Didier Borotra, Miarritzeko alkate eta senadorea: «EAJtik oso gertu sentitzen naiz. (...)Urriaren 10etik aurrera euskal herritarrek etsipena sentitzeko osagai gehigarri bat izango dute, populazioak gehiengoz eskatzen duen aldarrikapen bat errefuxatzen duelako gobernuak».
Joseba Egibar: «ETAren su-etena geldiune teknikoan dago».
Javier Balza Barne Kontseilaria Euskal Herrian bizi den barne prozesuari buruz: «Argi dago aspaldian ez dela aurreratzen».
Ramon Rabanera, Arabako Diputatu Nagusia: «Pena handia ematen dit EAJko buruzagi garrantzitsuak HBrekin ikustea presoen hurbilketaren alde, bere unean EAJ izan baitzen PSOEk sakabanaketarako izan zuen sostengurik handienetakoa».
Arnaldo Otegi, PSE-EEk eta PPk Donostian lortutako udal akordioari buruz: «XXI. mendeko atarian JONSeko Espainiar Falangeen birfundazioa da».
Miguel Sanz Lehendakaria: «Nafarrek erabakitzen duten patua soilik izanen du Foru Komunitateak».
Galindo generala eta `Lasa-Zabala auzia'n dauden gainerako auziperatuak datorren urtarrilean epaitu ditzakete Espainiako Auzitegi Nazionalean. Akusatuen abokatuek Alacanteko Lurralde Auzitegian egin nahi zuten epaiketa baina Espainiako Auzitegi Gorenak abokatuen helegiteak atzera bota eta epaiketa Auzitegi Nazionalean egitea agindu du.
Jose Antonio Altuna Usurbilgo alkatea, Espainiako armadari soldadutza egiteko adinean zeuden gazteen zerrenda ez pasatu izanagatik epaitua, absolbitu du Donostiako 2. Penal Epaitegiko epaile batek.
Javier Sanz Castejoneko alkatea (UPN) izango da —PSNren botoen laguntzarekin— Nafarroako Legebiltzarreko senadore autonomikoa.
Jakoba Errekondo
barruan egonik ez du horrelakorik sentituko. Arazoak, ordea, badu hainbat irtenbide.
guztia irakurri
Jabier Agirre
Aurreko ale batean Osakidetzako datuak eta iritziak aipatzen bagenituen, oraingo honetan txanponaren beste aldea aipatuko dugu. Eta basoa erdi-beteta edo erdi-hutsik ote dagoen eztabaidatzen hasi baino lehen, esan beharra dago desberdintasun handiak daudela arazo berari (anorexiari eta bulimiari, alegia) heltzeko orduan.
Bilbon uztailaren aurreneko egunetan anorexiari eta bulimiari buruzko nazioarteko kongresu bat ospatu da, eta aurkezpeneko ekitaldian esandakoei begiratzen badiegu, Osakidetzaren (hau da jarrera ofizialaren) eta gaitz honen inguruan mugitzen diren beste hainbat erakunderen artean desadostasunak oso handiak dira, gaixotasunak afektatzen duen biztanleriaren kopurua, eta baita gaitzari aurre egiteko arreta eta tratamendu-neurriei dagokienez ere.
Aldakuntza elkarteak antolatu ditu jardunaldiak, eta bere ustez 9.000 kasu egon omen ziren 1997an, 1998. urtean 20.000raino igo zirenak. Elkarteak ikerketa epidemiologiko serio bat egitea eskatzen dio administrazioari, Euskadin gaitzak jota daudenen kopurua zein den zehazki jakiteko. Bestalde, kongresu horretan parte hartu zuten adituek (Garfunkel australiarrak, Turon Bartzelonako psikiatrak edo Vandeputte belgikarrak, beste batzuen artean) anorexia gaixotasun mentalen artean hilgarriena dela adierazi zuten, nahiz eta kasuen % 70 senda daitezkeela onartu
HURRENGO URRATSEI BEGIRA
PARIS-EK entzungorrarena egin nahi izango du departamenduaren eskakizun ozenaren aurrean, eta oraingoz bederen ez dio erantzungo Ipar Euskal Herriko herritarren ordagoari. Botereak nahi duenean eta berarentzako interes sakraturik arriskuan jartzen ez denean hartzen du kontuan herritarren borondatea. Euskal Departamenduaren eskaerak ez du asebetetzen abertzalea baina abertzaleen esku tresna garrantzitsua jar dezake. Horrek beldurtzen du Paris eta, aldiberean, eskakizunari muzin egiteak eta beldurrek Parisen izaera jakobino mugiezinaren irudi argia eskaintzen dute. Parisen, azken asteotan Iparraldeko politikari askok adierazi legez, hegoaldera begira dira; eta Madrilen iparraldera. Bi hiriburu handietan beldur dira ipar eta hegoan eman daitezkeen prozesuez, nahiz eta berauek oso desberdinak izan.
UDALBILTZAKO LAN BATZORDEAK JARDUNEAN ARI DIRA JADANIK
UDALBILTZAKO lan batzordeak jadanik lanean dira eta datorren urriaren 19an zuzendaritza batzordeak egingo duen bilerarako bere egitasmoak aurkeztu beharko ditu. Honakoak dira lan batzordeak: Nazio izaeraren garapena, Euskal Herriaren egoeraren diagnosia egin behar duena, nazioartean Euskal Herriaren egoera eta dinamika zabalduko duena, etorkizuneko instituzioen egoeraren azterketa eta barne antolaketa eta jarduera. Horrez gain, Udalbiltzako zuzendaritzak ia prest dauka datozen asteetan Euskal Herriko udal guztietan aurkeztuko litzatekeen mozioa.
ETA PSE-EE ESKUTIK DONOSTIAN
PSE-EE-K eta PPk egin dute jada Donostiako udaleko lan eremu desberdinen banaketa. Lortutako akordioa, gainera, EAEko beste udal batzuetara ere zabal daiteke, esate baterako ezkerraldeko zenbaitzutara eta Eibarrera. Ikusiko da zer gertatzen den baina gertakizunen norabideak dioenez, abertzale eta estatalisten arteko banaketa gero eta argiagoa izango da.
EB-REN ERRONKAK
DATORREN asteburuan, hilak 16 eta 17, egingo du Abertzaleen Batasunak (AB) bere batzar nagusia. Bi ponentzia bederen izango dira bertan, bata ofiziala eta bestea militante talde batek aurkeztua. Lizarra-Garazi, eraikuntza nazionala, Euskal Departamendua, euskararen ofizialtasuna eta, ABren definizio prozesua eta gizarte zabalkundea izango dira, besteak beste, gai nagusietakoak. Euskal Departamenduaren aldarrikapenaren bultzadan ABk izan duen protagonismoa beste sektore batzuek berenganatzea eta euskararen ofizialtasunaren eskaera ahanztea edo bigarren maila batera eramatea da ABko sektore batzuen beldurretakoa.
GIRALDILLEKIN BUELTAKA
DUELA bi aste PSOEko diputatu batek Sevillako Atletismo Mundialetan izandako `giraldillazoaz' itaundu zuen Espainiako Barne Ministerioa. Jaime Mayor Orejak kontu horiek haizatuz «terroristen lagunei» bakarrik egiten ziela mesede eta horrelakoak aipatzea ere ez zuela merezi erantzun zuen. Inork gutxik egin bide dio kasu, bere etxekoek ere ez, iragan astean Leopoldo Barreda EAEko PPko bozeramailek gaiaren inguruan galdetu baitzion Xabin Intxaurragari, honek ekintza onetsi zuelako azalpenak eskatuz.