Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 11:26:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-10 -- 1732.zenb

Zuberoako maskaradak

argazkia


Euskal Herriko herri askotan ospatzen dituzte oraindik negu parteko ihauteriak, baina Zuberoakoak bereziak dira, koreografia, ohitura eta koloreengatik eta baita bertako dantzari finengatik ere. Zuberoako maskaradak antolatu nahi dituen herriak dantzari on ugari izan behar ditu, herriaren ohorea jokoan baitago. Hain dute jatorri zaharra eta ezezaguna, ezen bere benetako esanahia eta zentzua asmatu edo espekulatu beharra dagoela. Garai batean laurogeitik goiti partaide zituzten maskaradak ezagutu dira, baina gaur egun hogei lagun aski dira. Behin antolatuz gero herriz herri igandeoro ibiliko da.
Goizetik abiatzen dira dagokien herrira eta han, dantzan, etxez etxe ibiltzen. Lehen oinez, jakina, joan beharra zuten eta zain zeuden bertakoek, barrikada bat eraikirik, herrira sartzea oztopatu egiten zuten. Dantza eta sasi-borroka zenbaiten ondoren barrikada jaustea lortzen zuten. Bazkalondoan plazara ailegatzen dira maskaradak, beren dantza eta jokoak egiteko.
Maskaradetan bi pertsonaia mota daude: gorriak eta beltzak. Gorriak jende zintzoa, ona da; bere gain daude dantzarik ikusgarrienak, Gorrien artean Txerrero, Gatuzain, Kantiniersa, Zamalzain, Entsenaria (hauek dira dantzari nagusiak), Jauna, Anderia, Laboraria, Laborarisa, Marexalak eta Kükülleroak aurkitzen ditugu. Beltzak gorrien aurkakoak dira: gaiztoak, ahalkegabeak, zikinak, ebasleak, gezurtiak, andrekariak, ardozaleak... Beltzen artean: Kherestuak, Xorrotxak, Buhameak, Kauterak (Pupu eta Pitxu), Bedezia eta Bedezi lagun daude.
Ezagutzen ez badituzu, negu honetan duzu aukera

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan