kondenazioa», Laboarekin batera eginikoa... Honen oinarriak EHUko irakasle eta Orfeoiko kide ere baden Carmen de las Cuevasek aurkeztu berri duen tesian topatu ditugu.
Donostiako Orfeoiaren mendeurrena baino urte batzuk lehenago, Eresbil artxibategian abesbatza honi buruzko tesia egiteko ideia sortu zen, eta Jose Antonio Sainz Alfaro Orfeoiko zuzendariak Carmen de las Cuevasi proposatu zion lan hori. Zergatik? Donostiako Orfeoiko kide delako azken bi hamarkadetan eta ia beste hainbeste urte daramatzalako Donostiako Magisteritza eskolan irakasle, musika didaktikaren alorrean. «
Hiru urte nituen tesia egiteko, baina aldez aurretik pentsatu behar nuen zein forma eman
Lana planteatzeko proposamen pedagogikoa egin nuen, helburu nagusi hartuta Orfeoiak zer eskaintzen zien ingurukoei eta orfeoikoei
MILAKA ARTIKULU, ARGAZKI, KONTZERTU, PARTITURA.
Horrek Orfeoiaren profil artistikoa eman zigun
Pizti handia bilakatu da Donostiako Orfeoia, 100 urte egin ditu kantatzeari utzi gabe, bere gorabeherekin, gerra zibila gaindituz... eta zuzendari bakoitzak bere estilora bideratu du oinarrizko filosofia galdu gabe. Bere historia luzean lau zuzendari besterik ez ditu ezagutu: Esnaola, Gorostidi, Aiestaran eta Sainz Alfaro. Hor egon daiteke bere arrakastaren erantzunetako bat
Orfeoia beti abangoardian egon da, estiloa markatzen
ARRAKASTAREN KLABEAK.
Egokitze bat egiteko formula bilatzen du; kontzertu pila bat ditu gaur egun. Entitate bezala oso bizia ikusi dut, etengabe berritzen ari da. Klabeak zein diren? Zuzendari gutxi izatea, disziplina handia mantentzea, arautegia zehaztuta egotea. 10-15 orkestra desberdinekin lan bera egin eta beti emaitza desberdina lortzen du. Hori aberatsa eta interesgarria da
Donostiako Orfeoiak azken urteotan lortu duen arrakasta urte luzetako lanaren ondorioa besterik ez da. Duela bi urte mendeurrena bete zuen entitate honen historian zehar murgilduko gara bere une garrantzitsuenak ezagutzeko:
1897ko urtarrilaren 21ean sortu zen ofizialki Donostiako Orfeoia, baina aurreko udan Arrasateko Euskal Jaietara joateko sortu zen taldean du jatorria. Secundino Esnaolak ekarri zuen egonkortasuna 1902an eta 1929 arte zuzendaria izan zen. Berak eman zien sarrera emakumeei 1909an, horrela errepertorioa zabalduz eta mundu sinfoniko-bokala ugalduz. Mende hasieran abesbatzak lehiaketa askotan parte hartu zuen eta Donostiara garaipen asko ekarri zituen, horietako bat Paristik. 20ko hamarkadan Espainiako lehen grabaketak egin zituen, folklore eta polifoniakoak.
Esnaola hil zenean bere ikasle zen Pablo Sorozabalek hartu zuen zuzendaritza urte pare batez, baina Juan Gorostidiri utzi behar izan zion, ia urte osoa Leipzigen ematen baitzuen. Honek 1931-68 epe luzean Orfeoiaren ardura artistikoa izan zuen. Garai horretan Europako jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu zuen eta zuzendari handien eragina ezagutu zuen. 1932an Donostiako Urrezko Domina jaso zuen. 1945ean 97 emanaldi izan zituen.
Urrezko ezteietan kontzertu ugari eskaini zituen Donostiako auzoetan eta Madrilgo Musika Jauregian Beethovenen Bederatzigarren sinfonia eskaini zuen, bere historian zehar gehien interpretatu duen obretako bat —iaz adibidez bederatzi aldiz—. 1950ean Pio XII. Aita Santuaren aurrean abestu zuen. Gorostidiren garaian disko ugari grabatu zituen Orfeoiak.
Antxon Aiestaranek, Gorostidi hil arteko zuzendariordeak, hartu zuen lekukoa eta 1986 arte eraman. Espainiako jaialdi garrantzitsuez eta Europako emanaldiez gain, Estatu Batuetara eta Israelera iritsi zen Orfeoia. Grabaketak asko ugaldu ziren epe honetan —batez ere konposatzaile frantziarren grabaketak—.
Aiestaranen heriotzaren ondoren Jose Antonio Sainz Alfarok hartu zuen batuta eta berak darama gaur egun. Aurreko zuzendariari hamaika kontzertu-omenaldi eskaini ondoren, Europan zehar bira ugari egin ditu. Mendeurrenean hirurogeita hamar kontzertu baino gehiago eskaini zituen. 1997ko urte zaharrean Berlinen abestu zuen, iaz Alemanian zehar bira egin zuen eta aurtengo udan arrakasta handia lortu du, Salzburgon Berliozen «Faustoren kondenazioa» obrarekin (La Fura dels Baus antzerki taldearekin), Glassen «Requiem, Bardo and Nimanakaya» estreinatuz eta Montreuxen Rossiniren «Stabat Mater»ekin.
Bere historia luzean zehar munduko zuzendari (Argenta, Frühbeck, Maazel, Mehta, Mutti, Lopez Cobos), bakarlari (Pavarotti, Domingo, Carreras, Caballé, Berganza, Lorengar) eta orkestra (Berlin, Londres, Boston, Philadelphia) garrantzitsuenekin aritu da Donostiako Orfeoia. Ehun disko baino gehiago ditu grabatuak; mendeurreneko urtean bakarrik zazpi eta horietako bat Platinozko Disko izatea lortu du. Bere egoitza berrian musika lantegia, kantu eskola eta orfeoi txikiak funtzionatzen dute.
Osagai asko ditu ehun urte pasatxo dituen entitate honek, emaitza profesionalak lortzen dituen talde afizionatuak, inguruko abesbatza garrantzitsuenak
![]() |
|
||||
1730 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa