Langile bakoitzak orduko 14.061 zigarro ekoitzi zituen iaz
Tabacalerak zortzi zigarro lantegi ditu Penintsulan, horietako bat Euskal Herrian: Alacant, A Coruņa, Logroņo, Madril, Donostia, Sevilla, Tarragona eta Valentzian. Beste bi lantegi ditu tarteko produktuak egiteko: Cadizen eta Palazuelon. Eta, gainera, puruak egiteko lantegiak ditu Cadiz, Gijon, Santander eta Malagan. Hego Ameriketan beste bost lantegi dauzka puruen ekoizpenerako.
Tabacaleraren 1998ko zigarro produkzioa (bere markakoak eta beste batzuenak edota beste konpainia batzuei, fabrikazio kontratu bidez, eskatutakoak barnebilduz) 3.773 milioi paketekoa izan zen, aurreko urtekoa baino % 9,2 handiagoa. Zigarro beltz eta gorrien kuota, hurrenez hurren, % 31,3 eta % 68,7koa izan zen.
Tabacaleraren lantegien 1998ko batez besteko produkzio indizea orduko eta pertsonako 14.061 zigarrokoa izan zen. Honek % 15,3ko igoera esan nahi du aurreko urtearekiko. Abiadura handiko biltze-enpaketatze taldeak produkzioan sartuz eta indarrean dagoen Lanpostu Erregulaziorako espedientearen lehen ondorioen eraginez, lortu da emaitza hau, konpainiaren 1998ko memoria ofizialak adierazten duenez.
Penintsulako Tabacaleraren lantegietan puruen ekoizpena 398 milioi unitatetara iritsi zen 1998an, aurreko urteko kopurura gutxi gorabehera. Tabacaleraren lantegiek 1.460,5 milioi unitate ekoiztu zituzten guztira (zigarro mota guztiak kontuan hartuta), 1997arekiko % 4,3an gora eginez
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.