Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-10 -- 1732.zenb

NEGUGINTZAN

Jakoba Errekondo

argazkia

Mahastien gorriztatzearekin eta uztak bazetozenarekin hasi nintzen aurreagokoan. Porlanez inguratuta, uztatatik urrun bizi direnek, gaua moztu eta freskura nagusitzen hasten den garai honetan «negua iritsi da» diote. Porlanetik hurbil baina uztei lotuta bizi direnentzat hau udazkena da. Udazkenean neguari aurrea hartzea izan ohi dute lan nagusia. Horra hor uztarekin pozteko aukera.
Ardoak egiteko garaia da. Sagar, mahats eta udareak bildu, jo, zanpatu eta barrikara. Zizar, pitar, sagardo, txakolin, ardo, uxuala eta abarrez gozatuko dugu gero. Baina negua aurreikusten duen baserritarrarentzat gero gerokoa alferrik da garaian garaikoa garaiz egiten ez badu. Udazkenaz gozatuz, uztaz lepo, neguaren kolore guztietarako (zuria, gorria, beltza...) badaezpadatzen da, kattagorria, muxarra, hartza eta basoko baserritar guztiak bezalaxe.
Fruitu bigunak lehortuta edo ardoak, konpotak, dultzeak, mermeladak eta abar eginda jasoko diren eran, fruitu gogor eta lehorrak bere horretan jasoko dira. Hurrak, intxaurrak, indabak, gaztainak, Ibarbi sagarrak, madari zakarrak... luxu handia izango dira zuriak, beltzak eta gorriak iristean. Azken fruitu hauek gosea asetzeko jasotzen dira, batik bat. Honetarako toki ilun, lehor eta hotzean jarri behar dira. Ez dugu ahaztu behar, hala ere, hurrengo urteko uzta lotuko duten haziak ere fruitu horietan daudela eta haziak, ernetzeko, negua iragana dela jakin behar du hotza paseaz. Hazietan ere zailtzen denak daki

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan