiko bakar bat erabiltzea. Prentsan eredu bakarraz baliatuta, erraza izanen da jendearengana heltzea. Iparraldetik batzarkide gutxiko bilera izan dadila galdegiten dute, berrogeita hamar ikertzaile gehienez, horra zenbaki polita. Halaber, beharrezkoa ikusten da atzerritarrik gabea eta kazetarientzat itxia izatea. Izen berria ere proposatzen da FLBrentzat, arrakastarik izan ez duena, «Euskalboditz».
Ekin orduko, erabili beharreko metodologiak egon badauden hutsuneak utzi ditu agerian. Oinarri gisa Bonaparte printzearen hots taulak erabiltzea deliberatu da, 51 hots guztira. Baina nork ezagutzen ditu guztiak? «
Or, la grande majorité des congressistes de Hendaye ignore la phonétique euskarienne. Chacun connaît les sons de son dialecte mais c'est tout». Arranguraz mintzo zaio Broussain hazpandar hizkuntzalaria Azkueri. Broussainentzat, ezagutza arazoak begi-bistakoak bezain larriak dira. Nork ezagutzen du Hegoaldean zuberotarren
ü-a edota
h-ren aspirazioa? Nork Iparraldean bizkaieraren j-a edota baztandarren gaztelerazko
z? «
Et je ne parle pas de sons rares, comme l'u aezcoan et le r roncalais».
Auziari ez zaio honenbeste korapilatzen utziko ordea. Arazoak antolaketan daude, ez hizkuntzaren barrunbeetan. Otsailean bildu ditu Guilbeau idazkariak batzarrera joatea pentsaturik dutenen izenak, eta balditurik geratu da: 320koa da Hondarrabiarako izena eman dutenen zerrenda. Sabino Aranaren kontsignari jarraituz, honen jarraitzaileak dira gehienak (16 Lekeitiotik, 29 Elantxobetik, 69 Mundakatik, ehun inguru Bilbotik...), euskararik ez dakitenak asko, baina gauzak ongi joatera boto bana izanen dutenak hartuko diren erabakietan. Punpakoa, aurreikusten den zerbait da. Uda baino lehen Arana arrastoan sartzeko egiten diren ahaleginak hutsean geratzen dira, eta antolatzaileen aldetik handia da dena bertan behera uzteko gogoa.
Geroenean batzarra egin egin bada ere, aurrez pentsatu bezala gertatzen da dena. Aranaren jarraitzaileen itsukeriak (Arana ez da bertan izanen Larrinagako espetxean dagoelako preso EEBBetako Roosvelt presidenteari Kubaren independentziaz zoriontzeko bidali nahi izan zion telegrama bategatik) eta Adema presidentearen inkimankako jarrerak hilda jaiotako umea ekarri dute Hondarribiko batzarrera. Haserre artean ez da erabaki bakarra hartu, non eta ez den Eskualtzaleen Biltzarra-ren barne araudia onartzea, aurrerantzean Iparraldeko euskaltzaleak bilduko dituen elkartea.
Bilera ostean, Bidasoa zabalxeagoa egin da. Zabalduz, zabalduz, Danubioa da, itsaso asea, ozeano zeharkaezina da
tch-tik
tx-era, Hendaiatik Hondarribira dagoen tartea. Badirudi elkarrekin bizitzeko sortu ez den herri bat dela euskaldunena
Nagore Irazustabarrena
mahai-joko bat ere karrikaratuko du, ARGIAren Mahai-Jokoa, euskalkultura euskaraz ezagutzea ahalbideratuko duen joku aitzindaria.
guztia irakurri
Daniel Udalaitz
azken istripu nuklearrak alarma guztiak piztu ditu mundu osoan. Garoñako zentral nuklearrari ere eragin dio. Duela gutxi, hala ere, 10 urterako luzapena eman zaiola jakin da.
guztia irakurri
Amaia Olano
99ren arduradun. 19 urte bete dituen ikastola honek egoitza estreinatu berri du eta urriaren 17an biltzen den dirua egoitza berri honen gastuei aurre egiteko erabiliko da.
guztia irakurri
Amaia Olano
askotan bezala ikastolako haurrak dira euskara gehien eta ondoen erabiltzen dutenak. Helduen euskalduntze eta alfabetatzean murgiltzen direnak ere gero eta gehiago dira.
guztia irakurri
Daniel Martirena
berri du Jesus Atxak. Ikastola guztiek funtsean bide berdina egin dutelakoz, iragana bergogoratzea du helburu, etorkizunari eusteko gogoz.
guztia irakurri
Daniel Martirena
bada ere, lehen legearen mantsotasunak sutu egiten zuen. Nafarroan 1986 urteraarte euskarari eskolarako lege eskubiderik ez zitzaion onartu.
guztia irakurri
Beñat Doxandabaratz
antzezlana euskaraz ere estreinatu berri du. Nahiz eta «Xagu tranpa» bezain komertziala ez izan,Moliereren indar kritikoa du XVIII. mendean giroturiko sentimenduzko komedia honek.
guztia irakurri