Donostiako lantegia ixteko "interes politikoak" salatu dituzte
Funtsezko aldaketarik ez badago, Tabacalerak Donostiako Egia auzoan duen lantegia itxi egingo da 2002. urtean, eta bertako 217 lanpostuak galduko dira. Hauek duela bost urte galdu ziren 100 lanpostuei gehituko zaizkie. Hori da behintzat konpainiak duen asmoa, Donostiakoa bezalaxe beste lantegi batzuk ere ixteko egin duen planaren arabera. Malaga eta A Coruñakoak ere urte horretan bertan itxiko dira. Madril eta Valentziakoak hurrengo urtean, 2003an, jasango dute eragina, eta Gijon, Santander eta Alacantekoak ondorengo urtean. Guztira, gaur egungo 8.600 lanpostuetatik 2.100 lanpostu galduko dira.
Lantegi honen ixtean «
interes politikoak» sumatu dituzte Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta hala salatu dute publikoki. Tabacalerak dioenez, «
planak, aurrejubilazio sistemarekiko atxikipenez gainera, lanpostu alternatiba bat eskaintzen du eragindako guztientzat», eta elkarrizketarako duen jarrera azpimarratzen du, «
adostasuna ahalbidetu dezakeen edozein aukera aztertzeko».
Egoera horren aurrean, langileak, sindikatuak eta euskal erakundeak elkarlanean ari dira, Euskal Herriko lantegi honek iraun dezan bermatzeko. Hala ere ez dirudi erraza. Enpresako komiteak ez du onartu Tabacaleraren plana, bere ustez, «
izandako etekin garrantzitsuak kontuan izanik, konpainiak lantegiak itxi gabe eratu beharko lukeelako bere proiektua». Gainera, plana «
oso agresiboa eta interes kapitalistei soilik begiratuz egina» dela salatu dute. Euskal sindikatuek ere beren ezadostasuna azaldu dute, eta aurreikusitako industri plana «
guztiz zorrotza eta basatia» dela adierazi dute.
Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak erasoaldi bati ekin diote iraileko lehen egunetan. Azken biek elkarrekin lan egiteko konpromisoa hartu dute 217 lanpostuak desager ez daitezen. Euskal erakunde hauetako arduradunen ustez, gaur egun Tabacalera enpresa pribatu bat izateak «
ez du esan nahi inolako erantzukizunik ez duenik, Gobernu zentrala izan baitzen pribatizazioaren baldintzak ezarri zituena, eta berak izendatu zuen enpresaren administrazio kontseilua».
Donostiako alkateak, udaletxean PPk duen arduradunarekin batera, elkarrizketa bat izan du Tabacalerako lehendakariarekin, baina apenas ezer jakin den. Bilera horretan egon zen PPko zinegotziak adierazi duenez, «
ziurtzat jo daiteke lantegi horren itxiera, nahiz eta lanpostuak, beste lantegi batzuetara lekualdatuz, bermatuko diren». Zinegotzi berak gaineratu du 217 langile hauetatik 100 baino zertxobait gehiagok soilik izango duela aukera hori, langileen erdiak jubilazio sistemetara atxikitzeko aukera izango baitu
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.