Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

1999-10-03 -- 1731.zenb

IKASTOLEN HISTORIA LIBURUAN

argazkia

Iruņeko San Fermin Ikastolako zuzendari izandako Jesus Atxak ikastolen historia landu du kaleratzear den liburuan. Nafarroa Oinezen karietara argitaratuko dute eta bertan dokumentazio lan interesgarria topatuko dugu. Finean Euskal Herriko ikastola guztiek historia bera dutela atzean, lege eta oztopoen gainetik azaleratu diren errealitateak direla, hori da bertan jorratu duen tesia. Gaztelerazko bertsioa ere karrikaratuko da, Kike Diez de Ultzurrunek egina. Pamiela arduratu da argitalpenaz.

Espainiako Kongresuak onartu egin zuen iragan astean CIU, BNG eta EAJk egindako legez besteko proposamena. Kongresuak Espainiako Gobernuari eskatu zion neurriak har ditzala autonomietako hizkuntza ofizialak benetan erabil daitezen Justizia Administrazioan. Hala, funtzionarioak, epaileak eta Administrazioaren menpe dauden beste langileak Ģegoki prestatzekoģ eskatu zion Gobernuari.

Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Kurrikulua jarriko du abian ikasturte honetan HABEk. EAEko 140 euskaltegitan ipiniko dute martxan eta ia 50.000 ikasleren euskalduntzea gidatuko du. Euskaltegi horiek hiru urteko epea izango dute beraien kurrikulua zehazteko. Bost urte eman dituzte HABEko teknikariek kurrikulua prestatzen.

Iruņeko Udalbatzarrean PSNko zinegotziek Mendillorrin eskola elebiduna izatearen alde bozkatu zuten duela bi aste. Nafarroako Haur Eskolen Patronatuko Juntak ez zuen onartu ordea. Zergatik? PSNk iritzia aldatu eta kontra bozkatu zuelako —UPNrena argi zegoen—. EHk eta IUk gogor kritikatu dute bi alderdion jarrera.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan