Gasteizko Antzerki Jaialdiaren
XXIV. edizioa hilabete honetan
hasi eta beste hiruz luzatuko da.
Inaugurazio ekitaldia hilaren 5ean
egin zuten Alfonso Alonso Gasteizko
alkateak eta Juan Echanove aktoreak.
Iazko ekitaldiaren aldean, gora egin dute
obra kopuruak (52 antzezlan eta 66 funtzio),
jaialdiaren egoitzek eta aurrekontuak (87
milioi pezeta). El Tricicle, El Brujo, New
Yorkeko Harlem Antzerkia, Aragon
familia eta Nuria Espert eta Adolfo
Marsillachen antzezlanak taularatuko dira,
besteak beste. Euskarazko emanaldiei
dagokienez ordea, erdira jaitsi dira aurten
iazkoarekin alderatuta. Iazko ekitaldiak
bi opera eta bi antzezlan izan zituen,
aurtengo egitarau nagusiak, berriz,
antzezlan bat eta opera bakarra
eskaintzen ditu.
Arkeologia Museoa landuko dute Bizkaian.
«Larrun» aldizkariaren 1988ko ale bat.
MUNDUKO MUSIKA TRESNAK
MUNDU guztiko musika tresna tradizionalak biltzen dituen erakusketa hilabete osoan zehar dago ikusgai Koldo Mitxelena kulturunean. «Ikusteko Musika» izeneko erakusketa honetan Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzak urteetan zehar bildu dituzten 2.000 tresnetatik 152 ikus daitezke urriaren 30a bitartean. Ikusgai dauden musika tresnak lau familia nagusitan banatzen dira: idiofonoak, mintzezkoak, harizkoak eta airezkoak. Erakusketan bildutako guztiak mendebaldeko kulturatik kanpokoak dira. Eta gehienak etnia edo herrialde ezezagunetan dute jatorria.
ARKEOLOGIA MUSEOA BIZKAIAN
ANA Madariagak, Bizkaiko Kultura diputatu berriak, 1999-2003 agintaldirako bere sailak jarraituko dituen ildo nagusiak aurkeztu zituen hilaren 6an Batzar Nagusietan egindako agerraldian. Oinarrian lan talde berriak aurreko agintaldiko kultur politikaren ildo bera jarraituko duen arren, badago berrikuntzarik. Ondare Zerbitzuaren barruan, kopia Artistikoen Museoaren eta Euskal Museoaren eraikinen zaharberritzea iragarri zuen Madariagak. Gainera agintaldi honetan Arkeologia Museoaren proiektua landuko du sail honek. Ondare arkeologikoari dagokionez, Foruko aztarnategia irekiko du.
MIRAMONGO MATINEAK
EUSKADIKO Orkestra Sinfonikoak urtero antolatzen duen «Miramongo Matineak» zikloa hilaren 9an abiatu zen. 98-99ko denboraldiko egitaraua hemezortzi kontzertuk osatuko dute, hiru aldi bereiziko direlarik: udazkenean sei kontzertu eskainiko dira, neguan zazpi eta udaberrian bost. kontzerturik gehienak EOSko kideek emango dituzte, eta hauen bi entsegu orokor ikusteko aukera ere izango da. Aurtengo berritasunik nabarienetakoa bi jazz kontzertuk osatzen dute. Bestalde, denboraldi honetako abonuak 5.250 pezeta (210 libera) balio du. Eta kontzertu bakoitzerako sarrerak 500.
ERAKUSKETA IBILTARIA BIZKAIAN
«BOSTEKO 99» erakusketa ibiltaria abiatu zen hilaren hasieran Bizkaian. Mari Puri Herrero, Koldobika Jauregi, Merche Olabe, Vicente eta Fernando Roscubas eta Pedro Txillidaren lanak biltzen dituen erakusketa hau Arrigorriaga, Zornotza, Mungia eta Getxotik igaroko da urtarrila bitartean. Erakusketa ibiltarirako Alicia Fernandez komisario eta arte kritikariak artista bakoitzaren lan bi aukeratu ditu.
"LARRUN" BERRIRO KALEAN
«LARRUN» aldizkaria berriro plazaratuko da hilabete honen bukaeran. Oraingo honetan, aurrekoarekin alderatuta, formato berezia izango du: ARGIArekin batera kaleratuko da hilean behin baina Larrun mantxeta pean. Lehendabiziko «Larrun» berria urriaren 31ko ARGIArekin argitaratuko da, ondoren sarean jarriko delarik, iritzi artikuluekin osatuta. «Larrun»ek paper berezia eramango du eta bi koloretan argitaratuko da. Gaiei dagokienez, hasieran behintzat, mahainguruen bidez aztertuko dira. Lehenbiziko mahaingurua, «Euskal Historiografia» gaiaren ingurukoa, hilaren 13an egin da. Honakoak izan ziren mahaingurukideak: Joseba Agirreazkuenaga, Manex Goienetxe, Ludger Mees eta Emilio Majuelo.
Joxe Agirre eta Unai Agirre honela mintzatu ziren bertsokeraren inguruan «Euskaldunon Egunkaria»n: «Lehen bertsolari guztiak baserritarrak ziren. Orain, kaletarrak txapeldun! (...) Iristen ez garen publiko batengana iritsi nahi baldin badugu, haren errealitatera joan behar dugula, baina ez haren errealitatea izateagatik, errealitate hori gurea ere badelako baizik».
Nafarroako Kultura Zuzendari J. R. Corpasek zera esan zuen karguari buruz: «Diru gutxi eta erantzunkizun handia duela uste dut nik. (...) Gure aurrekontua barregarria da».
Xabier Aldayk «Goenkale» telesailari buruz hausnartu zuen: «`Goenkale' 1.000 atalak telesailaren kalitateaz baino ikuslego kopuruaz dio ezer (...) Oraindik ez digu inork azaldu zer onura ekarri dion Euskal Antzerkiari, edo zer baliabide berriz jantzi gaituen)».
Isabel Alba eta Edorta Jimenez honela mintzatu ziren «Euskaldunon Egunkaria»n: «Esan behar da, aldiz, sektorea osatzen dugun auzokide guztion alde egin beharrean, ETBk kale jakin batekoak aterpetzen dituela bereziki; Pausoka kalekoak, argi esanda. Sortzez eta izatez ETB ez da ba denon etxea, denon zergateilez eginiko etxea denez gero?».
Euskarak Donostiako Nazioarteko Zinemaldian izan duen trataera behatu du seigarren urtez Bagera elkarteak. Emaitzak erakusten du normalizaziorako egin beharreko bidea luzea dela oraindik eta horretarako plangintza sendoa behar duela Zinemaldiak. Idatzizko materialetan elebitasunerantz jotzen bada ere, ahozko trataerak ahula izaten jarraitzen du.
IPARRIK GABE
Hasier Etxeberria honela mintzatu zen Iparraldean euskarak duen egoeraz «El Mundo»n:
«(...)Azken azterketen arabera, euskara aurrera ezin eginik dabil Iparraldean. (...) Erabilerarik ez dauka ia euskarak, barne aldeko herri txiki zenbaitetan ez bada. (...)
Iparraldeko jakintsu asko gainera, jakitun dituzu Ertaroko ahozko literaturan, edo halako eta bestelako hizkuntz berezitasunetan. Inork baino hobeto dakite Etxahunek nola ahoskatzen zuen Zeta, edo eroritako gaztelu zahar bateko harri-inskripzionetan, aurkitzen dute lirika zerutiarra. Euskara zahar bezain galduaren liluran dira espezialistak. Munduan diren onenak. Baina frantsesez ikusiko dituzu mintzatzen. Euskaltzaindiako buru borobilenak ere, frantsesez mintzo dira senitartean, adiskideekin eta aukera duten guztietan. Laborategi eta liburutegi zaharretako gaia baizik ez da gure hizkuntza (...) Hizkuntza gizarteratzeko egin behar den lana (...) plebeioa da oso, morroien lana, eurak bezalako historialari eta forentse apartentzat. (...) Nola hasiko gara aurrez galduta dirudien borroka batean lanean. Gainera ez zaie fitsik ulertzen frantsestu horiei, prefosta. Euskara batua ere ez dakite gaisoek. Gauzak dauden daudenean, euskarak bereak eta bi egin dituela dirudi Iparraldean. Beste pare bat belaunalditan kitto. Vive la France (...)»
Joxe Azurmendiren «Euskal Herria krisian» lan berria Durangoko Azokarako kaleratuko da. Elkarlanean argitaletxeak argitaratutako liburu honetan hiru saiakera jaso ditu.
Antonio de Zulueta Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko aurreneko zuzendari izandakoa hilaren 3an zendu zen. Zuluetak sortu zuen Urrezko Maskorra eta bere ardurapean lortu zuen Zinemaldiak A mailara igotzea.
Jorge Oteiza eskultoreak idatzitako lau poema biltzen dituen liburua kaleratu du Bermingham argitaletxeak. Liburua urrian zehar Koldo Mitxelenan Oteizaren inguruan antolatutako zikloaren barnean plazaratu zen. Bestalde, Jose Luis Merinok Oteizari egindako hamaika elkarrizketa liburu batean bilduko dituzte datorren urtean.
TELE 5EKO SAKELAK BETERIK
Inoizko irabazi handienak izango ditu aurten Tele 5ek, Europako kate aberatsenen artean kokatzeraino. Mikel Lejarza zuzendari nagusiaren esanetan arrakastaren sekretua irabaziak audientziaren gainetik jartzea da. Hurrengo erronka, erosle izateari utzi gabe, berezko ekoizpenean gora egitea da, telesail nahiz TV movie delakoetan
ANTENA 3N ERE ETEKIN GALANTAKPraketan kabitu ezinik dabiltza Telefonica akzionista nagusi duen Antena 3en ere, aurtengo mozkinak nabarmen igoko baitira, publizitateari esker nagusiki. Espainiako beste inongo katek baino publizitate gehiago saltzen dute. Share delakoan aldiz, bigarrenak dira TVEren ondotik, % 22,8arekin, baina Tele 5en aurretik (% 20,4)
«SORGINEN LARATZA»K AUDIENTZIARI EUSTEN DIOKonpetentzia itzela duen arren, batez beste, share delakoaren % 4-5 dauka Euzkitzek aurkezten duen magazinak. «Goenkale»k duena baino hiru aldiz baxuagoa, alegia. Alabaina, ordutegia askoz zailagoa duenez gero, badu meritua. Saioaren azken ordu erdian ihes egiten omen die audientziak, Tele 5en «CM» hasten denean, hain juxtu