Zenbait datu argigarri
Z
ein ordenadore motetan eragingo ditu kalteak 2000. urteko efektuak?
Batez ere datu-base mardulak erabiltzen dituzten ordenadoreetan eta datak alderatzen dituztenetan.
Zein produktu eta zerbitzutan eragin ditzake kalteak?
Banku zerbitzu, kutxazain automatiko, telefono, argindar, gas, ospital, zainketa berezietako gela, trafiko-kontrol (airekoa, trenak, semaforoak, autopistak), aseguru, biltegi eta banaketa (inbentario sistemek ez dute eskariei buruzko agindurik bideratu ahal izango), igogailu, ibilgailu, etxeko elektratresna (bideo, kamara, labe, mikrouhinezko labe, aire egokitu, alarma...) eta PCetan (testu-prozesadorea, kontabilitatea, jolasak, Internet...)
Zeintzuk ez dute pasako froga?
Berriro programatu ezin diren mikroprozesadoreak, etxeko aparatuetan, bideo, alarma eta bestelakoetan eragina dutenak. Beste sistema konplexuago batzuk ere ez, aireportuetako kontrol programak edo ospitaleetako zainketa berezien geletakoek esaterako. Mikroprozesadore horietatik % 10ak ez du behar bezala funtzionatuko.
Ordenadorea erostekotan, zer exijitu behar da?
Behar bezala etiketaturik egotea eta garantia agiria izatea. Zenbait herritan, Suedian eta Danimarkan esaterako, horiez gain 2000 efekturako prest dagoela ziurtatzen duen agiri bat aurkezten da. Ondo aukeratu hornitzailea eta galdetu ea nola dauden prestaturik aplikazioak 2000. urteari begira
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.