Astekaria

 Erreportajea 

MENDI NAHIZ KALEETAN, BADA NON GALDU

eta historiaz gozatzeko aukera franko. Gotorlekuak, trikuharri etalezeak, Urdaburu mendia eta hirigunea bera dira horietako batzuk.Jarraian hauen inguruko zehetasunak dauzkazu.

Irudia

Joxemi Saizar


1731. alea
1999-10-03
alde 0    kontra 0

Gotorlekuak

San Markosekoak funtzio militarra izan zuen XVII. edo XVIII. mendetik aurrera eta beharbada XVI. mendean Frantziarekin etengabe gudan ari zirenean ere bai. Lehen Karlistadan, 1836an, San Markos eta Txoritokieta mendiek karlisten lehenengo defentsa lerroa osatu zuten. Bigarren Karlistadan ere erabili zuten. 1887an fuerte berria inauguratu zen eta eginkizun militarra izan du mende honetako 60ko hamarkada arte. Orain herriak aisialdirako berreskuratu du. Kantauri itsasoa ikusteko behatokia da. Taberna, jatetxe eta erakusketa aretoa ere baditu. Eskalada, mendia, mendiko bizikleta eta zaldian ibiltzeko toki egokia da txoko hau. Inguruan Tobar baserri ederra ikus daiteke. Txoritokietako gotorlekua XX. mende hasierakoa da. San Markosen defentsarako aurre-babes bezala erabiltzen zen. Arramendi gotorlekua Gaztaņo auzoan dago, erdi eroria jada

Trikuharri eta lezeak

Aitzetako Txabola Eneolitiko-Brontze Aroko ohiko hilobiratze lekua zen. Izen berdineko muinoan dago, Aitzondo baserritik gertu. Hamabi metroko buelta du. Astigarraga edo Errenteriatik Zamalbidera, Txoritokieta aldetik Aitzondo baserrira doan bidea hartu behar da. Inguruan Aņabitarte baserri ederra ikus daiteke. Aitzbitarteko Lezeak Urumea ibaiaren arroan diren leze bakarrak dira. Goi Paleolitiko garaikoak dira. Astigarragako Bentatik Landarbaso alderako bidea hartu eta zentral elektrikora daraman mendibidetik jaitsi behar da, eta handik ezkerrera, lezeetara iritsi arte

Urdaburu mendia

Errenteriako mendi ikurra da, ez altuena (598 metro ditu), baina bai ederrena, pinu landaketa itsusietatik eta pistetatik gehien libratu dena. Idoiagako lepotik abiatzea proposatzen dizugu. Bertara heltzeko Perurenako gainetik Listorretako parkera doan errepidea hartu behar da. Listorretako parkean gaudela, Malbazarrera igotzen den pista hartu Idoiagako leporaino. Aņarbera doan bidegurutzea alde batera utzi eta eskuinera jo behar da. Harrizko pista hartuz Zilegiko Loiako lepora iristen da. Pista utzi eta ezkerretara doan bidezidor bat hartu eta Maixarreko gailarrua zeharkatuko dugu. Bidezidorrak Zuarkazuko tontorrera eramango gaitu. Bertatik gainez-gain Pagoxardeko lepoa eta atseden lekura eta handik Urdaburuko tontorra begibistan izango dugu. Adarra, Aņarbe, Bidasoa, Lapurdi, Errenteria eta Donostialdea ikusteko behatoki aparta da

Erdi aroko hirigunea

Aurrez aipatu ditugun monumentu gehienak Errenteriako alde zaharrean daude, Goiko kale, Santa Klara, Kapitanenea... kaleetan. Eliza, udaletxea, dorretxeak, komentuak... horiek bisitatuz ibilbide bat egitea proposatzen dizugu

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1730
 
azala1729

1731 zenbakia.
1999ko urriaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 ˇ 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza